Aupa lagunok, zelan?
Ez dakit konturatu zineten, pasadan astean EITBko webgunean ez zuten inolango programaziorik eskaini, kate bat ere bere programazioarekin.
abisua emon nien eta badirudi programazioa berrezarri dutela baino,... Canal sur 2, 3XL eta horrelako kateak estatu mailan txikituz jun direnez gero, nire pentsakera izan da ETB3 hurrengoa izango dela eta baliteke 2013rako desagertzea. Zergatik diot hori? Ba kuriosoa delako derrepente ETB1eko goiz goizeko programazioan Hello kitty, Shaun arditxoa eta Hirukiak ikusi izana...
Hori niretzako zer esanahi du? oso ximplea. ETB3tik pixkana pixkana "BETIZU" edo "HIRU" importatzea eta gabonak ostean, DAMBA! desagertuta. Horrela berriz bueltatuko gara EAJk utzi zuen leku berdinean, baino kate berririk gabe, hori dira behintzat nire suposaketak.
Dena den, BRITAINA HIGH hasi ziren pasadan astean (ezer esan gabe, betiko lez) bigarren pasada emonez, baita ere KERORO SARGENTUA, baino tamalez ez dakit nondik hasi diren emititzen. Besteak beste, telesail berri bat ageri da, ez dakidana zer edo zein den, Kanguro batena da, baino ezer gehiagorik ez.
Badirudi SHINCHANEN atal berriak emititzeko asmoa dutela ere, adi egon zaitezte SHINCHAN grabatzen zenbiltzatenok!
Besterik ez dut uste, nire partetik esan, ahal den einean egongo naizela webgunearko lan egiten.
AIO!
Denakin ados. Auskalo zertan geratuko den.
Rocko, kanguro modernoa (Ren et Stimpy gogorarazten dit) eta Kaixo Timmy (2. eta 3. denb.) botatzen ari dira. Grabatzen ari naiz.
Espero dut hori ez gertatzea. :triste:
ETB3 desagertuz gero, marrazki bizidun gutxi emango lituzkete ETB1en beste programa batzuk ere eman behar dituztelako.
Oraintxe gogoratu naiz duela gutxi lagun batek esan zidala ETB3 kenduko zutela, nik txantxetan zebilela esango nuke baina kasualitatea da.
Bestalde, Shin Chanen atal berrietako opening berria bikoiztu beharrean betiko kanta jarri dute (Doraemonen atal berriekin egin zuten bezala.
Badirudi modan jarri dela kanta berriak ez bikoiztea. :haserre:
Ondorio berera iritsi gara. Neu ere moska geratu naiz ETB1en marrazkiak ikusteaz.
ETB3 puta mierda handi bat da, 1000 aldiz emandako serieekin beteta dago. Egunean Doraemonen 15 atal :barre: :barre: Jada badaukat adin bat eta pare bat gauza baino ez zaizkit interesatzen, baina horietako bat One Piece zen eta beste urte bat tokatzen zaigu atal berririk gabe :haserre:
Kanal hori Shin Chanen atal berriak (aurreko astean hasi ziren eta webean ez dituzte jartzen) eta larunbat gauetako DBZren maratoietarako bakarrik daukat. Bide batez, ze txarrak diren Shin Chanen atal berriak, serie hori izugarri degeneratu da. Nork nahi du Shin Chanek marraztutako txerriaren atal bat ikusi?, eta Ultraheroiaren atal bat?. Eta hasierako kanta lehengoa da ahal den moduan luzatuta :barre: Hau da pobrezia :barre:
Betetzeagatik betetako bi parrilla edukitzea baino hobe da kanal bat kendu eta antzinako planera itzultzen badira. Antzina diodanean 1995 eta halako garaiengatik nabil. Marrazki gutxiago baina behintzat diru gehiago gastatu, gauza dezenteagoak ekarrita. Eta kirol emanaldiak hobetzea ere ez legoke gaizki, antzina Bundesliga ere ematen zuten adibidez. Gaur eguneko panorama tristea da, arratsaldea betetzeagatik Baleareetako herri bateko jaiak eta dena eman dituzte :evil:
