Aupa guztioi, zelan zabiltzate?
Bueno, egunotan bueltan eta bueltan ihardun dut proposamen hau egiteko, eta nik uste beharrezkoa litzakeela batez be, hondamendi berririk ez edukitzako aspaldi gertatu zitzaigun bezela.
Asko gara Euskal Encodingsen baino 10 bat pertsona lan da lan gabiltzanok, ain zuzen ripeatzen, erosten, grabatzen, igotzen eta dena delakoa.
Arazoa da oso zail bihurtzen dela disko gogorrean material guztia edukitzea, batez be, material berria igo nahi dugulako eta horrela ezinik, horregatik ni eta beste 4 personen artean (nahi eta ahal duzuenok), poliki poliki dugun material guztia jaistea eta dvdetan gordetzea litzake, horrela 5 pertsonen artean Euskal Encodingsen material backup osoa egin ahal izateko eta horrezgero, ezer ez galtzeko (ez gaude eta ezer galtzeko aukerarekin gainera).
Nahi ahalko nukeena litzake ia edonork dakien edo egin ahal zezakeen Euskal Encodingsentzako bereziki programaren bat daukagun material osoa kuedatzeko eta sailkatu ahal izateko, EMDB bezalakoren bat baino lan honetarako prestatuta bereziki, batez ere ez dakigulako ere zenbat dugun online eta zenbat telesail, filme, dokumental,etab. dugun guztira... (Eta jakinda Zumarraren lan paregabeagaitik ez balitz are gutxiago jakingo genukeela). Horregatik, dvdak erosteko asmoa dut, askotxo, pazientzi dexente, 3 edo 4 artcibadore 238 dvdtakoa (lehendik ere erosi ditut) eta material guztia dvdetan gordetzera dena salbu izateko eta disko gogorra libre uzteko material berria igo ahal izateko.
Iritziak nahi ditut lagunok, zumarra, burrundaie eta godelet eta lauron artean sekulako lana da erreferentzi den foru hau guztiz kudeatzeko eta den dena online eta eskura eduki ahal izateko, badakizue, zerbait nahi duena ere ahalegin pixkat egin behar du (Ippon bezela!).
Zeuen iritziaren zain nago, eskerrik asko!
Asmoa ona iruditzen zait baina beste modu batean planteatuko nuke. Nire kasua azalduko dut:
Nik TB 1-ko kanpoko 2 diska ditut. Batean serie guztiak (gutxi batzuk falta zaizkit, ordea: One Piece, Kodea Lyoko, Kochikame...) eta, oraingoz 700 gb. inguru ditut okupatuta; margena badago. Beste TB 1-ekoan, pelikula guztiak (hemen bai, guztiak, falta diren horiek kenduta). Hemen ere beste 700 gb. dira. Eta diska hauek, gehien bat, itzalita daude. Zerbait igo behar badut, aurrena ordenagailura pasa eta itzali. Gero, ordenagailutik gora.
Laister Dokumentalekin ere hasi beharko dugu.
Ordenagailuan 500 gb.-ko diskoa dut lanean ari naizen artxiboekin eta nire datu partikularrekin. Honen seguridadeko kopiarako beste kanpoko 500 gb.ko diskoa dut (hau baita nire bizitzako garrantzitsuena).
Disko gogorren biziraupena, egindako lan orduen araberakoa izaten da. Hobe ordenagailutik kanpo egotea. Gehien bat itzalita egonda ez dira gastatzen ari.
TB 1-ko kanpoko disko gogor batek 90 € inguru balio du.
Zuk DVD-n asunto hori ez dut garbi ikusten. TB 1 lortzeko 250 diska behar dituzu gutxi gorabehera eta arazo hauek ikusten ditut:
100 € inguru gastatu behar duzu disketan.
Grabagailu bat baino gehiago izorratu ditzakezu (bakoitzak 18 €).
Askoz ere lana haundiagoa da.
Guzti honengatik DVD-n garaia amaitzear dagola esaten ausartzen naiz (niretzat amaitu da jada).
Ni izan naiteke kopia duen horietako bat. Serieak berrigotzean besteok ere serien gordagailu izan zaitezkete. Pelikulak Burrundiek eta Godeletek jadanik badituzte.
Iritzi gehiago?
Kaixo Taichisan,
idei hori ez da ain txarra baina... DVDak apurtzen dira. Ez dakit iragarkietan zer esaten duten baina DVD ez dira hilezkorrak. Aspaldidanik grabatzen ditut filmak DVDtan. Eta etxean armairu zati bat dekot Artxibadorez beteta... Baina orain aldatu dut taktika. Nire urtebetetzerako eskatu nuen 2 Tb-eko disko gogorra eta hor gordetzen ditut EE-ko filma guztiak eta marrazkiak ere. Asko faltatzen zait baina pixkanaka-pixkanaka... Agian aukera erosoagoa izan daiteke (eta ez oso garestiagoa).
Nire iritzia besterik ez da. :lotsa: Disko gogorrak ere apurtzen dira, bai. Ez dago irtenbiderik biribila. Ea guztion artean aurkitzen dogu, gutxienez, egokiena.
