Beno, ba azterketetan nago egun horietan eta ezingo dut ditut audioak hartu, eta arsenicum ere azterketekin dabil eta ezingo ditu hartu. Baten batek hartuko balitu eskertuko nioke, bueno, egia esan interesatu guztiek eskertu beharko liokete.
10a igandea da baina iganderen baten ere atalen bat jarri denez, badaezpada 10a ere jartzen dut.
TDT --> Fibra --> Antena
Komentatzeko, audio kalitaterik onenak ordena horretan hartzen dira, TDT ez bada ere, fibratik baten batek ea ahal dituen hartu, neuk ere fibratik hartzen ditut asike fibra ere baliogarria da, aunke TDTdun bat agertzen bada ,nola ez, hobe. Ba hori, ahal bada lehenengo 2 horietakoren batetik nahi nuke.
Besterik ez badago grabatzen saiatuko naiz dvd grabagailuan, baina antena normaletik hartzen dut seinalea, ze ez daukat fibra edo TDTrik (galdera bat, etb TDTtik ikusten al da??). Eta gainera dvd grabagailua oso beteta daukagu (anaiak gauza serie pila bat grabatzen du, baina erderazkoak) eta kalitate txikian grabatu beharko dut...
Espero dut atalik ez galtzea...
Antena normaletik bada ere, dagoenarekin lan egin behar da, eskerrik asko eskaintzearren.
TDTtik ea ikus daitekeen diozu; bai, ikus daiteke.
EDIT; Dena den TDT edo fibradun bat agertzen bada oraindik, ongietorria izango da :D
Zelako atala gaurkoa! XD
Zentsura edonondik, audioa 2 eszenatan gaizki zegoen, beste eszena batekoak ziren, zentsuratu duten bideoaren zatikoak. 17:30ko iraupena, bideoak 19:40 izanik. Deskojono hutsa, kriston saltoak egon dira.
Jonny, lasai gaurko audioagatik ze neuk hartu dut oraindik etxean nagoelako (gaixorik 3. eguna ??) baina ya bihar goizean goiz banoa
Gaur nik hartu dot. Hemen alboan egon naz irakurten apunteak eta. Bihar 18:30tan dekot azterketa asike ez dot uste ahalko dotenik grabatu.
Neu ere konturatu naiz "tijeretazo" ederreak egon direla, batez ere Vegeta vs Zaborn eszenetan... Baina hori lehendik zegoen edo gaur izan da bakarrik??
Orduan atala ezabatuko dut (justu gaur adi-adi egon naiz grabatzeko xD xD)
Probatzen egon naiz pixuan TDTa eta kanal batzuk hartzen ditu, baina ez ETB ??
Aunke wifi bidez interneteko konexioa daukat antza, baten bati gorroneatuta, lehen gauza bat jaitsi dut 100kb/S :)
TDT sintonizadora hori ze daukazu portatilean usb baten??
PCMCIAren (holako zeozer deitzen da) sarreratik portatillerako
Atzoko atala grabatu nuen, baina agian beste norbaitek ere egin zuen ta agian nirea ez da behar. Orain domekararte ezer ez.
Gaurko nik ezin izan dut hartu.
Jeje, lasai, gaur hilaren 7a da, ez dago enuntzituan. Neuk hartu dut ;)
aupa foru
nire gaia da dragoi bola Z-ko 77. atala jaitsi dudala eta ikusi orduko ez da zabaltzen. arazoa da codec bat falta zaiola eta codec hori hau da :arrow: C00D109B. uste dut audi codec bat dela baina ala ta guztiz ezin dut ikusi.
jakin nahi dut aber atalei zeozer aldatuko diezuen edo edo horrela geldituko diren. 62., 64., 72., 78. eta 82. atalak ere jaitsita ditut baina hauek ez dituzte arazorik.
Kodekaren arazoari buruz ni idea, guztiak montatu ditut forma berdinean eta sekula ez dit inork esan arazo hori daukanik.
Ondo dauden atalei buruz, uploadseko DBZren lehenengo postean daude jarrita emulean dauden bideoetatik zeintzuk aprobetxa daitezkeen eta zeintzuk ez, aunke besteek ere balio badizute, ba aurrera, ba?a nik badiotsuet lehen posteko elinketakoak direla ondo sinkronizatuta daudenak.
