Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: zumarra Noiz: 2012ko Azaroaren 03a, 17:16:27

Izenburua: DBH ikusi al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Azaroaren 03a, 17:16:27
Kaixo:

Herenegun ezin izan nuen baina atzo, eitb-nahieran, DBH telesail berria ikusi ahal izan nuen eta asko gustatu zitzaidan. Onena Joseba Apaolaza "La Polla"-ren Evaristorena egitean.

Gomendagarria!!!!!
Izenburua: Er: DBH ikusi al duzue?
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Azaroaren 03a, 17:55:26
Oso ona, bai. Atala jasota zeukat, ea gehiago botatzen dituztenean ikusgai jartzen ditugun hemen.
Izenburua: Er: DBH ikusi al duzue?
Egilea: jonnydbz Noiz: 2012ko Azaroaren 04a, 17:07:40
Hasierab Dragoi Bolaren beste sagaren bat zela pentsatu dut, jajaja
Ikus berri dut lehen atal hau eta barre batzuk bota ditut!
Izenburua: Er: DBH ikusi al duzue?
Egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Azaroaren 04a, 17:51:53
DBH euskal herriko instituto publiko batean oinarritatua dagoen EITBren telesail berria da ezta? Ez dut ikusteko aukerarik izan oraindik baina pozten naiz umorezko telesail bat dela jakiteaz. Fisika eta Kimika telesail espainiarra bezalako zerbait izan zitekeen beldur nintzen xD
Izenburua: Er: DBH ikusi al duzue?
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Azaroaren 04a, 18:37:27
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2012ko Azaroaren 04a, 17:51:53Fisika eta Kimika telesail espainiarra bezalako zerbait izan zitekeen beldur nintzen xD

Zorionez, EZTA PENTSATU ERE!!!  :barre: :barre:

Ikusi eta esango....