Arrastion!
Eraikuntza enpresa baten nabil lanean dala urte bitik hona, eta pasadan astean Bilboko kiroldegi baten, obra bat egin gendun. Enpresako komertzialari otu jakon minituro argazki bat ataratea, gero bideo bat egiteko "timelapse" delako bat. Egiten hasi zan, baie ez zan gai egiteko... asmatu azkenean nork egin behar izan duen!
Virtual dub hutsez egin dot, baie arazo bat euki dot.
3900 argazki direz. Lehenengo 1000 argazkiek minituro atarata dauz eta hurrengoan bi minitutik behin. Hasiera baten 12 fps-ra jarri nenduzen danak, baie gero hasieran astiroau ikusten zala nabaritu gendun. Orduen, lehenengo horrek 24 fps-ra jarri nenduzen eta azkenekoak 12 fps-ra. Baie virtual dub-an bideoak batzerakoan arazoa emoten deu ez dekielako fps bardine.
Movie makerrean batu dotaz azkenean bideo biek, soinue sartu dotzet ta listo. Ez dakit ondo in badot, edo virtual dub-ean fps-a aldatuta aukeraren bat giau euki badot.
Galdetu dostie bebai, ia logo bat imini hal badotzet, etb1 edo dala dalakoa modukoa baie enpresan logoagaz. Hori non in leike? Ze programagaz?
PD: ez dakit itxiko dostien bideoa erakusten! hemen jarriko neuke baie...
Besterik gabe itxi dotzu fps desberdinetako bideoak pegatzen?? Sekula ez dut lortu (egia esan intentatu be ez dot egin).
Irudiarena be ez dot sekula probatu, asko jota kartelen batetarako letrak sartu, baina hori dana testu bidez da. Bilaketatxo bat eginda hau topatu dot (http://www.youtube.com/watch?v=qi8_xXvCH0Y&feature=player_embedded). Filtroa berak Virtualdubek dakar antza.
Fps-arena ez dut probatu baina avidemux-ekin posible dira bideoak pegatu, baldin eta neurri berekoak diren (640x480 adibidez). Muga bakarra, uste dut, neurriarena, baina ez dut probatu.
Logoa jartzea erraza da avidemux-ekin ere bai. Nik umeei egindako bideoei, gero data sartzen diet. Gimp-ekin .png bat sortu datarekin eta gero .png hori pegatzen da fotograma guztietan nahi duzun tokian. Arazoa da, avidemux 2.4.4-k zekarrela aukera hau eta, orain, azken bertsioak (2.5.4) ez du. Nik badut 2.4.4 hori (.exe) eta pasa ahal dizut eta esan nola egin. Logoa zuk eduki behar duzu eta neurrian jarri proporzionatuta geratzeko.
http://marrazkiak.99k.org/gif/Databideoan.html