Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 12:53:08

Izenburua: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 12:53:08
Aupa guztioi,
Atzo ofizialki esan zuten etb3 betizu facebooken DBZKAIren maratoriak hasi egingo direla larunbat honetan hasita, 23:00 aldera gaueko 1:30arte. Ez dakigu Igandeetan berdin ziango dela, ez dut uste.
Dena den espero dugu tonika hau ez mugitzea batez ere asteburu honetan ere, larunbaten animazio filmea emititzen dutelako (geroxeago HIRU nahieran igo egingo dena) eta Igandean irudi errealeko filmea emango dute, errepikatuta, Marrazomutiko eta labaneskaren abenturak, baino zerbait da, hau espero dugu ere nahieran ikusgai izan ahal izatea.
Ta zain nago ikusteko ia igandeko programazio osoa jartzen duten jakiteko pasadan asteko filmearen ordutegian filme gehiago eskaintzeko prest dauden.

Hurrenarte!
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 14:09:39
Programazioa ikusi dut eta Brinkola ere botatzen dutela konturatu naiz, noiztik baina??
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Otsailaren 17a, 14:28:16
Adi egongo gaituk. Ea behingoagatik portazen diren...
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Otsailaren 18a, 14:37:32
Bai, ikusi dut, Brinkola nire usteetan aste hontan hasiko dira be. Ia behingoan 6 hilabetez behintzat programazio horien aldaketarik egoten ez den, igandeetan filme berriak estreinatzen dituzten gabean, etab...
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:11:08
Badirudi gaur ere baietz, hirugarrena ari dira ematen :barre:
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:11:54
Ointxe joan naz idazten! 3.na jarraian. Shinchan ez deurie emongo orduen.
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:13:26
Ondo kalkulatuta dauke. Aurrerantzean 3naka emanda datorren ostiralean amaitzen da exakto.
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:14:44
Baietz azkenekoa emon barik itxi.
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:16:26
Keba, ez dira holakoak. Berez azkan kapituloa japonian ez zan emon telebistan, e. Baina Katalunian emon da.
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Martxoaren 01a, 00:28:29
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:16:26
Keba, ez dira holakoak. Berez azkan kapituloa japonian ez zan emon telebistan, e. Baina Katalunian emon da.

Azken finean DBKAI txapuza xamarra izan zen. Berziklaketa moduko hau egiteak zekarren kostu altuek, soinu bandaren plagio kontuarekin batera, guztiz hondatu zuen. Eta honi gainera garai hartan (2010-ean) Satan Jaunare ahots Japoniarra jartzen zuen aktoreak bere buruaz beste egin zuela, eta ondorioz Videl en ahots jartzen zuen seiyuuak telesailean parte hartzeari uko egin ziola gehitu behar zaio. Hala ere azken faktore honek ez du erlazio zuzenik KAIren kantzelazioarekin
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Martxoaren 01a, 01:00:18
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Otsailaren 29a, 22:11:08
Badirudi gaur ere baietz, hirugarrena ari dira ematen :barre:
Emmmm zer?? esan nahi duzue gaur 3 atal emititu dituztela jarraian sinmas inori esan gabe berriz???
Ostia bat emango diet azkenean seguru!! Bazilatuz bazilatu beti.... Putakume zantarrak!
Dena den uste dut Shinchan bai emititu dutela zeren iruditu zait atal berria HIRUn ikustea, baino erra naiteke...
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Martxoaren 01a, 01:03:43
Shin Chan ez dute eman Kairen ondoren.
Izenburua: Er: DBZKAI maratoiak larunbat gauean
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Martxoaren 01a, 08:51:59
KTX edo holangoren bat emititu deurie ondoren. Kayak, trontzalari eta eskaladako saio bat.