Nik bideoak ikusteko Windows media player clasicc erabiltzen dut. Windowsekin datorrena instalatuta ere ez daukat.
Klasikoa, ez da instalatu behar, quicktime irakurtzeko gai da dvdak ikusteko, subtituluak jartzeko eta audioa aukeratzeko bebai. Horrekin probatzen badozu seguru ond ibiliko datzula.
Begira ibili naiz eta 61-80 atalei buruz, emulean daudenetatik 61 eta 63 bakarrik dira berdinak.
Jaitsi K-lite kodekpacka eta Cole Media 2K. Horrekin biekin ez duzu arazorik izango. Irakurrita daukat reproduktore onena VLC dela, aunke nik ez dut probatu eta probatu ezean ezin gomendatu.
Jonny adi ibili mesedez oraingo astean ze teletextoaren arabera egunean bi atal emango dituzte, 21:10etatik hasita, Maite Kuttuna antza denez kendu egin dute :twisted: Agian errakuntza bat izan da eta Maite Kuttunaren bat eta DBZren bat ematen dute, baina badaezpada abisatzen dizut.
Ostiraleko bigarrenaren titulua 'Indar berezien kapitaina' da ^^ ya atal asko doaz ^^
Ni 20:45 inguru grabatzen jarriko dot eta ale, espero dot ez ahaztia :wink:
80.atalera heltzeko ez da asko geratuko.
Ba gauza arraro bat dago hemen. 'Indar berezien kapitaina' atala 68a da, baina nik dakidala ostiralean eman zutena 57garren atala da, gaurko (iganderako) ez dago atalik programatuta, beraz 57 + 2atal x 5 egun = 67garrena izan beharko litzake ostiraleko bigarrena. Gaur ere atalen bat egongo da??
Egon adi badaezpada gaur norbait ze azkenaldion igandeetako DBZ katxondeoa da, nahi dutenean kapitulu bat, nahi dutenean pelikula bat, gainera desordenatuta....
Zu lasai arsenicum ze releasea harrapatzen badu emisioak, Cellen jokuetan izango da behetik botata, 1-101, 133-156 eginda egongo dira urriak 2rako :wink: 101era heltzeko 2 hilabete inguru falta dira (egunean bi ematen badituzte hilabete pasatxo), ordurako audio gehiago izatea espero dut.
Aipamenaren egilea: AjuIrakurrita daukat reproduktore onena VLC dela, aunke nik ez dut probatu eta probatu ezean ezin gomendatu.
Edozer erreproduzitzen du (probatu dudanetik beintzat), korruptoekin ere ondo moldatzen da eta konpontzeko aukera ematen du (Honek ez dit funtzionatu).
Primerakoa izatearen arrazoia kodekak barnean izatea da, ez duzu kodek pack-erik instalatu behar.
Bestela gehien erabiltzen dudana BSPlayer da. VLC kasu berezietarako edo aurrekoak failatu ezkero.
Gaur fijatu naiz eta ez diote etb1ko logoa jarri. FHarlockek dio praktiketako norbaiteri ahaztuko zitzaiola.
Ez daukat leku arazorik ya. 300 GBko diskoa eman didate gaur, eta dvd guztiak nabil sartzen.
ETBri email bat bota behar diot echando ostias, gaurko lehenengoko atala ostiralekoa izan da, 57garrena, eta gero atal zuzena eman balute bezala, bigarrena 59a izan da. 58 barik utzik gaituzte. Eztago eskubiderik... gainera bigarren atala ez nuen uste eman behar zutenik iragarkietara joatean, erdizka ikusi dut ??
Bueno, hurrengoko hiru atalak, tokatzen diren moduan ematen badute behintzat :twisted: , release osoan gaizkien entzuten diren audioenak dira :) Ea emaila garaiz irakurri ta bihar ematen duten 58a ze... :roll: ETB :roll:
Logoarena hasiberri batena izan dela fijo, derrigor, ze ETB sortu zenetik hasiberriek daramate, hau profesional falta daukatena
Atzo DBZ ikusi zuen baten batek ea erantzuten didan:
Atzoko bigarren atalaren aurreko ataleko laburpena lehenengo eman zuten atalarena zen? Eske atzo lehenengoa ostiraleko berdina izan zen, 57a, eta gogoan daukat atzoko bigarrena 59a zela, baina ya zalantzan nago :roll:
Etxera itzultzen naizenean esango dizut
Ba uste dut atalak jarraiak direla, ez dute atalik irentsi.
