Patuak "película guarra" esamoldea euskaratzera eraman nau. Horrelakoak beti erderaz esan ditut eta ez dakit zer jarri.
Google-ren itzultzailearen arabera "movie slut" da. Bai, del español al euskara jarri dut. Ikusi zuen begiekin (http://translate.google.es/?hl=es&tab=TT#es%7Ceu%7CPel%C3%ADcula%20guarra). Zoritxarrez, Opentrad-ek ez du euskarara itzultzeko aukera ematen. Pena da, ze barre ederrak botako genituzke. Cervantes-en itzultzaileak (http://traductor.cervantes.es/cgi-bin/traduccion) "Guarro filma" itzuli dit. Itzultzaile onenak (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2711) "film zerri" eman dit (benetan itzultzailerik onena izan liteke?).
Zuek nola egiten zenuten peli guarrei buruz hitz egiteko? Orain ez esan zuek inoiz ez duzuela horrelakorik ikusi!! :evil:
Guk beti peli pornua esan izan dugu lagun artean. Era jasoago batean film likitsa edo, izango litzateke.
Pelikula pornua, de toda la vida oyes :barre: Nik holako zeozer jarriko nuke, ze beste ezer... Pelikula lizuna?.
Ba egia da, betiko peli pornoa jarri dudala uste dut.