Partiduez aparte, tantu solteak eta horrela ripeatzen ditu. Tantu barregarriak eta horrelakoak. Baina beste egunean ikusitako tantua eta gero, tanturik luzeenak ere ripeatuko ditut hemendik aurrera. Irujo eta Patxi Ruizen arteko tanto batean 35 pilotakada izan ziren. Nik ikusi dudanik luzeena izan da. Batenbat ikusia neukan 31koa buruz buru baina luzeagorik ez.
Eta binaka duela pare bat urte uste dut 142ko bat izan zela ikusi dudan luzeena.
Nik gogoratzen dut orain dela urte batzuk binakako tanto bat (Alustiza eta ez dakit zein gehiago) 300 pilotakadatik pasa zena, baina ez daukat inon grabatua. Uste dut ordu laurden baino luzeagoa izan zela.
100 pilotakadara iristen diren tantoak nahiko "normalak" dira binakako partidu luzeetan.
Alustiza eta Etxaniz erretiratu zirenetik... "anormalak" dira ya. :lol: Gutxitan ikusten dira 100dik gorako tantuak orain. Ezker gantxoa duten pilotariak badagoz... inola erez ez dira pasatzen. Aimar, Irujo, Titin, Xala, Unanue...
Etxaniz eta Alustizak ez zeukatenez gantxorik hor ibiltzen ziren jo eta jo.
Gaur 109 pilotakadako tantu bat egon da La Blancan eta tartean Irujo egoan.
Egia, bai. 5 minutu baino geiago egon dira.