Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 04a, 22:16:31

Izenburua: Euskarazko filmak Goierri Telebistan
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 04a, 22:16:31
Azken aldi honetan hasi dira egunero euskarazko filmak ematen Goierri Telebistan. Momentuz euskal filmagintzakoak dira (Albaniaren konkista, Segoviako ihesa...). Erne egongo gara!
Izenburua: Er: Euskarazko filmak Goierri Telebistan
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Apirilaren 06a, 21:11:26
Ondo da, dena den espero dut ahin beste emondako filme horiek soilik ez izatea. Ia bikoiztutako filme onak emoten duten. Bide batez Burrundaie, kate horretan BIHURKORRAK emititzen dute, ba ahal duzu modurik atalok grabatzeko mesedez??
Izenburua: Er: Euskarazko filmak Goierri Telebistan
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Apirilaren 07a, 09:37:40
Saiatuko naiz, bai. Orain mendian galduta dagoen herrixka batean nago Nafarroan, baina bihar berriz etxera itzuliko naiz. Telebista kate horiekin gertatzen dena da ezin zarela fiatu aurretik emandako programazioarekin, eta ezer grabatzea oso zaila dela. Ni batzuetan saiatu naiz BIZAR GORRIA marrazkiak grabatzen eta oraindik ez dut lortu. Baina tira, beste behin saiatuko gara.