Post hau idazten dut bakoitzak bi gauza horiek esan ditzan: nongoa den eta zertara dedikatzen den. Elkar hobeto ezagutzeko.
Ni hasiko naiz. Lizarrakoa naiz, eta informatika ikasten nabil Donostian (bueno hilabete hontan pisu bila nabil, kurtso berrirako). Karrera laster aimaitzea espero dut (ke si no en casa me matan :D)
Bilbokoa naiz eta Ingenieritza elektronikoa ikasten dut (Bilbon ere)
Ni Beasaingoa. Arrasaten ikasi dut Ingenieritza informatikoa (teknikoa bakarrik) ta oraindik han jarraitzen dut baina lanean, informatikako empresa berri batean. :D
Loiun bizi naiz ni, eta Barakaldon ikasten nabil Ingeriero tekniko de Minas.
Ni Lekeitiokoa naiz eta Inforreko ingenieritza nabil egiten Donostin. Ko?o beste bat infor egiten Donostin
Aipamenaren egilea: AjuNi Lekeitiokoa naiz eta Inforreko ingenieritza nabil egiten Donostin. Ko?o beste bat infor egiten Donostin
kasualidadea bai! ze mailatan zabiltza zu? nik karrera teknikoa iaz amaitu nuen (irailean) eta orain bigarren zikloa hasiko dut (aurten ez naiz ibili)
Ba aber, iaz lehenengoa egin nuen, eta aurten en teoria bigarren mailara joan beharko nintzateke, baina rekuperazioek esango dute lehen mailako zenbat asignaturakin geratzen naizen eta horrenbestez bigarren mailako zenbat asignatura hartuko ditudan (eta har ditzakedan). Ingenieritza nabil egiten.
Post honen tituluak grazia ematen dit, nire lagun existentzialista batena ematen du: nondik gatoz? non hasi zen dena? zergatik?... el amo da
Aipamenaren egilea: AjuBa aber, iaz lehenengoa egin nuen, eta aurten en teoria bigarren mailara joan beharko nintzateke, baina rekuperazioek esango dute lehen mailako zenbat asignaturakin geratzen naizen eta horrenbestez bigarren mailako zenbat asignatura hartuko ditudan (eta har ditzakedan). Ingenieritza nabil egiten.
jajajaj, de que me suena? ni ere horrela ibiltzen nintzen. "Que estudias?" "factorial 3"
oso ona faktorial 3rena. Hori baino faktorial handiagorik egin daiteke?? Ingenieritzan diot, teknikoan argi dago ezetz XD
Asko jota faktorial 4-ra iritsi zaitezke, 5. mailarik ez dagoelako :P. Bostgarren urtea aukera askeko eta autazko kredituak egiteko erabili ohi da (eta proiekturako, noski). Baina lasai, oraingoz ez daukazu gauza horietan kezkatu beharrik.
Aupa, ni oso lotsatia naiz, eta asko kostatu zait hemen idaztearen erabakia hartzea. Egia esan ni ere Donostian ikasten ari naiz, 4. maila hain zuzen ere, eta euskarazko taldean. Ni azken filan esertzen naiz, eta zu Ronbin?? nondik jartzen zara??? Klasean frikiren bat badagoela uste dut, ez zara zu izango ez??
informatikan zabiltza eta klasean friki bat dagoela diozu? Nik uste dut alderantziz beharko lukeela, ea zein ez den frikia[/b]
AipatuKlasean frikiren bat badagoela uste dut, ez zara zu izango ez??
Bai, azken filan esertzen den bat, rock talde arraroen kamisetak dauzkana. Ez zara zu izango ez jonny??:P
PD: Noiz idatzi duzu mezu hau?, mezuan jartzen duen orduan klasean geunden, konpilazioko ariketak "egiten"
Badakizu jaker bat nazela, Pako'sen dagoen konexioaz titau baten ein dot.
PD: zergatik jartzen dituzu kakotxak??
Nik lehen ere noizbait esan nuen eta Berastegikoa naiz. Ikusten dut hemen kategoria handia dagoela :lol: , baina ni lanbide heziketan ari naiz Tolosan, mekanizazio bidezko produkzioa ikasten.
Neuk Getxokoa naiz, bikoizketari amateurra naiz. Oraintxe berton HAUR HEZKUNTZA GOI MAILAKO ZIKLOA ikasten nago^^, baino oso prestatua naiz ikusentzumenezko gauza askoetan, eta hau amaitxerakoan gustatuko litzaidake ,edo bartzelonara bueltatu bikoizketan lan egiteko edo SOINUA goi mailako zikloa ikasi^^
Ni ere nahiko lotsatia naiz baia... animatu naiz azkenean. Beste bat gehio donostiko informatika fakultatean matrikulatuta. Karrera teknikoan nago 2. eta 3. mailen artean (2. eko bakarra zorionez).
P.D Material trukaketarako kdd bat egin beharko genuke.
Olen, ezagutzen dozu Aritz Erkiaga Lekeitiokoa, zure datuen arabera zure klasekoa da. Nigatik oso erreferentzia onak emango dizkizu XD
Ba bai ezagutzen dot Aritz eta beste friki pillo bat. Pasadan asteko euskal adarreko afarian Dragoi Bolako kantak abesten hasi eta mundu guztiak zekizkien letrak oso osorik. Serio euskal adarrean (euskarazko klasietan) dragoi bolan fan pillue dau.