Ok, eskerrak ez nien emailik bidali esaten atal bat saltatu dutela, ze bestela fijo berriro emango zutela beste okerrekoren bat XD Nahi nuke jakin GTn ere okerreko atala bota zutela enteratu ziren edo emailen bat jasotakoan konturatu ziren XD
Aipamenaren egilea: AjuETBri email bat bota behar diot echando ostias, gaurko lehenengoko atala ostiralekoa izan da, 57garrena, eta gero atal zuzena eman balute bezala, bigarrena 59a izan da. 58 barik utzik gaituzte. Eztago eskubiderik... gainera bigarren atala ez nuen uste eman behar zutenik iragarkietara joatean, erdizka ikusi dut ??
Ikusten aritu naiz, eta neu osteguneko atala eta astelehenekoak ditut grabatuta. Ostegunean Vegeta "bujarroi" urdin-argi horren aurka borrokatzen hasi behar zen, eta astelehenean urdintxo zatar hori iada popatik hartzera bidalita zegoen, beraz atal bat dago tartean, eta hori ostiralean bota behar zuten. Ziur zaude ostiraleko atala asteleheneko lehenaren berdina zela?? (ostiralekoa ez daukat) Ze horrela bada atal bat jan dute, baina ez astelehenean, ostiralean baizik.
:?: :?: :?:
Bai bai, ostiralekoa eta asteleheneko lehenengoa berdinak izan zirela ziurra da
Ba orduan ostiralean atal bat jan zuten...
Aipamenaren egilea: jonnydbzOstegunean Vegeta "bujarroi" urdin-argi horren aurka borrokatzen hasi behar zen
Hemen dago arazoa. Astelehenean eman zituzten atalak ondo egon ziren, ostiralekoa izan zen gaizki eman zutena. Zarbon, tipo urdin hori, hiltzen den atala ez zuten eman, edo ostegunean bi eman zituzten eta inor ez zen konturatu? Ez dut uste hau gertatu zenik ze gero sospetxosoa da hurrengo atala errepikatzea
Ya me vale, hartu nituen audioak entzunda konturatu naiz. Ostegunean eta ostiralean, bietan ikusi nituen atalak eta ez nintzen konturatu
Ostiraleko atala asteleheneko lehenaren berdina bada argi dago hanka sartu dutela. Ya me jode ostegunean bi atal eman izanarena, ziur falta den atala jan egin dutela.
Beno, atalak dvd grabagailuan daude, esan zein formatutan behar dituzun audioak eta ea pasatzen dizkizudan.
mp3 128kbps.
Baina lehenengo jakin behar da arsenicumek zeintzuk audio dauzkan, aparte ke tdt direla bereak, bestela ere audio dezente dauzka aparte niretzat, eta horrela dena pasatzen dit batera.
ETBra emaila bidal ezazue mesedez, 57garren atala eskatzen, hori da falta dena; berandu gabiltza baina... Hobe ezer ez baino.
Zelako paketea den Cheeseren bikoizlea, ile zuridun tipo gorria. 'Hator, Butter' ingelesetik dator, itzulpena 'Guri?a' litzake (XDDD lagun baten moduan, oraintxe konturatu naiz), joder, jarri entusiasmo pixkat eta ahozkatu 'Bater' eta ez irakurri tal kual ??
aupa jente
badakit nire galderak lekutik kanpo daudela baina jakin nahiko nuke nozko jarriko dituzuen dbz-ko 83. atalatik aurrera.
a por zierto, 77. ataleko kodeka alde batera utzi ze emulen beste atal berdina errepikatuta dago eta bestea jaisten ari naiz.
espero dut nire galdera molestia bat ez izatea baina oso gogoko dut dragoi bola eta txikitatik biziatuta egon naiz japoniar marrazki bizidun hauetara.
beste baterarte :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D :D
Ba oraingoan bere denbora eramango du atalok jartzea ze atal gehiagorik gabe geratzen naiz bestela, eta atzerago edo aurrerago paroia egin beharko denez, hobe lasai hartu eta 61-80ak ondo-ondo distribuitu eta beranduago jarri hurrengoak.
