Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:47:39

Izenburua: Kamaleon 2, fitxeroak kamuflatzeko programa
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:47:39
http://elitemp3.net/tutoriales/kamaleon2.html

http://elitemp3.net/tutoriales/kamaleon/partir.html

Orain ez daukat azaltzeko ez asti ez gogo handirik. Programa hau jada orain dela 8 urtetatik hona erabili izan dut, gauzak interneten igotzeko. Fitxeroei edozein itxura emateko gai da, edozein formatuko benetako fitxeroak azal modura erabiliz, izaera kamuflatzeko, benetako kamaleoi batek egiten duen bezala

Adibidez, mp3 fitxero bat guk geuk idatzitako testu batekin osatutako .doc fitxero batean bihurtu dezakegu. Horrela, fitxero hori irekiten duenak ez du inongo mp3 ik ikusiko, textua idatzita daukan .doc fitxero arrunt bat baino.

Bihar azalduko det hobeto xD
Izenburua: Re:Kamaleon 2, fitxeroak kamuflatzeko programa
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:58:17
Benetan, ez dago honen beharrik. Eskuetatik joaten ari zaigu auzia.
Izenburua: Re:Kamaleon 2, fitxeroak kamuflatzeko programa
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:59:37
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urtarrilaren 12a, 23:58:17
Benetan, ez dago honen beharrik. Eskuetatik joaten ari zaigu auzia.

Nik ez det esan hau erabiltzea beharrezkoa denik, erabilgarria izan daitekela baizik. Aspalditik ezagutzen dut programa hau xD eta copyright aren kontu hau ez da berria xD
Izenburua: Re:Kamaleon 2, fitxeroak kamuflatzeko programa
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urtarrilaren 13a, 00:18:01
Kamaleon hori nire lehen serieak jaisteko erabiltzen nuen. 9-10 urte XD
Izenburua: Re:Kamaleon 2, fitxeroak kamuflatzeko programa
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Urtarrilaren 13a, 09:44:05
Bai, klasiko bat eginda dago xD