Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Uztailaren 07a, 21:02:18

Izenburua: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Uztailaren 07a, 21:02:18
Niri UPPIT izugarri ondo jaisten zaidak, batere arazorik ez zidak ematen eta abiadura oso ona (3 mb-etik oso gertu). Launaka jarrita filmak di-da batean deskargatzen zaizkidak, baina hik, Zumarra, eta beste batzuek eragozpen handiak dauzkazue deskargatzeko. Zergatik ote? Sistema operatiboaren kontua ote da?

(http://img707.imageshack.us/img707/9978/erakus.jpg) (http://imageshack.us/photo/my-images/707/erakus.jpg/)

Izenburua: Er: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Uztailaren 07a, 21:16:17
Batek daki! Eta arazoak dituzten beste horiek ere Linux erabiltzen dute? S.O.-arena ere arraroa da. Orain arte ez du ba eraginik izan...

Lasai egon. Niri "B" sailatik 3 pelikula falta zaizkit. Batman, Behiak eta Biker Boyz. Eta jeisten dauzkat eta espero dut, Bailara ankerra, bezala azkenean jeistea.

Myupload-i itxura ona hartu diot eta gb. 1 baino txikiagoak hara igotzen hasiko naiz, ea zer moduz.
Izenburua: Er: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Uztailaren 07a, 21:47:53
Batman eta Behiak Mediafirera igotzen zeuzkat. Uppit-ekin jendeak arazoak baditu, ez diagu ezer egiten. Alferrik duk niri izugarri ondo funtzionatzea eta jendea ezinean ibiltzea. Penagarria... :triste:
Myupload animazio film batzuekin probatu eta oso emaitza ederra izandu diat. Gainera (ezin litekek inoiz jakin baina...) jartzen duenez linkak betirako omen dituk!
Izenburua: Er: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 07:06:52
Myupload-ekin proba bat egin dut eta gauza xelebrea. Nabigatzaliearekin oso ondo deskargatzen dut:

(http://i.imgur.com/nvedX.png)

"Download now" eman eta kitto. Baina Jdownloader-en hauxe jartzen dit:

(http://i.imgur.com/4RCUy.png)

Explikaziorik bai? Helbidea hauxe: http://www.myupload.dk/showfile/1CCvBhb-n
Izenburua: Er: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 09:47:02
Niri ere antzeko zerbait gertatzen zaidak beste zerbitzari batekin Zippishared. Filma bat igo, eta j downloaderren "fuera de linea" agertzen zaizkidak link guztiak, baina nabigatzailetik arazorik gabe deskargatzen dizkiat... J. Downloaderren akatsa ote?
Izenburua: Er: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 12:42:36
Segur aski JDownloader ez dago ondo prestatuta hortik jaisteko.
Izenburua: Er: Zergatik niri bai eta hiri ez?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 13:00:03
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Uztailaren 08a, 12:42:36
Segur aski JDownloader ez dago ondo prestatuta hortik jaisteko.

Hala ere, bitxia duk Uppiten kasuan niri funtzionatzea eta beste batzuei ez...