Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Abuztuaren 05a, 22:09:46

Izenburua: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abuztuaren 05a, 22:09:46
Ostiralean oso artikulu interesgarria irakurri nuen, bikoizketa eta ETB zituen ardatz. Irakurtzea merezi du, hona hemen helbidea:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-08-03/005/001/euskara_eta_bikoizketa.htm
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Abuztuaren 06a, 00:00:40
Gaur egun edukiak nahi ditugun hizkuntzatan bai irakurri zein entzuteko aukera egonda, ez dakit nola egon daiteken oraindik bikoizketa galarazi edo kendu nahi duen jenderik. Lehen ulergarri zen, VHS ek hizkuntza bakarra baitzeukaten, baina gaur egun, gauza aldatu egin da.

Hala ere euskeraren kasua berezi xamarra da. Hemen esan da askotan zergaitik. ETBek euskal bikoizketekin negozia egin nahi du, eta TV3ek egiten duena imitatu beharrean (erdarako bertsioei katalan bikoizketa ematea) euskeraz bakarrik dauden DVDak ateratzen ditu oso prezio garestian. Azkenean horrek euskerari onura ekarri ordez kalteak sortzen dizkio, oso jende gutxik erosten baititu bertsio horiek. Audio ugari (90rreko hamarkadan bikoiztutako ia filme guztiak)  galdu dira ETBek bide honetatik jardutzen hastea erabaki zuenetik.
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Abuztuaren 06a, 09:39:44
Oso testu interesgarria, eta bat nago Baronluigik esaten duenarekin, azkenean hemen arazo bat daukagu eta oso erraza da... EAJ-k beti erabili du Euskara politikoki eta ez sozialki, hau da, beraiek egin zituzten "euskararen sustapenerako legeak", baino sustapena ezean negozioa esan nahi zuen, zeren Euskara maite egiten da, ez imposatu lanpostu espezifiko bat eduki ahal izateko. Uste dut guztiok Ikastoletan euskaraz egin dugula ikastola bizitza ezta? Institutuan eta FP edo unibertsitatean gehienak ere, eta ahala eta guztiz ere, nahiz ta sekulako euskara maila eduki, ordaindu behar zihurtatzeko Euskara dakizula!! Baino ze ostia da hau?? Ikusentzunekoarekin berdin, eta horren premiaz sortu genuen Euskal-Encodings ahin zuzen ere... telebistarako bikoizketa, bale, ez da inon ateratzen, ez dvdtan ez ezerretan, batzuetan material hori guztiz galdutzat emonez, hor dauzkagu Magnum PI, Dallas, Harry eta Hendersondarrak, Rossane, eta ahinbat eta ahinbat irudi errealeko telesail bikainak betirako galdu direnak, zergaitia? EITBri bostajola zaiolako, noski. Batzuetan hori, DVD salmentarako titulu exclusibo batzuk ateratzen dituzte, gehienezkoak animazio filmeak txikientzat eta askotan behin helduentzako batzuk (A-Taldea, Gaua eta Eguna, Chloe...) baino 11,95 €ren truk ELKAR Dendetan lehenengo exklusiboki (eta hemen merkeenak dira), hauek Eusko Jaurlaritzako edizioak dira EITBrekin batera ekoizten (badakigulako EITBk bikoizketaren monopolia duela, noski), eta egia esan, ni sahiatu egiten naiz ahal dudan guztia erosten, zergaitia? Etorkizunean material galdua izango delako, eta aski izan nuen jada VHSak euskaraz ez edukitzeagaitik.
Bikozketa Euskaraz oso oso hiltzorian dabil, eta hori konfirma dezaket, arlo hontan asko mugitzen naiz eta. Mixerren orain bi saletan telesail berdina bikoizten daude, batean printzipalak, bestean sekundarioak, zergaitia? esaten dute aurresteko dela, baino ezer gehiago ez bada etorten urrirako baliteke beste "ERE" bat egotea edo.... Irusoinen beste telesail bat baino berriz ere horrekin soilik urrirarte edukiko dute, baliteke hilabete bat gehiago ere edukitzea, baino ezer gehiagorik ez badago, literalki ez dago lanik inondik ere, eta etorkizuna ez da oso ondo ikusten, zeren nahiz eta Patxi Lopezek Lehendakari izaten uzteak ez du esan nahi Euskal bikoizketan gauzak asko aldatuko direnik... Zeren EAJ-k lehen esan bezala, bai, zerbait gehiago egingo du, baino ezer gutxiago ere, beraiek sortu euskal bikoizketa eta haiek ere hondoratu, Balentzian gertatu izan den berbera CANAL 9 eta Balentziar bikoizketagaz ahin zuzen ere...

