(http://img820.imageshack.us/img820/4064/horrelahobe2.jpg)
Gu ez gaituzte ukituko, interesatzen ez zaien hizkuntza bat garelako eta gainera komunitate txikia. Katalanen bati eragiten diotenean orduantxe kezkatuko gara.
Foro txiki batetan fijatu, fijatu daitezke. Baina ez dute egingo, Zuk badakizu, emango beharreko pausoak ugariak eta laburrak izan arren, eta epaiak gaitik kanpora utzi dituztela kontuan izanda ere, zenbat denbora beharko litzatekeen Copyright-a ri kalte egiten dieten web orri guztiak kentzen?
Ez hori bakarrik, oraintxe bertan blogspot-eko blog soil bat sortzea aski izango litzateke lege honi ihes egiteko. Bertan ez baita datu errealik eman behar.
Ados nago zuekin eta hori espero dot.
Baina interesgarria izango da egoera berria astertzea.
Adibidez, komenigarria izan liteke guztion eposta zerrenda sortzea eta baten bat gordetzea.
Sor ditzagun kontraerasoko ideiak! :goku:
Jaitsiera zuzeneko linkak txt-a batean gorde eta P2P programen bitartez elkarbanatzea ez dago gaizki. Nik hori egiten dut askotan xD
Nire ustez, web bat ixtea ez da okerrena ("mal menor", esaten den moduan), berriz, informazio guztiarekin beste bat ireki daitekeelako, noski. Baina urteetan egon dena eta jende askoren artean ezaguna den helbidea aldatzen da eta, berriz, ia zero-tik hasi behar da informazioa berriz ezagutzera emateko...
Aibadios!! Ba, irudi hori jarri nuenean, bilatu nuen bai, baina aurkitu ez gaizki idatzita dagoen hori... :wow: Behin gaizki idatzi zuten egunkari baten (http://paperekoa.berria.info/agenda/2007-03-16/039/007/etbk_euskarazko_emisioak_gehitzeko_eskatzen_ari_da_euskal_encondings.htm) eta hortik aurrera beti gaizki agertuko dela ematen du.
Hori tracker batean bidali zuen sistemaren administratzaileak. Hauek hainbat gauza egin dituzte badaezpada:
- Trackerra eta foroa banandu izen ezberdinekin eta foroan ezin da trackerrari buruz hitz egin (bakarrik muntaien informazioa jartzen da).
- Trackerrera erregistroak moztu dituzte eta oso-oso zaila da sartzea. Inbitazioak daude, baina sartu berriak susmagarria den ezer egiten badu banneatu egiten dute, baina inbitazioa eman zionari ere.
- Zerbitzaria beste herrialde batera mugitu dute.
- Azkenik domeinua ere aldatu dute.
Hemendik ideiarik har daiteke. Nahiz eta niretzat oso neurri gogorrak diren.
Korreo zerrendarena ondo dago, gutxienez normalean idaten dugunontzat. Eta materiala gordeta edukitzea garrantzitsua da, baina gero eta zailagoa, giga kopurua asko igotzen ari baita azken aldian. Linken datu base bat edukitzea ondo legoke bai, txt, html, edo beste testu formaturen baten.
Nire ustez ere hona ez dira etorriko, baina, zuhurrak izatea ez da txarra.
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 18:28:40

Nik uste dut tekleatzerako orduan errore bat egon da. Ez dakit zergatik baina neure ere izugarri kostatu zitzaidan lehenengo n hori ketzen. Ez dakit zergatik baina atzamarrak sakatzeko beharra ikusten du XD
Kaixo lagunok, denok lasai!
Broma bat (nirea) besterik ez da izan. Eta bai, tekleatzerakoan anka sartu dot...
Momentuz gure gunea ez dago zerrendetan... Baina denetarako prest egon behar... :barre:
Barka iezadazue txantxa :giveup:
Putakume halakoa honetaz ez naiz konturatu!!
