Irlandan negoenla euro pare batzuen truk ingeles hutsez zegoen DVD bertsioa erosi nuen (geroxeago, nirekin batera joan zen batek berak etxean zeukan erdarazko bertsioko DVDa oparitu zidan) eta bertatik DVDRIP bat egin eta aldi berean azpiidatziak ripeatzea otu zait, horrela ingelesetik itzuli ahal izateko (erdarazko bertsioa, ona izan harren, oso lokalizatua dago, ingelesezko hitz joko eta txantxa asko espaiƱiar modura itzulirik). Horrela nire ingeles maila hobetu nezakeela uste dut (Advanceko azterketa daukat hemendikan gutxira, eta horrek asko lagunduko lidakeela uste dut) antzina egiten nuena eginez: itzulketak.
Norbait animatzen al da nirekin hori egitera?
Epa baronluigi!
Ba nire ingeles maila zurea bestekoa ez dela ziur nago, baina niri ere komeniko litzaidake ingelesezko itzulpen eta horrelakoekin lan egitea. Gainera aspaldian ez nabil behar bezain aktibo euskeraren alde egiten... eta zeozertan laguntzea gura nuke.
Onartuko al nauzu lan kontratu honetarako? :pozik:
Bai. Ahal dudanean saiatuko naiz bideoa eta audioa ripeatzen eta pasako dizut artxiboa. Barkatu berandutzen banaiz, egun hauetan eta azterketa egunerarte nahiko lanpeturik ibiliko bainaiz.
Filmea askotan ikusi dut ingelesez eta itzulpenarekin ez dut uste inongo arazorik edukiko dudanik. Dudarik eduki ezkero abisatu niri eta saiatuko naiz laguntzen.