Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 15:15:06

Izenburua: MTS formatua.
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 15:15:06
Gauza da larunbatean TDT merke berri bat erosi genuela, baina lehen geneukagunak baino askoz ere hobeago funtzionatzen duena, grabaketa eta irakurketa kontuetan batez ere. Kontua da grabaketetan lagundu nahiko nukeela, baina TDT honek besteak MPG2 an ez bezala, MTS izeneko formatu batean grabetzen dizkit bideoak (oso kalitate onean eta inongo framerik galdu gabe, lehen gertatzen zitzaidan bezala). Nola pasa dezaket hori AVI formatura? Eskerrik asko
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 15:25:47
Igo dezakezu, mesedez, zati motx bat MTS formatuan? Probak egiteko.
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 15:28:00
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 15:25:47
Igo dezakezu, mesedez, zati motx bat MTS formatuan? Probak egiteko.

Bai, eman minutu batzuk mesedez

EDIT: Hementxe dakazu. Nahikoa okupatzen du irauten duena kontuan izanda.

http://www.mediafire.com/?gq8235h0s9fz156
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 16:16:26
Hau lehenago ere agertu da eta oker ez banabil ez zara formatu horretan grabatzen duen bakarra.
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 16:41:35
Nik formatuak aldatzeko freemake erabiltzen dut, baina ez dakit mts formatua onartzen duen aldatzeko, bestela oso ona da.
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 19:26:13
Aupa Baronluigi: Avidemux-ekin arazorik gabe. Proba bat igo dizut ea zer iruditzen.

Divx 5 - 1100 kbps - 640*480 - 4:3 - Mp3

http://www.mediafire.com/?tqiqnv6gdegn5s8

Programa eta tutorial bat (gazteleraz) hemen. Ez dut denborarik hartzen bideotutorial bat egiteko...

http://marrazkiak.99k.org/1-Avidemux.html
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 19:51:37
Freemake video converter-ekin batere arazorik ez formatu hori aldatzeko:

http://www.filetolink.com/f5dfee6f
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 22:28:44
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Otsailaren 20a, 19:26:13
Aupa Baronluigi: Avidemux-ekin arazorik gabe. Proba bat igo dizut ea zer iruditzen.

Divx 5 - 1100 kbps - 640*480 - 4:3 - Mp3

http://www.mediafire.com/?tqiqnv6gdegn5s8

Programa eta tutorial bat (gazteleraz) hemen. Ez dut denborarik hartzen bideotutorial bat egiteko...

http://marrazkiak.99k.org/1-Avidemux.html

Ba eskerrik asko, Avidemux aspalditik ezagutzen dut baina orain arte ez du sakonki erabiltzeko beharrik izan. Eskerrik asko.

Formatu honen gauzarik txarrena tamaina izugarria okupatzen duela. Hala ere, badaukat 16 GB pendrive bat hortikan soberan eta hori erabiliko dut proba gehiago egiteko. Lehen naukan TDTak pendrive aren idazketa abiadura (5 MB/S) motelegia zela esaten zidan, baina honek ez dit ezertxorik esaten, eta egin ditudan grabaketetan ez ditut bestearekin nabaritzen nituen "saltotxoak" nabaritzen.
Izenburua: Er: MTS formatua.
Egilea: Arsenicum Noiz: 2012ko Otsailaren 21a, 00:00:27
Ez dut probarik egin, baina ziur nago TS muxer-ak zabalduko duela.