Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 02a, 22:28:46

Izenburua: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 02a, 22:28:46
Saiatu naiz J.Downloaderren bidez 2Sharedetik deskargatzen, eta "Elemento desactualizado" agertzen zait behin eta berriz. Harrigarriena zera izan da: 2Shareden web orritik bertatik deskargatzen saiatu eta hona hemen zer atera zaidan:

(http://imageshack.us/a/img26/5097/capturahf.png) (http://imageshack.us/photo/my-images/26/capturahf.png/)

Non kristotik atera da url hori?

Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 02:14:45
Haria aprobetxatzen du esateko gaur oso kritika onak irakurri ditudala Ziddu (http://www.ziddu.com/)ri buruz, Megaupload berria balitz bezala.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 06:26:56
Jdownloader-ekin eta Myponi-rekin ezin izan dut deskargatu.

Zuzenean, ordea, normal-normal posible dut. Linux-en nabill eta antibirusik ez dut.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 06:41:03
Hasiera batean Ziddu probatzen hasi gintuan eta baita film batzuk hura erabiliz igo ere. Baina halako batean oharra ageri zitzaidan ordenagailuan esanez zerbitzari horren bidez malware zabaltzen ari zela eta ez genian gehiago erabili. Agian berriro ere bistadizoa eman beharko litzaiokek...
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 14:17:56
Windows 7-tik ere normal deskargatzen da, zuzenean sakatuz gero...

Probatu duzu, aurrera segitzen?
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 14:32:40
Aipamenaren egilea: Aju  Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 02:14:45
Haria aprobetxatzen du esateko gaur oso kritika onak irakurri ditudala Ziddu (http://www.ziddu.com/)ri buruz, Megaupload berria balitz bezala.

Orain aldatuko zen, zeren eta orain dela urte batzuk zerbitzari hori probatzeko aukera izan nuen eta nahiko kaxkarki zebilen. Agian denborak aurrera egin ahala hobetzen joan da. Ez legoke gaizki.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 04a, 17:22:32
2Shared-ekoek lan egiteko modua aldatu egin da. Azken 9 hilabeteotan zerbitzaririk onena izan da eta, oraingoz, nahiko ona izaten segitzen du, nire ustez.

.dlc-ak ezin dira erabili (ez dakit aurrerago erabili ahal izango dira berriz) eta hori ez da oso gauza harrigarria. Zerbitzari hauek bere zerbitzua dohainik emanik, normala da nahi ez izatea inork ezer deskargatzea propaganda pixka bat ikusi gabe.

Baina interfaz-a ere aldatu dute eta link batean sakatzean oraingo pantaila hauxe da:

(http://i.imgur.com/rb9D2.png)

Dirudienez, ordaintzeko kontua sortu dute (harrigarria zen ez egotea aukera hau) baina "Download" botoi bakarra dago oraingoan (goiko urdina) eta hemen sakatuz gero, jasotzeko aukera azaltzen da propaganda orririk ireki gabe.

Pixka bat nahasteko da "Your free download limit is over (Wait 11 min.)" mezu hori zeren eta nik 8 artxibo jarri ditut batera deskargatzen arazorik gabe.

Ikusiko dugu nora dijoan aurrerantzean baina, momentuz, ondo dago dena.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 04a, 21:43:01
Eta 12 edo 14 esteka batera jaisteko modurik ba al dago web orritik?
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 06:07:32
Ba, arazo bat dago bai. Atzo Kaixo Timmy batzuk jarri nituen (8) arazorik gabe (90 mb. bakoitza, guztira 720 mb.) eta orain saiatu naiz 14 Marco jartzen jeisten eta 6 batera bakarrik utzi dit (190 mb. guztira 1,2 gb.). 7. deskargatzen jarri dudanean, mezua aldatu egin da:

(http://i.imgur.com/P6ND7.png)

Beraz, muga 1 gb. edo gutxi gehiago da batera jeisteko. Gero 68 min. itxoin behar dira.