Aipatu? Azken aldaketa: Gaur, 10:30:17 Godelet ?
Nire posta editatu duzu!! Esaten nuen nik arraroa zela. Oso ona izan da, jajaja ;)
je je je... Hori da ikara! :ahozabal:
Ez dot berriro egingo, eh. Txintxo txintxo portatuko naiz oraindik aurrera :pozik:
Probokazio moduan egin dut eztabaida sortzeko eta benetazko neurriak asmatzeko.
Bidean gaude. Hau da jarrera! Beraz jarraitu proposamenak serioak egiten baina... humorez!!! :rock:
Arpa jotzaile aparta eginda hago, Godelet! Baina Bromak aparte, neuk ere ez dut uste gurekin sartuko direnik. Lehengo eta behin, eta besteekin alderatuta, gu beraientzat ezdeusak gara erabat. Ze kalte egin diezaieke euskaraz dagoen foro batek? Ez al dakizue, bada, beraientzat euskaraz egiten dena ez dela existitzen? Ez gaituzte aintzat hartuko, euskaldunonganako beren jarrera horrelakoa izan da beti. Euskal encodingsen aurka jotzen badute bestelako arrazoiak egongo lirateke, euskarari eta, ondorioz, euskal kulturari erasotzea adibidez. Baina egun bizi dugun garaian hori ez zaie komeni. Bestalde euskal encodingsek betetzen duen lana ohiko denbora-pasaz haratago doa, nabarmena den karentzia bat (euskarazko materialarena) betetzera dator. Hori edonork ikus lezake. Hemengo materiala erabil dezakete (eta ziur asko erabiliko dute) hainbat euskaltegitan euskara irakasteko, kasu. Agian foro honek duen garrantziaz ez gara guztiz ohartzen. Baliteke, hala ere, ni inozoegia izatea, eta erne egon beharrak ez digu kalterik egingo.
Eeee...nik berehalakoan ohartu naiz irudi hori faltsua zelaz...benetako argazkia orain egun pare batzuk ikusi bainuen ELOTROLADOn xD
Ez emon holango ikararik... lehengo eguneko argazkien bile ibili nintzen ta ez nendun ikusi. Gaurkoan ikusi dotenean apur bet ikaratu naz.
Bizkaiko juizio horrenari buruz... tipo bi horrek zineman harrapatu zeituezen pelikulak grabetan, eta seguruenik euren web orrietan publizidadea euki zeurien.
Guk publizidadearen kontua nahiko alde dekogule uste dot. Ez du ingongo zentimorik irabazi web orri honekin ez ezerekin erez. Guztiz kontrakoa, serbidorea, domeinua eta sartzen ditugun ordu kopuruegaz (Taichisanek gehien) dirue galdu dogu!
Adibidez dala urte batzuk Mexikoko tipo pare batek, Esku Pilotako DVD-ekin negozioa egiteko proposamena egin zidaten (handik afizio asko dago bebai). Nik DVD-ak grabatzeko, eta eurieri bidaltzeko, eurek kopiatu eta handik saltzeko proposamena. Nik beti ezezkoa. Partiduak gure deituzenak bajatu deizela internetetik. Hau ez du diruegaitik egiten. Gustatzen zaigulako egiten dugu ta Euskeragaitik bebai.
Series Yonkis adibidez, enpresa bat da. Euren web orriko estatutuak edo arauak irakurtzen hasi ezkero konturatuko zarie. Tipo hauek ganera milaka milloi egongo direz irabazten. Holango orriek "arazo larritan" egongo direz sartute.
Beste webgune handi batzuk txinako serbidoreetara mugitu direz, eta egin ahal dotzien gauza bakarra, orrirako sarrera blokeatzea da. Hau VPN soil batez sahiestu daiteke.
Gainera, gure hizkuntza ere, probak batzeko oztopoa ere izan daiteke. Hemen idazten dana ulertuteko ez deurie errezegi eukiko!
