Ba hori, teletextoaren arabera oraindik aurrera 21:15 aldera hasiko dira ematen eta egunero 2 atal!
Suposatuz egunero emango dutela 2 atal, irailaren 21ean heltzen dira 104ra, ETBk daukaneraino. Ea jarraitzen duten gero...
Ah, gaurkoaren, 17.a atalaren audio ezin izan dut hartu arratsaldean fibrako TVa bapatean joan delako, eta oraindik ez da itzuli... Ea baten batek daukan kalitate onean. Arsenicum, hortik baldin badaukazu, mesedez, gorde ezazu euskal partyra eramateko bihar, eta mesedez ez eskatimatu kalitatean, eraman ahalik altuenean, gero neuk jaitsiko dut jaitsi behar bada ;)
Atzoko atalan jarri zuten ohar bat ordutegi aldaketa buruz. Orduan bi atal emango dute... audientzi ona dauka edo beste arrazoi batengatik izango da? o_0
Eta igandeetan ematen dutena?
Zer dira OVAk edo ?
Dena dela oso ondo dauz
zelako kabroiak gaur ETBkoak, aurreko iragarki gabe jarri dute eta justo-justo hasi naiz hartzen audioa, 3 segundo aurretik bakarrik o_O zantarrak...
Nik hartu dot, nahi badozu eta behar zendun 17na badekot. Paseko dotzut nahi dozunean.
Ez dodaz behar gaurkoak, ondo hartu dodaz eta montatuta be badaude. 17ana egin behar dogu berba aunke eztago presarik 1-8en audioak lortu ezean.