Aldatzen hasi dira gauzak, bai.  :haserre:
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 16:58:31
Nire ustez eta filmei dagokienez, behintzat, 2Sharedek dagoeneko ez du balio. Penagarria benetan, orain arte hain ondo funtzionatu duen zerbitzaria baztertu beharra. Ea Ziddu Mediafireren osagarri bezala baliagarri zaigun.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 19:13:01
Ez dizut kontra egin nahi baina Ziddu-rekin berriz fidatzeko goizegi da. Begiratu zer gertatu den File-Uploade-rekin....
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 19:59:25
Momentuz fidagarria (gaur egun fidagarria har litekeen neurrian beti ere) Mediafire duk. Jakin badakigu beste zerbitzariren bat gehiago behar dugula; zera, ezin garela Mediafirera mugatu, harekin batera beste aukera bat behar dugula zer gerta ere. Orain arte erabilitako zerbitzari gehienek kale egin zigutek ( Rs,Fu,Gu, 2S, FL...). Sendspace nik ez diat gustuko, igotako esteka dexente ezabatu zizkidatek eta, gainera, nire ustez, igotako linkek maiz huts egiten ditek, askotan ematen duen jaitsiera motela aipatu gabe...  Bazekiat goizegi dela beste batekin fidatzeko baina, bitartean, zein da alternatiba? Nik behintzat nahiago diat arriskatu geldirik egon baino...
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 21:11:15
Ez dut ulertzen zein den orain arazoa 2S-kin (kale egin digutenen zerrendan jartzeko). Momentuz ondo dabil: artxiboak ez dira ezabatu; deskargako abiadura haundia da; ez du captcharik; kontuaren neurria mugagabea da.

Pegak oraintxe (akaso aurrerantzean gehiago mugatuko dute)?: orduko gb1 bakarrik deskargatu daitekeela eta Jdownloader-a ezin dela erabili. Arazo haundia al da hau? ez zait ba hainbesterako iruditzen.

Artxibo guztiak bertan dirauten bitartean lasai nago.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 21:56:37
1,5 GBeko film bat jaisteko, adibidez, endredoak dexente direla uste diat. J. Downloader erabili ezinak deskargatzeko eragozpen handiak sortarazten ditu. Agian artxibo txikiekin hainbesterainoko arazorik ez ziok. Ziddura orain dela lau hilabete artxibo batzuk igo nizkian eta bertan zeudek. Zergatik da 2Shared Ziddu baino fidagarriagoa? Agian bihar bertan Ziddu izorratuko ditek, bai, bazekiagu nolako eremutan mugitzen garen. Gaur gaurkoz, ordea, 2Shared duk aldatzen ari dena (okerrera). Sisifo konplexua diat agian, baina dagoeneko pixkat ezagutzen nauk, ezta Zumarra?
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 22:09:06
Bide batez, agian hemendik aurrera nire kanpoko zerbitzariaren bitartez ezingo ditut fitxero gehiago mediafire ra igo. Bertatik konektatu naizen kontu guztiak segituan blokeatu dizkidate. IP helbidea harrapatu didatela uste dut eta bertatik igoerak nabaritu ezkero kontua inongo zalantzarik gabe ezabatzen didate.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 22:21:07
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 22:09:06
Bide batez, agian hemendik aurrera nire kanpoko zerbitzariaren bitartez ezingo ditut fitxero gehiago mediafire ra igo. Bertatik konektatu naizen kontu guztiak segituan blokeatu dizkidate. IP helbidea harrapatu didatela uste dut eta bertatik igoerak nabaritu ezkero kontua inongo zalantzarik gabe ezabatzen didate.

Hau duk hau! Bata bestearen atzetik...
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 05a, 22:33:12
Hamaika aldiz esan dut: nekatuta nago gauzak berrigotzen eta ezabatzen ez diren bitartean, dohainik deskargatzeko aukera duenak, ba, lan pixka bat gehiago hartu dezala (lan pixka bat bakarrik: ezin da konparatu uploaded.to edo bitshare.com-ekin -hauek bai kaka ustela!!!-)

Baina ezagutzen zaitut pixka bat, bai eta, egia esan, zure etengabeko probaketa horiek gabe ere ez geundeke gauden bezala (bezain ondo?, bai, horixe!)

Segi horrela! Burrundaie forever!!!!  :baibai:
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 06a, 08:45:02
Zumarra, marrazkiak eta igotzeko zer iruditzen Streamcloud?
http://streamcloud.eu
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 06a, 19:42:31
streamcloud.eu pixka bat begiratu dut eta, FAQ irakurrita, dena oso polita badirudi ere, gauza txar batzuk ere ikusi dizkiot:

1. Garrantzitsuena: .7z artxiboak ez dira onartzen; ez eta .rar ere; bakarrik hauek onartzen dira:

avi,flv,mpg,mp4,mp4x,wmv,mpeg,mov,mkv

Modu honetan zailagoa da eskutatzea barruan dagoena; propio egingo dute gurea bezalako materiala ez jasotzeko.

2. Propaganda desegokia: probatu dudan artxiboak helbide hau sortu du: http://streamcloud.eu/xsw31x6jg4w5/Etxe.avi.html . Bertan sakatuta honera pasatzen zara: 10 segundu itxoin behar da eta gero botoi urdina sakatzeko aukera agertzen da. Bitartean, ez zait oso egokia holako propaganda ikusi behar izatea; zuei?

