Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Belatxikieta Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 11:35:53

Izenburua: Audio artxibategia eta Full Hd filmak
Egilea: Belatxikieta Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 11:35:53
Hasteko, eskerrak eta zorionak eman behar dizkizuet interneten sortu duzuen txoko honegaitik. Azken boladan euskal film eta telesail batzuk deskargatu nahian ibili naiz, baina orain dela aste pare bat arte ez dut zuen webgunearen berririk izan.

Badakit orrialde honetan hasiberria naizela eta ziur aski orain egingo dudan proposamena jada eztabaidatua izango duzuela, baia igo dituzuen filmen eta telesailen kalitatea ikusita (orokorrean DivX eta 500x400) interesgarria iruditu zait, eta zuen iritzia jakin nahiko nuke.

Kontua da, gaur eguneko telebistekin 500x400eko formatua zaharkituta gelditu dela. Ordenagailuan edota tabletean ikusterako orduan ez dago arazorik, nahiko ondo ikusten dira; baina telebista baten..  Etxeko telebistan pelikulak bat "ondo" ikusteko formatu hobeagoak behar dira: 1080p (1920x1080) edo 720p (1080x720). Jakingo duzuenez Full Hd filmak deskargatzea oso erreza da (erderaz noski): eMule, uTorrent, Torrent Tracker-ak, DD-ko serbidoreak,... hainbat lekutatik jaitsi ahal ditugu film eta telesailak. 

Nire proposamena hurrengoa da (ez dakit orain esatera noana posible den, ideia bat besterik ez da): igotako filmen euskarazko audioa pista ateratzea eta horiekin "audio artxibategi" bat osatzea. Horrela,  pelikula bat Full Hd-n ikusteko, norberak gustukuen duen lekutik filma deskargatu eta audioa "itsatsi" besterik ez luke egin beharko.

Alde ona:
--Audio artxibo bat internetera igotzea eta internetetik jaistea film bat deskargatzea eta igotzea baino askoz ere azkarragoa da
--Link-a zaharkituta geldituz gero, serbidore batek huts eginez gero... berrigoera askoz ere azkarragoa  eta erosoagoa izango litzateke
--Film/Telesaien klaitatea norberaren gustuaren arabera

Alde txarra:
--Tutorialak egin beharko lirateke jendeak audioa ateratzen eta itsasten ikasteko
--Lan gehiago
--Filmen kalitatea askoz ere handiagoa izan daitekeen arren, audioaren kalitatea mugatuta egongo da (ezin da mp3 bat Blu-Ray bateko DTS batekin konparatu..)

Ze iruditzen zaizue?
Izenburua: Er: Audio artxibategia eta Full Hd filmak
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 15:40:30
Ongi etorri!

Ni neu zure ideia berekoa naiz, gauzak ahal den kalitate maximoan edukitzea gustatzen zait, daukan pisua daukala horren truk. Baina uler dezaket baita ere jendeak ETBko bideoa zuzenean hartu eta Divxekin konprimitzea; x264ekin dezente gehiago tardatzen da, eta material asko landu behar duzunean praktikoagoa da Divx.
Izenburua: Er: Audio artxibategia eta Full Hd filmak
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 18:43:06
Alde txarretan beste bat gehi daiteke. Uste dut, audio bat bideo baterako sinkronizatua egotea (adibidez avi batentzat), baina beste batentzat (HDko mkv bat) ez egotea, eta sinkronizatu egin beharko litzateke. Honetaz dakizuenok, hau horrela da?
Izenburua: Er: Audio artxibategia eta Full Hd filmak
Egilea: Belatxikieta Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 19:28:21
Aju:

Ez dakit bideo baten audioa ateratzeko bideo osoa konprimitu behar den. Horrela bada, arrazoi duzu, lan handia da.

jonnydbz:

Bai, horrela dela uste dut, gainera Full Hd pelikula batetik beste batera ere alda daiteke (mkv-a segundu batzuk lehenago edo beranduago hasten bada, adibidez). Dena dela, gogoratu hau "erabiltzaileak" egin beharko lukeela (norberak) eta ez audioa igotzen duenak.
Izenburua: Er: Audio artxibategia eta Full Hd filmak
Egilea: Aju Noiz: 2012ko Urriaren 04a, 14:32:21
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2012ko Urriaren 03a, 18:43:06
Alde txarretan beste bat gehi daiteke. Uste dut, audio bat bideo baterako sinkronizatua egotea (adibidez avi batentzat), baina beste batentzat (HDko mkv bat) ez egotea, eta sinkronizatu egin beharko litzateke. Honetaz dakizuenok, hau horrela da?
Horrela da, bai, baina hori filmen kasuan bakarrik egin ahalko litzateke; hona igotzen diren marrazki gehienak ez daude ezta blurayan ere.