Aurrera Euskal-Encodings! :goku:
Nik ere TB bateko diskoa zeukat, han filmak marrazkiak etb. zeuzkat, baina irudi errealeko film guztiak DVDetan jasota zeuzkat. Gaur gaurkoz DVD-a modu seguruena iruditzen zaidak, kanpoko diskoa izorratzen bada, akabo. Dvd-ekin beharbada baten bat izorra litekek, baina gainontzekoak hor dauzkak jasota. Beste hainbeste egin nahi nikek animazio filmekin, denak txukun-txukun jaso DVD-tan. Esan behar diat, normalean kanpoko diskoarekin lan egiten dudala, eta DVD-ak segurtasun kopiak modura dauzkadala, badaezpada ere. Orain, irudi errealeko azken filmekin bukatu bezain pronto bi helburu zeuzkat: 1. Dokumentalei astindu ederra ematea, 2. animaziokoekin filmategi osoa jasotzea.
Gogorik ez duk falta, behintzat.
Eutsi goiari!!!
DVD baraton, 100 DVD-ko tarrina 15,50. Nahiz eta porteak etab. ordaindu behar, oso merke ateratzen dituk: http://www.dvdbarato.net/b2c/index.php?page=pp_productos.php&tbusq=1&ref=ref-18&md=1
Egia da Verbatim dobleko prezioan dagoela. Kalitate kontua noski, markarena ere bai, ziurrena.
Beste kontu bat duk erosotasuna...
Azkenean, norberak erosoen duen modua erabili behar da. Kontua da 5-10 (edo gehiago) lagunen artean dena edukitzea eta internet-en seguridadeko kopia, pulamentuzko zerbitzariak topatzen badituguuuuuuuuu.... :haserre:
Benetan hondatuko gaituena hau (http://www.adslzone.net/article9130-se-abre-la-veda-para-el-fin-de-la-tarifa-plana-en-espana.html) da, horren aurrean bai ez dagoela ezer egiterik. Ziurra da iritsi egingo dela, eta orduan bai izorratuko garela. Uste dut Euskaltelek duela hilabeteak esan zuela ez litzatekela atxikituko, baina batek daki.
Bueno, gauza da nik DVDena esan dudala batez ere Burrundaiek esan duenagaitik eta batez ere niri pertsonalki gertatu zitzaidanagatik ( orain dela 6 urte edo TB bateko disko gogorra, non Euskal Encodingsen material guztia neukan guztiz izorratu egin zen, zerbait salbatu izan nuen baino materialaren 40% pikutara jun zan), norberak nahi duen bezala artxibatu ditzake, nik DVDak esan ditut erosoago, eta seguruago delako kasu horiek gertatzen badira. Niri 26€ kostatzen zaizkit 100 dvdko tarrina, pasadan astean erosi nituen Gipuzkoako bi Euskal Encodings zaleek 3 telesail grabatzea nahi zutelako eta haiek ripeoetaz arduratuko zirenak, eta nahiago zuten fisikoki edukitzea porseakaso, erosoago iruditzen zaielako baita.
Dena den, formatuak alde batera utzita nortzuk gaude material guztia jaisten juteko eta seguritate kopiak egiteko?
-Taichisan
-Zumarra
-Burrundaie
- ...
Aspaldiko partez, Arrasti on danori. :pozik:
Nik lehen dana DVD-tan grabetan nendun, baie DVD-en garaia amaituta dauela uste dot nik be, Zumarran moduen.
Aipamenaren egilea: Aju Noiz: 2012ko Uztailaren 26a, 20:31:24
Benetan hondatuko gaituena hau (http://www.adslzone.net/article9130-se-abre-la-veda-para-el-fin-de-la-tarifa-plana-en-espana.html) da, horren aurrean bai ez dagoela ezer egiterik. Ziurra da iritsi egingo dela, eta orduan bai izorratuko garela. Uste dut Euskaltelek duela hilabeteak esan zuela ez litzatekela atxikituko, baina batek daki.
Beti ari dira berdina esaten, urteak doaz horrela, eta oraindik ezer ez. Hori ikusi arte ez dut sinistuko.
DVDen garai amaitu dela diozue?? Ordenagailuak DVD gabe datozenean hitz egingo dugu. CD eta DVDak kromoak bezala erabiltzen ez badira, segurtasun kopia egitemo modu onena dela pentsatzen dut. Eta esan duten bezala DVD bat izorratzen bada, putada izan daiteke, baina tera 1 pikutara joaten bazaizu... Erosoena disko gogorra da, gainera leku gutxi okupatzen du, baina arriskutsuena ere.
Beno hori da nire iritzia.
Ni laguntzeko prest nago.
Momentuz materiala disko gogorrean gordetzen nabil, badakit arriskutsua dela.
Pasadan urtean neukana apurtu egin zitzaidan eta neukan material guztia galdu nuen.
Egia esan ez dakit zenbat iraungo didan orain daukadan disko gogorra. Wii pirateatuta daukat eta disko gogorraren bidez jolasten ditut deskargatutako jokuak, beraz asko erabiltzen dut disko gogorra. Gutxien espero dudanean BOOM egingo du.