Filetolinken web orrian saiatu naiz sartzen eta excel-en gaineko web bat ateratzen zait. Nire ustez garbi dago: beste zerbitzari bat pikutara joan dena.
Hori izan daiteke link guztien jauziera... Eskerrik asko informatzeagatik Burrundaie!
Hori agian domeinua kadukatu zailea da. :omgomg:
Horrela bada, beharbada pixka bat itxoitea ondo egongo litzateke ea zer gertatzen den...
Nik nioena. Domeinu kontua izan dela dirudi.
Azkenean hik arrazoi baronluigi, bejondeikela!! :txistu:
Ez da ta horrelako gauza baten aurrean ikusten naizen lehen aldia. Nire gidan gomendaturiko zerbitzari guztietatik 2 jada desagertu dira (mandamaisek jabez aldatu du eta zerbitzua asko moztu du. Supashare.netek orain del bi astetik ez du erantzuten)
Bueltatu da bai, baina Kriptako Istorioak serietik 4 artxibo desagertu egin dira. Aurrerago ez dakit zer gertatuko den eta berriz hasi naiz igotzen Mediafirera.
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2012ko Martxoaren 03a, 17:40:58
Bueltatu da bai, baina Kriptako Istorioak serietik 4 artxibo desagertu egin dira. Aurrerago ez dakit zer gertatuko den eta berriz hasi naiz igotzen Mediafirera.
Nik filetolink "ispilu" bezala erabiliko nuke. Oraingoz aski daukat Mediafirerekin
Hori bai, nik fitxeroen izenak kamuflatzea eskatuko nizueke, gehien bat aspalditik ezagutzen dudalako zerbitzari hau eta izen ezagunak dituzten fitxeroak segituan garbitzen dituelako.