Beno, batzuk dakizuen moduan ameriketan DBZ blurayn ateratzen ari dira eta montatzen ari naiz.
20. atalean Kaitok Gokuri saiyen eta tsufurren iragana kontatzen dio. Azalpen horietan 3 abesti entzuten dira. Berez hemengo bertsioan ez dago musikarik, baina taichisanek montatu zuenean berak sartu zizkion abestiak OSTaren CDetatik aterata. Orain neuk egin nahi nuke, baina ez dakizkit tituluak. Youtuben bila ibili naiz eta lehenengo biak atera ditut:
0:10 (http://www.youtube.com/watch?v=dSLfvh4eHrI) eta 1:42an (http://www.youtube.com/watch?v=ro9f4AvXw2o). Hirugarrena ez dut lortu aurkitzea. Esaten ari naizen abestia hemen igotako releaseko 13:57an hasten dena da. Baten batek badaki jar dezala hemen, mesedez.
Ez dakit, baina hemen begira dezakezu, dena jeitsi eta probatu. Bestela Taichisanek esan beharko dizu.
Linka jartzea ahaztu zait:
http://www.boladedragon.com/dragonball/multimedia/musica.php
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urtarrilaren 05a, 21:28:16
Linka jartzea ahaztu zait:
http://www.boladedragon.com/dragonball/multimedia/musica.php
Adios :ahozabal:
Itxaron egingo dut baten batek ezagutzen badu, bestela banan-banan begiratuko dut. Lehenengo CDan egon behar du, nahiko goiz agertzen zen-eta.
Aju nire iphonak badu aplikazio bat kanta baten hamar segundo entzunda zein kanta den esaten dizuna :txistu: , baina ez dakit kantu horiek bere databasean egongo diren. Esan zeintzuk eta nahi baduzu frogatuko dut.
Bakarra falta zait eta dakit nola deitzen. Arazoa ez da abesti bat eduki eta titulua ateratzea, abestia bera bilatzea baizik.
http://www.kanzentai.com/theme.php?id=bc_warriors hauxe da!! hor jartzen dau zein diskotan dagoen!
Ba ez da bilatzen nabilena. Eta iraupenarengatik esango nuke bilatzen ari naizen 3 abestien lekuan jarri duzun abestia doala, eta japonieraz abesten duenez segur aski hemengo bertsioan horregatik kendu zuten.
EDIT: Azkenean halaxe da. Hiru abestien beharrean horixe doa.