Por cierto, 81-100 jarriko dira, 81 eta 82ak bideo berria eta hobea daukatelarik.
ongi iruditzen zait
hartu zure denbora
Igande gauean inork ikusi zuen ezer eman bazuten? Niri atzo gauean DBZ ematen zeudela okurritu zitzaidan ^^U Pasatu egin zitzaidan, baina erabat.
Pentsatzen egon nintzen atzo 57a ez zutela eman akatsa zuzentzeko, eta gero okurritu zitzaidan ez deskolokatzeko igandean eman dezaketela, fijo ez didatela kasurik egingo baina...
Inork ikusi zuen, fijo Coolaren ovaren bat emango zutela, zerbait ematekotan, jakina
EDIT: Badakizue zer jarri duten larunbatetako futbolaren tokian, Goenkale XDDDD Behintzat portatu dira, uste nuen Goenkalen hasierarekin 2 ataletik 1era pasako zela DBZ, baina 2 mantendu dituzte :P Baina fijo One Piece sartzean atal baten partez sartuko dela.
Oraingo astean emoticonak aldatu behar ditut, ez daukate emoziorik, beti geratzen naiz disgustora ez dutelako espresatzen sentitzen dudana/duguna erdiak baino gehiagotan XD
oraindik ez dut gauza bat argi
zein diferentzia dute telebistako audioek eta dvd-ko audioek? zeozer gertatuko zen egun batean telebistako audioak ezin izango bazenuten hartu? :)
Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun. DVDko audioena nondik atera duzu? eske galduta nago :roll:
Nik ulertu dudanez, peiotek uste du Aju egiten ari den ripeoek DVDko audioa dutela. Ripeo horrek VHSko audioa daukate. Eta telebistakoak ba horrek baino hobeak dira, egunen baten norbaitek hobetu egin nahiko balu ba audio hoiekin egin ditzan. Grabatzen ez bada egunen batekoa... ba asko asko ez da gertatzen erez.
Ba arsenicumek ondo ulertu badu, itxaron audio berriei kalitatea ikusteko, 7.1 audio bat irudituko zaizkizu XDD
Arrazoia dauka arsenicumek, audio bat galdu ezkero ETBtik, ba beno, txarrenean ere audio zaharra daukagu, 57arekin gertatuko den moduan, antza ?? Bide batez, 152 atalaren (c17 xurgatzen duena) lehen 4 minutuak ez dituen grabatu Gerardok :( hori fijo hartu behar da, gainera atal hori nahiko ultra-zentsuratuta dago :(
Nire ustez audio berriek jaistea merezi dute, oso oso ondo geratuko dira atalak audiookin.
Ahazten ari zara... DVD barriak ezta? Egunen baten osorik egongo direla selectakoak. Eta ahazten ari zara bebai nire gelako batek DBZ ia osorik grabatuta daukala eta agian C17ren atal horren audioa osorik eukiko duela.
Eta bide batez... DBZren lehen atalan ez da falta hasierako zatie bebai? nik uste dot badekotela audio oso hori TDTtik hartuta.
Hombre, nik DVD horiek erabiltzekotan berriro bikoiztu dituzten eszenak hartzeko bakarrik erabiltzeko asmoa neukan, eta lehenengo 8 atalen audioak ere bai ze uste dut guztiak ez dauzkagula hartuta, eta nik hartu nituenak nahiko txarto entzuten dira. DVD horien erritmora ez nuke joan nahi XD
Ta gainera TDTtik hartutako audioa edo DVDkoa... berdinak dira. Imaginatu, Turlesen OVAren audio zati txikitxo bat hartu nuen kalitatea ikusteko, eta Salvaten DVDetako audioarekin alderatu nuen... fondoko zarata txiki hori, berdin-berdina zen (bikoizketatik etorriko zen, ze zarata hori handitu egiten da hitz egiten daudenean, gero musika hutsa dagoenean ez da entzuten), eta gainera Salvaten audioa oso baju entzuten da, bolumena igo ezkero kalitate pixkat gal dezake. Eta guzti hori fibratik hartutako audioarekin alderatzen nabilela izan kontuan. Selecta enpresa hobea izango da, baina audioak pasatzen dituena ETB da, eta suposatzen dut ETBk horrela pasatuko zizkiela, eta gauza gutxi egin dezakete. Azken finean ez da arraroa TDT edo fibratik berdina izatea, izagun kontuan izatez ETBk ere analogikoan zeukala.