(http://i.imgur.com/Uquc7.png)

3. 15 minutu pasa dira eta botoi urdina sakatzean oraindik mezu hau agertzen da: Bideoa kodifikatzen ari dira oraindik (????):

(http://i.imgur.com/6oSwM.png)


Barkatu atrebentzia baina, zuk probatu duzu eta hobeto joan zaizu?
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 06a, 21:08:52
Ea azkenean euskal encodings beste gauza bat bihurtzen zaigun  :barre: Nik behin probatu nian, orain dela pare bat aste, uste diat, eta erantzuna txukuna izandu huan; horrelako propagandarik ez zitzaidan atera, ziur, bestela gogoratuko ninduan... Berriro probatu eta zerbait esango diat.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 06a, 21:31:47
Niri berdintsu atera zaidak, baina iragarki pornoak aldatu egin dituk... artxiboaren irudia azaltzen duk ipurdiz eta txortaldiz inguratua, eta gero "el archivo de esta codificando". Martxa honetan Euskal Encodings-i laster erronboak jarri beharko zizkioagu. Iragarkiak euskaraz egongo balira, sikiera, agian jende berria inguratuko litzaigukek... :giveup:
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 06a, 21:38:47
Bai, segun noiz saiatzen zaren, inguruko irudi pornoak aldatzen dira.

2 ordu dira artxiboa igo nuela eta kodifikatzen segitzen du. Hau timoa da ea norbaitek sakatzen duen irudi porno horietako batean.

Jarri zerbitzari hau "Kaka" izeneko karpetan....
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 06a, 22:18:14
Iruzur galanta, besterik ez da!  :haserre: Hala ere nik eskua surtan jarriko nikek lehen zerbitzari hau ez zela holakoa. Krisiarekin beste baliabide batzuk bilatu beharrean ote daude hauek ere???
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 07a, 23:33:22
Zerbitzari "pornoaren" afera alde batera utzita, eta aise amore ematekoa ez naizenez, hona natorkizute beste zerbitzari batekin: 180 upload.

Lehengo eta behin hona hemen abantailak:

- 2 GB arteko artxiboak igotzea onartzen du.
- Kontua ireki, eta artxiboak karpetetan jasotzeko aukera.
- -rar eta -Zip motako artxiboak onartzen ditu.
- Deskargak j. downloaderren bidez egin litezke.
- File Uploader programaren bidez artxiboak norberaren kontura igotzeko aukera.
- Jaso daitezkeen artxiboen kopurua: ez du aipatzen (edo nik, behintzat, ez dut ikusi).
- Zenbat denbora artxiboak ezabatu gabe: ez du aipatzen (edo nik, behintzat, ez dut ikusi).
- Estekak deskargatzeko itxaron denborarik ez.
- Estekak deskargatzeko Kaptcharik ez.

DESABANTAILAK

- Deskargak banaka-banaka egiten dira.
- Web orriaren bidez deskargak egiteko era guztiz nahasia (nik hiru edo lau aldiz saiatu behar izan dut deskargatzeko modua aurkitu arte).
- Propaganda gehiegi artxiboak deskargatzeko lekuan, (oraingoan pornorik ez ) bat-bateko propaganda irudiak barne.
- Jaisteko abiadura: Beste batzuekin konparatatuta motel samar aukeran, eta gora-behera dexentekoa (nire kasuan bataz beste 200-300 k. ingurukoa, batzuetan 700-800eraino igotzen bada ere, 10-era behin baino gehiagotan jaitsi izan zait).


ONDORIOAK

- Artxiboen iraupena ez badakigu ere, eta egundoko zerbitzaria izan gabe, agian noizean behin probatzea merezi lezakeen zerbitzaria.
- Deskarga askoz txukunago egiten dira j. downloader erabiliz.
- Artxibo handiak igotzeko balio dezake...

Zuen iritzien naiz gelditzen naiz. Helbidea hauxe: http://180upload.com

Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 08a, 06:52:06
Bai. Dena ezin da eskatu eta honek eskeintzen duena kontutan hartu beharrekoa da. Probatzea da eta emaitza ikustea da kontua.
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Urriaren 09a, 15:39:48
2Shared lehengora bueltatu egin da.

Jdownloader-a berriz badabil eta 16 atal batera jeisten jarri ditut (Marco 16x190 mb. = 3,04 gb. batera).

Zuzenean saiatuz gero "Limitea gaindituta" jartzen du (jdownloader-a martxan dagoelako).
Izenburua: Er: Zer gertatzen da 2SHAREDekin?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Urriaren 13a, 10:23:23
Berri ona dakarkit. 2Sharedeko DLC edukiontziak berriz ere deskargatzeko moduan daude inongo arazorik gabe.