Espero dut oso txapa ez izana...
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Abuztuaren 06a, 14:24:30
Kuriosoa da baina euskerazko audioa daukaten erdarazko DVD bertsio bakarretakoak FILMAX konpainiak ateratzen dituenak izan ohi dira. Horiek askotan dituzte euskerazko audioa. Beste gehiengoak aldiz, ez.
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abuztuaren 06a, 19:58:03
Okerrena Taichisanek esaten duena da: Patxik, Suriok etabarrek alde egiteak ez du esan nahi arazoa errotik aldatuko denik. EAJ euskararen kontuetan oso epel ibili da betidanik (badu, bai, nahi izanez gero, katalanengandik zer ikasia!). Euskara sustatzeko sortu zen ETB gaur egun ez da, inondik inora ere, telebista kalitatezkoa, ez zaie interesatzen, euskara batzuentzat itxura egiteko aitzakia baino ez da, besteentzat, berriz, negozioa egiteko modua. Hasiera batean bigarren mailakoa izango zen ETB2-ek bere ahizpa irentsi egin dik! Hura bai nahi dutela kontrolpean eduki, hura bai interesgarria beren manipulazio zikina zabaltzeko, hari bai behar duen presupuestoa. Kate horretan ez zaie bururatu ere egingo telesail bat ingeles hutsez jartzea, eta ingelesarekin hainbesteko interesa baldin badute, zergatik ez dituzte beren informatibo zoragarriak ingelesez ematen?
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Abuztuaren 06a, 20:13:20
Jende hau anormala da.

Orduak gutxitzen jarraitzen badute, lan eskasia dela-eta bikoizleek beste lan bat bilatu beharko dute. Bikoizketa enpresak isten badira, etorkizunean zerbait berria bikoiztu nahi bada, nork bikoiztuko du?. Ez al dira konturatzen jarrera horrekin ezingo dela euskarazko material berririk ekoizi?. ETB1 eta 3n ez da sekula gehiago material berririk egongo.

Beraien arnasarekin ari dira jolasten.
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Abuztuaren 07a, 00:37:04
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Abuztuaren 06a, 20:13:20
Jende hau anormala da.

Orduak gutxitzen jarraitzen badute, lan eskasia dela-eta bikoizleek beste lan bat bilatu beharko dute. Bikoizketa enpresak isten badira, etorkizunean zerbait berria bikoiztu nahi bada, nork bikoiztuko du?. Ez al dira konturatzen jarrera horrekin ezingo dela euskarazko material berririk ekoizi?. ETB1 eta 3n ez da sekula gehiago material berririk egongo.

Beraien arnasarekin ari dira jolasten.

Kontua da (eta badira bikoizketako aktore batzuk arrazoi hau sustatzen dutenak) ETBen euskera ez dela kataluinan katalana sustatzen den bezala sustatu. Kataluinan barne hizkuntza sustatzeko egiten diren ekintzak gehiegizkoak iruditzen zaizkit, baina hala ere, hemengo gobernuak euskera bera sustatzeko egiten duena baino askoz gehiago da. Aspalditik daukat sentipena herritarrok euskeraren alde egiten dugunagatik izango ez balitz, euskera aspalditik desagertua egongo litzatekeela, gobernuak euskeraren alde egiten duena ikusita.
Izenburua: Er: Oso artikulu interesgarria BERRIAN
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abuztuaren 13a, 20:26:31
Hemen esandakoarekin nolabaiteko lotura duen iritzi hau aurkitu dut  eibar.orgeko blog batean.

http://eibar.org/blogak/e-gorblog/helduentzako-telesail-zaharren-dvdak-eta-euskara