Aupa lagunok,
Orain dela ordu batzuk Brtizu facebookeko horrian jarritako berria da hauxe, hemendik aurrera (ia zer gertatzen den) Shin chan DBZ ordutegian sartuko dute, konfirmatzeko dago DBZ jokoz kampo geratzen den ala beste ordutegi baten jarriko duten... auskalo...
Ondo izan!
Astelehenean ikusi nuen iragarkia eta orduarekin moskeatuta geratu nintzen, baina ordutegian ez zegoen aldaketarik datorren asterako ere, horregatik ez nion kasu gehiegirik egin. Dena den DBZren eskubideak dauzkate eta ez dute alperrik galtzen utziko.
Dragoi bola osoaren eskubideak dauzkate, guzti guztiak, eta ez duzu benetan esaten "alperrik ez dutela galduko" eskubideak ezta? PPSOEren ETBz hitzegiten gabiltzala!! Audientziari atxikitxen diotela aldaketa guztiak, kasualitatez jarraitzaile askok dituzten telesaileetan, zeren bestela... Keroro 2 urte terdi leku berean egonda esango didate ordutegi horretan eta astean zehar sekulako audientzia dutela eta horregatik ez dutela mugitzen ta buklean beti atalak emoten? edo ta Doraemon, edo ta cloud trotters, maroons, alex eta alexis, txirrita, lazkao txiki, fernando amezketarra....
Kuriosoa da gainera gogoan baduzue pasadan astean galdetu niela ta ia osorik emitituko bazuten ala ze asmoa zuten eta, haiek erantzun zidatela audientzien kontura ikusiko zela... Nik ez dakit baino.... ta ikusiko dugu gainera shinchanen lehen 65 atalak izango diren (pasadan urtean ber estreinatutakoak) edo 65tik aurrerakoak diren, ikusiko dugu...
Ordutegi aldaketa dela eta gaur putada majoa egin didate Kairekin...
Bai, ikusi dut ta konturatu ez... Abeltxoroak doraemon eta ninja dortoken artean emititu dute shinchanen atal bakarra sartzeko 23 minutuz dena mugituz, dena den audioak behar badituzu badakizu, laguntzeko gaude web honetan. :osopozik: :txistu: