Oraintxe egin dut egundoko aurkikuntza: Letitbit zerbitzari errusiarra. Artxiboak igotzeko tamaina mugarik ez, bertan edukitzeko denbora mugarik ere ez eta jaisteko abiadura zoratzeko modukoa... 50 k!!!! Hori bai, ziur egon FBIk ez duela itxiko. Ez egin parrik, gauzak dauden bezala azken alternatiba izan liteke eta!!!
Egin ditut nir probatxoak zerbitzari horretan eta daukan jaitsierarekin aukera txar xamarra egiten zait. Orduko 180mbeko abiadura.
Noski, jaitsiera Santojob nerbioetatik akatzeko modukoa da! Pena da bestalde, Yankeeak pikutara bidaltzeko aukera polita izan zitekeen...
jejejej ni ere ibili naiz hau eta anonyupload frogatzen eta zera, letitbit honi ikusten diodan pega da artxiboak mugitu behar dituzunean.... zera, errusiera ez da nire fuertea egia esan. :giveup:
Bale, ez dut ezer esan...
Ez dakit nun ostia begiratu nuen aurrekoan, baina oraingoan argi ta garbi inglis-pitinglisean.
Orduan pega bakarra abiadura litzake???
Abiadura eta zerbitzari satelite (sputnik?) hauek ez direla oso fidatzekoak. Lehengoan beste baten peskizan ibili nintzen eta azkenean, aurkitu nuenean, salgai zegoen. Hala ere eta ikusitakoak ikusita, batek daki...
Orain hobetuko ze, zeren eta nik Letibit aspalditik ezagutzen dut eta beti joan izan da oso motel dohako erabiltzaileentzat