Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2006ko Irailaren 08a, 20:31:45

Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Irailaren 08a, 20:31:45
Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udazkenean ETBn



2006/09/08



Halaber, Euskal Telebistak eskuratutako film sorta horri esker, 2007. urtean Million dollar baby, Being Julia eta Love actually ikusi ahal izango dira



Udazkenean, Euskal Telebitak zine izenburu garrantzitsuak eskaintzeko asmoa du. Tartean, Troya, Catwoman eta Mystic river arrakastatsuak izango dira.

Halaber, ETBk eskuratu duen film sorta horretatik, 2007. urtean, besteak beste, Million dollar baby, Being Julia eta Love actually ikusi ahal izango dira.



Milion dollar baby Clint Eastwood, Hillary Swank eta Morgan Freeman protagonista dituen filma 2004an sarituena izan zen Oscarretan. Datorren urtean, Euskal Telebistak programatu ahal izango du. Ostera, Eastwooden beste film arrakastatsu bat azkarrago ikusteko parada izango dugu, Mystic river alegia.



Troya 2003. urteko zine aretoetako filmerik arrakastatsuena programazioan sartuko dute udazkenean. Homeroren lanaren egokitzapenak, greziarrek Troyari egindako erasoa eta bertan esku hartu zuten lagunen patua du oinarri. Bertan, Brad Pitt, Orlando Bloom eta Erc Bamma dihardute aktore lanetan.



ETBk Warner Bross, Universal Studios eta Sony Pictures enpresekin sinatutako hitzarmenari esker pelikula sorta zabala eskuratu du. Tartean, Julia Robertsen Mona Lisa smile, Something?s gotta give Diane Keaton eta Jack Nicholson aktoreekin, Halle Berryren Catwoman eta Harrison Ford protagonista duen Hollywood homicide daude.



Emitituko diren beste filmen artean, 2004ko Donostiako Zinemaldian lehiaketatik kanpo emandako Anette Beningen Being Julia nabarmendu daiteke. Halaber, Ashely Judd eta Samuel L. Jackson protagonista dituen Twisted thrillerra ere izango da ikusgai. Horrez gain, Antonio Banderas eta Salma Hayek bikotea Once upon a time in Mexicon ikusiko dugu, El Mariachiren hirugarren zatian, hain zuzen ere. Jason Biggsen American wedding umorezko luzemetraiak ere izango ditu jarraitzaileak. Bestalde, Kinsey filman, Lian Neeson aktore ezagunak Alfred Kinsey Sexual Behavior in the Human Male liburuaren idazlearena egiten du.



ETBk erositako sortan, Jackie Chanen Around the world in 80 days egokitzapen berezia, Olsen bikien New York minute, Scooby-Doo 2: Monsters unleashed eta Kangaroo Jack izenburu dibertigarriak ere badaude.



Bestalde, Paul Newman eta Jamnes Bond 007 pertsonaiari buruzko zikloak prestatzen ari da Euskal Telebista denboraldi honen baitan bigarren katean emititzeko.
Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Irailaren 08a, 20:40:36
joder ETBrekin, kanal nazionalek ere oraindik eman ez duten gauzak emititzen. Diru laguntza izugarria jasoko zuten
Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: Taichisan Noiz: 2006ko Irailaren 08a, 21:51:09
Ba badirudi, diru laguntza ez dela,baizik eta Futbol ligan aurten ez dutena gastatu, produkzio berrientzako(serie euskaldunak, animea ,filmak)erosteko erabili dutela! eta ikusten denez berriz asten dira gogor produkzio horiek euskaratzen, ba zen garaia^^
Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Irailaren 08a, 22:23:50
Joder, azkenean poztu eta dena egingo naiz LaSextak futbola erosi duelako, aunke TVC eta Canal Nourekin emisioa konpartitu egingo du, ea ETBrekin hala ez den. Ematen zuten partida kutrerako... Malaga-Cadiz eta horrelakoak.



Ba diru dexente gastatzen zuten futbolean. ea orain diru hori gauza berrietan inbertitzen duten. Baina hala ere pelikulok ez dira larunbat gauetako tartea betetzeko izango. Larunbat gaua ez dakit nik zein herritako trikiti leihaketa eta artzai txakurren txapelketetarako da...
Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: baronluigi Noiz: 2006ko Irailaren 14a, 16:45:38
ETB eta espainiako Kanal autonomiko gehienek estreinaldi handiak botatzen dituzte, kanal nazionalekin komparatuz...
Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: darko Noiz: 2006ko Irailaren 14a, 18:13:53
Bai, bai, oso ondo... eta film hoietatik zenbat ikusiko ditugu euskaraz? Euskal Telebista erdaran gastatzen eta euskara baztertzen. LOTSAGARRIA
Izenburua: Besteak beste, Troya, Catwoman eta Mystic river ikusgai udaz
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Irailaren 14a, 19:10:25
Hombre, ba normalean lehenengo ETB1en botatzen ditu ETBk bere pelikulak, baina inoiz ez dira hainbeste pelikula batera ekarri eta batek jakin zer egingo duten, fijo arrazoia daukazla eta erdiak baino gehiago ez dituztela euskeraz emango ??



Kangaroo Jack nik uste dudana baldin bada... ?? Erostea ere, ez dut ikusi baina zineko propaganda bakarrik ikusita ya.... 99%ko aukerak Doraemoneko Erraldoik bikoizteko