Momentuz egin daitekeen bakarra itxarotea da. Eta gauzak txarto jartzen hasten badira, kanpoko serbitzariena begiratzea ez legoko txarto. Hala ere, nik uste dot ez dala ezer gertatuko.
Bizkaiko tipuan kasua nik oso hurbiletik jarraitu nuen (urte askotan ibili naiz screener eta warez aren scenean sartuta xD, leecher moduan bada ere) eta bera beste web orri askorekin batera harrapatu zuten. Beti esan izan da "salaketa" horren atzean SPATORRENT (edo todotorrente, tipo horrek web horri pila izan baititu) web orriaren jabea zegoela xD
kontua ez da publizitatea, kontua fitxeroak eskuragarri jartzea da. Lege hau Amerikako estatu batuak bultzatu baldin badu ere, bere sorreraren atzean daudenak FAP eta Promusicae dira adibidez, eta hauek beti saiatu dira fitxeroak igotzen ditutzten web orrien aurka joaten, nahiz eta tartean iragarkirik ez egon.
FAPek orain 4 urte WIKISUBTITLES iragarkirik gabeko web orria itxiarazi zuen, nahiz eta hori egiteko inongo eskubiderik ez izan. Baina botere handi daukanez txikien eta aulen aurka joaten ausartzen dira.
Aipamenaren egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:49:48
Gainera, gure hizkuntza ere, probak batzeko oztopoa ere izan daiteke. Hemen idazten dana ulertuteko ez deurie errezegi eukiko!
Nik uste dut hizkuntzarena ez dutela haien alde besterik erabiliko... beldurra ematen dit gobernu honekin emango diren atzera pausoak, hizkuntza aldetik ere "ebakitzen" ez diren hasiko, eta bost axola egingo zaiela ulertu edo ez zer dagoen hemen idatzia...
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 18:28:40
Korreo zerrendarena ondo dago, gutxienez normalean idaten dugunontzat. Eta materiala gordeta edukitzea garrantzitsua da, baina gero eta zailagoa, giga kopurua asko igotzen ari baita azken aldian. Linken datu base bat edukitzea ondo legoke bai, txt, html, edo beste testu formaturen baten.
- Korreo zerrendarena ez dut beharrezkoa ikusten, baina momenturen batean lagungarria izan daiteke.
- Nik badut ohitura noizbehinka film sorta bat jaitsi eta disko gogorrean gordetzeko, baina diozuna; oso zaila da denaren backup bat izatea giga asko direlako.
- Linken datu-basea nik google docs erabiliz egingo nuke, dokumentua beti eskuragarri izango dugulako eta pertsona ezberdinek egin ditzazkete aldaketak. Saiatu naiz kontu bat sortzen euskal-encodings izena erabiliz, baina hartuta dago, baita gidoi gabe ere. Zuetako baten batek hartu zuen? Horrela baldin bada helburu horretarako erabil genezake? Bestela eencodings edo antzeko izenen bat erabilita sortuko dut bat.
- Foroa eguneraturik eta uste dut tildeak orain badabiltzala. Kontua da mezu zaharretan ? geratu dela ikurren ordez. Begiratuko dut ea lortzen dudan berreskuratzea.
nik euskalenkodings@gmail.com sortu nuen mediafireko kontu batekin batera, eta foruko batzuei esan nien.
Erabili nahi izanez gero, ez dakit nor izan beharko litzatekeen e-mailaren administratzailea, oraingoz nik daukat pasahitza...
Googleko dokumentu bat egin daiteke link-ak batuz, nik gomendatzen dudana, bakoitzak dauzkan mediafire/megaupload/etabarretan sartu, eta bertako linka guztiak kopiatzea, eta euskalenkodings@gmail.com era e-mail bat bidaltzea... zer iruditzen zaizue?
gero e-mailak batu eta dokumentu batean gorde daitezke...
norbaitek beste gomendapenik al du?
Oso ideia txukuna iruditzen zait Danbo!