Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: sandonew Noiz: 2012ko Maiatzaren 31a, 19:03:29

Izenburua: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: sandonew Noiz: 2012ko Maiatzaren 31a, 19:03:29
Kaixo denoi, berria naiz foro hontan ta profila aldatzerakoan behealdean, sinaduraren alboan, BBC kodea aipatzen duela ikusi det, zer da hori? eta nola dabil? erabiltzaile batzuei behean ateratzen zaizkien irudi horiek dira?   :shrug:



Bide batez, foru hau de puta madre dago, oso lan ona egin duzue denok  :osopozik:
Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Maiatzaren 31a, 22:41:17
BBC kodea foroan idazteko erabiltzen da. Kode honekin estilo ezberdinak erabil daitezke idazterako orduan. Beti estiloa hasteko etiketa bat behar da eta bukatzeko beste bat. Etiketak kortxete artean doaz beti. Mezu bat idaterakoan botoiak erabiltzen badituzu BBC kodea gehituko da testu kutxan. Adibide batzuk idatziko ditut eta zein kode erabili behar den horrela agertzeko:

Letra lodia, etzana, azpimarratua eta marratua.
Ezkerrean
Erdian
Eskuinean
Letra motak: Courier, Verdana edo Georgia.
Tamainak: 8, 18 edo 36.
Estekak: gure foroa (http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php).
Irudi bat: (http://www.euskal-encodings.com/smf/Themes/2tone205/images/img/header.png)
[spoiler]Testua gordetzeko edo irudiak gordetzeko.[/spoiler]



Letra [b]lodia[/b], [i]etzana[/i], [u]azpimarratua[/u] eta [s]marratua[/s].
[left]Ezkerrean[/left]
[center]Erdian[/center]
[right]Eskuinean[/right]
Letra motak: [font=courier]Courier[/font], [font=verdana]Verdana[/font] edo [font=georgia]Georgia[/font].
Tamainak: [size=8pt]8[/size], [size=18pt]18[/size] edo [size=36pt]36[/size].
Estekak: [url=http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php]gure foroa[/url].
Irudi bat: [img]http://www.euskal-encodings.com/smf/Themes/2tone205/images/img/header.png[/img]
[spoiler]Testua gordetzeko edo irudiak gordetzeko.[/spoiler]


Gauza gehiago egin daitezke, baina dena botoiekin egiten da.
Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Maiatzaren 31a, 23:40:22
Irakurri BBCodeari buruzko hurrengo webgunean:
http://es.wikipedia.org/wiki/BBCode (http://es.wikipedia.org/wiki/BBCode)  :evil:
Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Maiatzaren 31a, 23:46:33
Hara, ez nekien hori BBC kodea zenik. Beti ikasten da zerbait foro honetan. Milesker.
Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Ekainaren 01a, 14:36:44
Hasieran ni ere galdu xamarra ibili nintzen. Html kodea erabiltzen dut normalean eta antzekoa da baina kortxetea "[ ]" jarri beharrean "< >" simboloak erabiltzen dira.
Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: sandonew Noiz: 2012ko Ekainaren 01a, 15:32:05
Mila sker, asko lagundu didazue  :osopozik: probatu dut eta badabil!!
Baina irudiak internetetik hartu daitezke bakarrik edo nik ordenagailuan gordeta ditudanak ere jar ditzaket? 

Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: Godelet Noiz: 2012ko Ekainaren 01a, 16:45:03
Horretarako, nire ustez, hoberena izango da kontu bat irekitzea ImageShack-en adibidez
http://imageshack.us/ (http://imageshack.us/)  :baibai:
Izenburua: Er: BBC Kodea nola dabil?
Egilea: sandonew Noiz: 2012ko Ekainaren 01a, 17:17:49
Eskerrikasko Godelet! ulertu dut  :pozik: :pozik: