Kaixo neska mutilak!
Askotan erabili izan ohi det foru hau telesailak jeisteko eta egia esan ez dakit nola eskertu egiten dezuen lan guztiagaitik!
Galderatxo batzuk: jende asko mugitzen al da foru honetatik? Euskara batuan idatzi behar da, edo bakoitzak bere euskalkia erabili al dezake? Eta azkena, ezagutzen al dezue Euskal Herri mailan euskaraz mintzatzeko beste foruren bat?
Iratxo Dortoka naiz,
(http://i.imgur.com/ZRBUO.gif)
Eta mila esker egindako lanagatik!
Ba segun. Gehienetan batua, baina badago erabiltzaileren bat bizkaiera ere erabiltzen duena. Dena den zu ohituta zaude bizkaierara
(http://avatars.forocoches.com/foro/customavatars/avatar549916_12.gif)
:evil:
Eztakat arazorik ulertzeko ez ;)
PD: Nor zea? jaja
Aipamenaren egilea: Iratxo Dortoka Noiz: 2012ko Urtarrilaren 09a, 23:52:51
:evil:
Eztakat arazorik ulertzeko ez ;)
PD: Nor zea? jaja
Kosta behar zaizu ateratzea
(http://www.fottus.com/wp-content/uploads/2066%20-%20trollface/trollface%20%281%29.jpg)
Enaiz izenak banan banan esaten hasiko baina... Morke?
Kaixo Iratxo Dortoka,
Ba Ajuk dioen bezala nahi duzun euskara mota erabili dezakezu, ez daukagu horrerarako eragozpenik. Hemengo gendea ara ta ona ibilten da, batzuk erregistratu beste batzuk soilik bisitari baino denok euskararekin bat, noski. Hizkuntza zabaltzea daukagu helburu, euskaraz bikoizten den materiala ez galtzea inoiz ere.
Ongi etorria gure etxera!
Ongi etorri Iratxo Dortoka maisua! :txistu:
Ongi etorri.
Hemen euskaraz egiten da. Euskalkia libre. Norberak nahi duena. Batuan, Gipuzkeran, Bizkaieran edo Zubereran egiteak berdin dio. Kontua da Euskaraz egitea.
Araban bagare
Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi ta Nafarran...
Ongi etorri!
Gipuzkerak berak ere badauzka hitz egiteko era asko xD...azpeitiko euskera eta zumaia/zarautz (nik hitzegiten detena) eko euskerak nahiko ezberdinak dira bata bestearengandik. :evil:
Txorierriko bizkaiera ta markinakoa be, ez direz bardinek.
ba ongi etorri eta goza dezazun gure konpainiaz eta guk zureaz. :pozik: :pozik:
Ongi etorri Iratxo Dortoka , ondo pasa foru honetan eta zu trankil egon, ulertzen ez bazaitugu ba esan eta kitto, baina ez dut uste hori gertatuko denik nahiz eta (nire kasuan) bakarrik euskara batua hitz egin.