Mondrauetarra, JonnyDBZ moduen!!(k pasa friki aspaldi ez dakigula zutaz!!!)
Informatikan injieneri teknikoa, gaur egun lanien...
Ni itxoiten nau noiz antolaketan dozuen afari bat futboleko porran sobrautako diruaz ::) , diruzainai be esan notzan ;D
Azkenian neun izango naiz informatikaria ez den bakarraXDD(gora ni ta ni ta ni-tarrak!!XD), horregatik hainbat gauza dakizue nik inoiz jakingo ez dudanaXDDD
Ze eingo dieu(martin esango zuen bezala) kaben sooooooos!XD
Ez zera bakarra, Taichi, ni ez naiz informatikoa ere.
Ni, berez, elektrizitate eta mekanizadoa egin det. Bietan informatika sartzen hasi da, baina oso espezifikoa. Baten domotika, eta bestean mekanizatu zentroen programaketa.
Benetan ejerzitu dudan lanbidea zine proiekzioa izan bada ere.
Informatika, neure pasa denbora horietakoa da.
lasai, Taichisan, ni elektronikoa naiz XDD ez zara bakarra informatikoa ez dena
Getxoztarra naz ta lehergailu, baliabide energetiko eta meatzetako ingeniaritza teknikoa ikasten nabil Arsenicum-gaz batera.
Hemengo guztien artean gazteena izango naiz seguraski :bleh Ni Ordizikoa neok eta kostata (ordenagailu "puta" honek enaik bakean uzten) ari naiz 1. batxi egiten.
Aipamenaren egilea: getxoztarra Noiz: 2007ko Otsailaren 06a, 16:21:54
Getxoztarra naz ta lehergailu, baliabide energetiko eta meatzetako ingeniaritza teknikoa ikasten nabil Arsenicum-gaz batera.
ikasten nabil Arsenicum-gaz batera :embarrassedd
Aipamenaren egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Azaroaren 22a, 17:08:37
Neuk Getxokoa naiz, bikoizketari amateurra naiz. Oraintxe berton HAUR HEZKUNTZA GOI MAILAKO ZIKLOA ikasten nago^^, baino oso prestatua naiz ikusentzumenezko gauza askoetan, eta hau amaitxerakoan gustatuko litzaidake ,edo bartzelonara bueltatu bikoizketan lan egiteko edo SOINUA goi mailako zikloa ikasi^^
Ba nere arreba hau hezkuntzako karrera amaitzear dago oraintxe bertan, jada zarautzen dago praktiketan xD
PD: Bueno, ba ni zumaiakoa nahiz, eta orain turismo-ko lehen mailan nago, baina ihaz Donostiako Nazaret zentroan egon nintzen informatikako goi mailako ziklo bat egiten....eta, gomendio bat onartzen baduzue, sekula ez joan antro puta horretara, nik eta klaseko 11 pertsona gehiagok urte amaitzerako utzi egin baitgenuen nazkatuta.
:ext_mobile :ext_mobile
kaixo, berria naizenez aurkeztuko naz. Bilbokoa eta Zirko Artista moduen lan egiten dut, ordenagailu aurrean beti ahal dudan gutxien, baina Dragoi Bola miragarriak ekarri naute honaino. Aupa zuen lanagatik, ikusi dut pixka bat zertan doan euskalencodings eta flipetan. :blink :blink Jo ta ke dena euskaratu arte!!! :thumbsup :hail
Aiba, bitxia benetan. Trapezista, malabarista moduan?
jajaja horregatik nick hori... XD bai kuriosoa!!
bai, malabarista moduan gehien bat. kale antzerkiko jaialdietan, festetan edo Galetan.
Nere azken lana youtube n aurki dezakezue, ipini "filamento farolero" ta agertuko da.
Oso ona! asko gustatu zait. 5 bolorekin malabarismoak ta dana! Kafe antzokian badago tipo bat larunbatetan beti desafiatzen dut 4rekin egitera ta ez zaio irteten :lol.
Leioako sakoneta polikiroldegian grabatuta dago hori ezta?
bai, bai kutxa metafisikoan, polikiroldegiaren sarreran. Leioako Umore Azokan izan zen. Pozten naz atsegin izatea.
Aldi berean, nola sartu ahal dut argazkitxo bat nere mezuetan??? saiatu egin naz baina ezin.
www.imageshack.us igo horra zure irudia, browse botoiarekin aukeratu zure irudia eta eman igotzeko botoiari. Igotzen duenean irudiaren link bat emango dizu, eta idatzi linka berton
Uste dut, avatarrari buruz dagoela hizketan, edo firmari buruz, ezta?
ba zuek guztiok argazki bat dekozue ezkerraldean, ta ni be argazkitxo bat zartu nahi dut, hori bakarrik.
orri honen goikaldean editar perfil dekozu, hor sakatu eta informacion del perfil del foro-n sakatu ezkero zure ordenagailuan dekozun argazkiren bat jarri ahal dozu zure argazki modura.
Ta ezpabere niri bidali korreora argazkia eta jarriko dotzut.
Ba ni gipuzkoakoa naiz eta Soinu teknikaria nahiz. Japoniarra ikasten hari naiz eta bikoizketa eta animea asko gustatzen zait.
Ez dakir esan dudan edo ez baina Laudioarra naiz.
Oraintxe konturatu naiz oraindik ez dudala gai honetan idatzi :embarrassedd.
Ni ere Aju bezala lekeitiarra naiz eta hemengo gehiengoa bezala informatika ikasten nabil.