Kaixo denoi, laguntza behar dut VirtualDubMod-ekin.
Dinosauruak-en kapiyulu bat bi ataletan zatituta daukat, DivX-en, eta virtualDubMod-ekin batzeko "append segment" ematen diodanean, eta fitxategia sortzen zaidanean, arazo bat gertatzen da: bideoa irekitzean lehenengo zatian ondo doa soinua, irudiarekin batera, baina 2. bideoaren zatira pasatzean desfase bat agertzen da.
Zeozer egin dezaket bi fitxategiak desfaserik gabe batzeko?
Eskerrik asko
Nik egiten dudana da... alde batetik audioak gorde, eta gero bideo zatiak audiorik gabe. Hau da, bakoitza bere aldetik. Bideo lehen zatia ireki eta append avi segment egin beste bideo zatiarekin. Orduan gorde eta eukiko duzu bideo oso bat soinurik gabe.
Bestalde audioarekin berdina egin behar duzu beste programa batekin. Agian nundub edo horrela. Lehen zatia hartu eta bigarrena itsatsi.
Eta alde batetik audio osoa eta bestetik bideo osoa daukazunean biak batu.
Gutxi gira behera hori da egin behar dena. Dudarik baduzu galdetu ta saiatuko naiz hbeto azaltzen.
mila esker!!! orain desfaserik gabe geratu zait
Ez horregatik. Ni denbora piloa egon nintzen zure arazo berdinarekin, desesperantea zan, hori otu zitzaidan arte.