PD: Iaz Ninja Dortoken lehen 52 atalak erosi zituzten eta behin eta berriro ematen aritu ziren (bakoitza 7-8 aldiz emango zuten exajeratu gabe); apiril bueltan hurrengo 100ak erosi zituzten eta inolako abisurik gabe hasi ziren emititzen, baina bakoitza behin eman baino lehen parrillatik kendu zuten, eta momentuz ez dute berriro programatu :wow:
Nire ustez orain ez dute aldaketarik egingo. Dagoeneko, parlamentua bertan behera dagoela tipo horretako aldaketarik ezin dute egin (ETB 3 kentzeaz ari naiz). Hauek zertan ari diren orain berdin dio, dagoeneko luzapenean dihardute eta ez dira saltsa arrarotan sartuko. Nire kezka da sartuko direnek ze kristo egingo ote duten. Hor bai dagoela koxka eta ez oraindik dauden kalamitate hauek egin dezaketen horretan. Hauteskundeak pasata nolako aliantzak gauzatzen diren arabera edukiko dugu euskarazko telebista. Diru gutxi dagoenez aukera bakarra hauxe da: ETB 1-3 indartu ala ETB2. Zeuek ondorioak atera...
beno burrundaie, agian zortea dugu eta sartzen direnak programazio ona sartzen dute. auskalo :shrug:
Kasualitate asko dira, autonomi erkidegoak dirurik gabe dabiltzate eta honen ondorioz ez da gauza zoroa izango LDTko kate askok kale egitea, estatu osoan geratzen dabil eta, ta Euskadi ez da ezberdin honetan...
Dena den usain txarra hartzen diot ETB1ekoari. Bestaldetik ikusten dut orduan telesail edo atal berriak grabatzen zabiltzatela, ezta?
Nik Chuck eta Britaina high berriz hartzen badaukat nahiko lan, batez ere jakinda 3 hilabeteko lana daukadala ondino ripeatzeko eta disko gogorra lehertzeraino daukat gainera...
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Irailaren 17a, 20:27:08
Kasualitate asko dira, autonomi erkidegoak dirurik gabe dabiltzate eta honen ondorioz ez da gauza zoroa izango LDTko kate askok kale egitea, estatu osoan geratzen dabil eta, ta Euskadi ez da ezberdin honetan...
Dena den usain txarra hartzen diot ETB1ekoari. Bestaldetik ikusten dut orduan telesail edo atal berriak grabatzen zabiltzatela, ezta?
Nik Chuck eta Britaina high berriz hartzen badaukat nahiko lan, batez ere jakinda 3 hilabeteko lana daukadala ondino ripeatzeko eta disko gogorra lehertzeraino daukat gainera...
Radikal xamarra ikusten nuen Bilduk ETB2 kentzea proposatu zuenean, baina gauzak ikusita berau da desagertu beharko litzatekeen lehen kanala.
Ez al zen Egiguren bera izan ideia hori bota zuen lehena? Nik uste dut ETBren jatorrira itzuli behar genukeela. ETB euskara sustatzeko asmoz sortu zuten. Beranduago eta jendea manipulatzeko helburuarekin (horretaz gonernu guztiek badakite eta), eta euskaraz ezin zutenez ETB2 asmatu eta martxan jarri zutenean, pixkanaka-pixkanaka bere ahizpa zaharra irensten hasi zen, amantis rellijiosa ase ezinena bailitzan. Hori bai, horrela gertatzea ez zen kaaualitatea izan, garaian garaiko gonernuaren konplizitate eta bultzadaz egin zen. ETB2 ez da desagertuko, hori ez da kontua, baizik eta presupuestua nola eta batez ere zein kate lehenetsiz banatzen den. Barka txapada, baina aspertuta nengoen...