Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2012ko Uztailaren 21a, 12:54:01

Izenburua: Begoña Huegun, Shizukaren bikoizlaria jubilatu egin da.
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Uztailaren 21a, 12:54:01
Aupa guztioi,
Eskerrak emon nahi dizkiot Begoña Huegun bikoizkle Gipuzkoarrari, Irusoinen bizi osoa emandako profesional galanta. Huts handia sentituko dugu hemendik aurrera produkzio berrietan ez entzutea, batez ere Doraemonen bikoizkten hari den tanda berrian ahin zuzen.
Euskal-Encodings osoaren partez esker mila Begoñaren bikoizketa apartengatik bikoizke bezela naiz zuzendari bezela.
Izenburua: Er: Begoña Huegun, Shizukaren bikoizlaria jubilatu egin da.
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Uztailaren 21a, 13:17:43
Nik gehiago sumatuko dut egunen batean Shin Chanen zerbait ikustean Misaeren ahotsa ez bada. Egia esan urte gutxiren buruan ahots mitiko asko faltako dira.
Izenburua: Er: Begoña Huegun, Shizukaren bikoizlaria jubilatu egin da.
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Uztailaren 21a, 14:28:19
Hombre, nire gurasoak baino adin gehiago dauka emakume honek, ia 60 seguraski baietz. Eskerrik asko urte guzti hauetan euskera edatzen laguntzeagatik !
Izenburua: Er: Begoña Huegun, Shizukaren bikoizlaria jubilatu egin da.
Egilea: egoninobi Noiz: 2012ko Uztailaren 23a, 17:17:25
 :triste: :triste: :triste: Ze pena, asko botako dut falta bere ahotsa Doraemonen atal berrietan.
Ez dut uste inoiz ohituko naizenik Shizuka beste ahots batekin entzutera.
Eta Misaerekin ere ez da berdina izango bikoiztuko dituzten pelikula berrietan.
Denok botako dugu faltan.