Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: sandonew Noiz: 2012ko Apirilaren 13a, 20:37:05

Izenburua: Google guztiz nola euskaratu.
Egilea: sandonew Noiz: 2012ko Apirilaren 13a, 20:37:05
   Gaur egun, denok dakigu google euskaraz erabiltzeko aukera dugula, baina euskaraz google erabiltzeak askoz aukera gutxiago ematen ditu. Gazteleraz jartzen baduzue adibidez, google-en goialdean, euskaraz ez dauden askoz aukera gehiago ikusiko dituzue, bideoak, play, YouTube, Gmail,...  Beste momentu batzuetan ere gazteleraz gauza gehiago egiteko aukera dago irudiak bilatzean etb.

   Hori konpontzeko, badago "google in your language" izeneko programa bat pixkanaka google zuk nahi duzun hizkuntzan garatzen joateko (horien artean euskara noski).

   Google in your language erabiltzeko erregistratu egin behar da, baina berahala egiten da eta ez du ezer kostatzen.

    :pozik: Horrela google euskarara itzultzen lagundu dezakegu bertako mezuak banan-banan itzuliz (zoritxarrez, ingelesetik itzuli behar dira baina ez da oso zaila ere).   :pozik:

     Hementxe "Google in your language"-ren link-a:

    https://accounts.google.com/ServiceLogin?service=transconsole&passive=true&nui=1&continue=http://www.google.com/transconsole&followup=http://www.google.com/transconsole (https://accounts.google.com/ServiceLogin?service=transconsole&passive=true&nui=1&continue=http://www.google.com/transconsole&followup=http://www.google.com/transconsole)
   
Izenburua: Er: Google guztiz nola euskaratu.
Egilea: josebi Noiz: 2012ko Apirilaren 15a, 13:53:30
Mila esker!  :osopozik:  :osopozik:
Hau oso ona da!
gutxienez 100 mezu itzuli ditut dagoeneko!