Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: darko Noiz: 2006ko Abuztuaren 01a, 13:45:27

Izenburua: Su ta Gar-en diskografia osoarekin arazoak
Egilea: darko Noiz: 2006ko Abuztuaren 01a, 13:45:27
Kaixo denoi, erregistratu berria naiz eta pozten naiz horrelako talde bat dagoela jakiteaz, euskara bultzatuz.



Nire galdera honi buruzkoa da: emulen Su ta Gar-en diskografia deskargatu nuen diskoetako liburu eta argazkiekin zip karpeta batean. Ba "extraer"i emandakoan, zenbait kantetan eta liburu guztietan kontraseina bat eskatzen dit eta ez dakidanez ezin ditut deskonprimitu, ezta zip karpeta barruan daudela ikusi ere (hau ez dakit normala den).



Baten bati hau gertatu al zaio edo ba al daki zergatik den eta nola konpon daitekeen? Galdera tonto bat bada barkatu baina ez naiz oso aditua eta... Eskerrik asko aldez aurretik
Izenburua: Su ta Gar-en diskografia osoarekin arazoak
Egilea: Barbadil Noiz: 2006ko Abuztuaren 01a, 14:14:05
Jeitsitako artxiboaren izenean ez du ezer jartzen?

Horrelaoetan zerbait jartzen dute edo web guneko helbidea bertara sartu eta lortzeko.
Izenburua: Su ta Gar-en diskografia osoarekin arazoak
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Abuztuaren 01a, 21:17:33
Horrelakoetan jarri duten webgunearen izena jartzen diote, adibidez 'www.ps2rip.net' edo holako zeozer zen web horretako kontrase?a. Probatu 'mujika' jartzen (komilla gabe), eske ez da batere normala kontrase?arekin jartzea artxiboak gero inon jartzen ez badu zein den
Izenburua: Su ta Gar-en diskografia osoarekin arazoak
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Abuztuaren 02a, 00:19:39
Beste batzutan, .nfo amaitzen den artxibo bat egoten da barruan. Winzip ordez winrar erabili, artxibo hri aukeratu eta View sakatu. Bloc de notasen artxibo bat zabalduko da eta bertan datoz instrukzioak edo kontrase?a.



Hau dana suposizioa da. Ez dakit eukiko dozun .nfo artxibo hori.
Izenburua: Su ta Gar-en diskografia osoarekin arazoak
Egilea: darko Noiz: 2006ko Abuztuaren 03a, 21:51:26
Beno, azkenean gauza hauetaz nik baino gehiago dakien lagun batek konpondu dit arazoa. Hala ere eskerrik asko denoi.



Ez dakit seguru baina uste dut arsenicum19k esaten zuenaren tankerako zerbait zela gertatzen zena.