Beno, kaixo, berria naiz inguru honetan... Jakin nahiko nukeena da ea euskeraz ez dauden telesailak azpititulatzen dituzuen ala ez.
Ongi etorri. Inor ez da horretan aritzen behintzat.
Ados.
Suposa dezagun telesail baten azpitituluak itzultzen ditudala, srt edo ass formatuan. Hau da, bideorik gabe. Hala ere, bideoa non edo nola aurkitu ipiniko nuke. MediaFire, 4shared eta horrelako zerbitzariekin ez litzateke arazorik egongo. Arazo bakarra, beste norbaiten fitxategien menpe geratzen garela.
Zer iruditzen?
Ba ondo deritzot. Bideo hori jaitsi eta norberaren kontura igotzea ere ondo legoke, badaezpada.
Saiakerak egon dira anime batzurekin, baina ezerezean geratu ziren. Nik hau egin nuen, atal bakarrekoa baitzen XD
http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2633.0
Beno, denbora asko da, baino hasia naiz gauza batzu itzultzen (Gamera vs Barugon, 1966, japonia) eta datorren astean zebait argitaratzeko asmoa dut. Gainera, blog bat prestatzen ari naiz berri guzti hauek jartzeko. Berri gehiago ditudanean berriro pasako naiz murga pixkat ematera