Ba begira ezazu mesedez ea zure lagunak daukan 152. atal hori edo ez ze ya zati horretarako subtituluak egiten eta dena hasi naiz eta bera egin ezean disko duroan eduki beharko ditut atalak. 152 atala, 17 xurgatzen duena.
Lehenengo atala osorik igoko da jartzen denean, bideo eta guzti :D Mmmm, orain ez datorkit audioa egon baina Gerardok grabatu ez zuen beste kasurik.
nik uste nuena arseniumek esan zuena da baina orain jakinda vhs-ko audioak kalitate txarragokoak direla dena ulertzen dut. uste nuena zen dvd-ak erosi zenituela eta audioak aldatzen zeniotela dvd-ei. nire lagun batek dvd pare bat ditu hasierako 8 kapituluekin uste dut eta audioak ez dira txarrak.
horretaz aparte ze kapitulurarte emango zuten etb-koek audientzia handia izango ez balitz? nik uste dut audientziak ondo doazela ze nire kuadrillan 12 mutiletatik 7 gutxienez oso engantxatuta eta klasean gauden 10 mutiletatik denak engantxatuta gaude. hurrengo zera diot ze 152. kapituluaren audioarekin arazo bat daukazue eta etb-koek 118. kapitulutik gutxi gora-behera utziko zutela audientzia txikia izango balitz eta 152. kapituluaren audioa ezin izango zenuketen hartu.
hau azkeneko galdera: 291.atalararte jarriko dituzue dragoi bola z-ko kapituluak ( amaierarte ) dena ondo badoa?
Aipamenaren egilea: peiote
hau azkeneko galdera: 291.atalararte jarriko dituzue dragoi bola z-ko kapituluak ( amaierarte ) dena ondo badoa?
Apurka apurka bai, amaitu arte.
Audientziak ez dira neurtzen zeinek zer ikusten duen zehatz-mehatz, zoritxarrez :? Poblazioaren portzentaia gutxi batek formularioak betetzen ditu eta gero media ateratzen da. Ojala benetan neurtuko balute bakoitzak zer ikusten duen, sorpresa bat baino gehiago egongo litzateke :? Gaizki badoa ETBren emisioa, 104a izango da azken atala, baina ETBn dabilen baten semearen esanetan, audientzia onak izaten ari da, asike gauzak normal joan ezkero, osorik emango dute.
Berdin da ETBk osorik emango duen ala ez, hemen osorik jarriko da atzerago edo aurrerago ahal den erritmoan.
Formularioekaz? Ez dot uste. Ze hurrengo egunerako badagoz share portzentaiak eta zenbatekoak. Antenetan uhin neurtzaileak dituzte seguruenik.
Kuestionario antzekoak direla uste dot, garu egungo teknologiekin ordenadorean egingo dira eta internet bidez bota informazioa. Ameriketan asmatu zuten TVko mando bat, kanal aldaketak erregistratu eta berak automatikoki datuak botatzen zutenak edo holako zeozer, baina jendeak mando hori ez omen zuen erabiltzen ?? Mando bat erabiltzea dela, joder, ez erabiltzearren zutitu egiten ziren edo? XD
Joder ETB, duela astebete kalkuluak ateratzen egon nintzen.
Urriak 2n hasten naiz unian, eta ordurarteko audio guztiak har ditzaket. Azkena irailaren 30ekoa da. Egunero bi emango balituzte, azkena 87a litzake. Disko duroan dauzkat 81-100 atalak, eta 81-87 audio berriak zuzenean jarri nahi nituen eta gero grabatu dvda.
Pasa den astean zinemaldia dela eta (pasable), eta gaur atal bakarra eman dutela (fijo aste guztian horrela izango dela), 30ekoa 80garren atala izango da. Osea, justo-justo popatik emateko ??
Eske... :roll: Hori da zorte txarra izatea. Atal bat eduki nahi nuen behintzat audio eta bideo berriekin, ikus dezazuen nola geratuko den ?? 79a hain dago zentsuratuta ze 15 irauten dituela atalak, ea egun horretan 2 eman eta 81a ere ematen duten.