Ba hori , institutuan intraneta daukagu eta gauza asko daude deskargatzeko (programak,tutorialak...).
Programa batzuk euskeraz daude eta euskal-encodings.tk euskera bultzatzen duenez , aproposa iruditu zait gai hau zabaltzea norbaiti interesatu al zaiolako programaren bat euskeraz edukitzea.
Oraindik ez ditut ordenagailuan sartuta baina egun batetik bestera lortu ahal ditut.
Hemen daukazue programen zerrenda deskribapen txiki batekin:
7-zip 4.42 Konpresio/deskonpresio erraminta berri bat. Win zip-ak baino formato gehiago ezagutzen ditu. Ongi integratzen da Windows-ean eta... Software librea. EUSKARAZ ERE!
PDFCreator 0.9.3 Edozein dokumentu PDF bihurtzeko aplikazioa. Inprimagailu bat balitz bezala jartzen da, eta inprimatzerakoan aukeratu behar duzu. Software librea. EUSKARAZ ERE!. PDFCreator Euskaraz jartzeko, kopiatu euskara.ini fitxategia instalazio direktorioan dagoen languajes direktoriora. On Egin!
AbiWord 2.4.5 Testu prozesadorea, GNOME ingurunetik dator eta Windowsen ere erabil daiteke. Aukera anitz ditu eta oso erabilgarria da. Guzti hori 5 megatan. Oso aproposa makina zaharrentzat. Inportazio / Esportazio gehigarria eta Matematika Formulak sortzeko letra moten gehigarria ere eskuragarri dituzu. EUSKARAZ ERE!
Planner 0.14 Projektuak kudeatzeko aplikazioa. Gantt diagramak... Ez M$Project bezain potentea, baina errazagoa. GTK+ liburutegia du beharrezkoa. 2.6.4 bertsioa edo berriagoa. EUSKARAZ ERE! Euskaraz eta Gazteleraz jartzeko, deskonprimitu hizkuntza direktorioa, aplikazioa instalatu duzun direktorioaren barnean dagoen, share direktoriora. Gero, aukeratu Gaztelera edo Euskara hizkuntza. Euskaraz jartzeko eskuliburua duzu hemen.
Tux Paint 0.9.15-2 Umeentzako marrazki editorea. 3 urtetik gorako umeentzakoa pentsaturikoa. Marrazki librea egin daiteke edo bektoriala. Pila bat zigilu (marrazki aurreeginak) liburutegietan. Dena koloreetan. Oso polita! EUSKARAZ ERE! TuxPaint Euskaraz jartzeko eskuliburua duzu hemen.
The Gimp 2.2.13 Marrazki tratatzailea. GNOME ingurunetik dator eta Windowsen ere erabil daiteke. Oso potentea. PHOTOSHOP-en parekoa. GTK+ liburutegia du beharrezkoa (ikusi zerrendaren azkenean).EUSKARAZ ERE! GIMP Euskaraz jartzeko eskuliburua duzu hemen. Badaukazu baita irudi animatuak egiteko programa : Gimp Animation Package. Eta nola ez, GIMP laguntza fitxategia ingelesez.
XnView 1.82.4 Irudi ikuskatzailea eta aldatzailea. IrfanView-en bestekoa, eta gainera, irudi anitz eduki ditzakegu zabalik. Hainbat formato ezagutzen ditu. EUSKARAZ ERE!
Inkscape 0.44-1 Marrazketa bektorialak sortzeko software librea. Ez da Ilustrator edo Freehand bezain potentea baina bai oso erabilgarria. Goza ezazu! Badaude ere zenbait marrazki libre erabilgarri. Ez hain onak egia esan, baina etengabeki hobetzen. Orain EUSKARAZ! Eskaraz jartzeko, gorde inkscape.mo fitxategia, instalazio direktorioaren locale\eu\LC_MESSAGES\ direktorioan.
Dia 0.95-1 Diagramak egiteko marrazketa programa. Microsoft-en Visio antzerakoa. Funtzionalitate gehiago edo kalitate hobea behar duizula? Erosi M$Visio. GTK+ liburutegia du beharrezkoa. EUSKARAZ ERE! Euskaraz jartzeko, gorde dia.mo fitxategia instalazio direktorioaren lib\locale\eu\LC_MESSAGES direktorioan. Euskaraz jartzeko eskuliburua duzu hemen.
Qcad 1.5.1 CAD programa sinple bat. Hainbat hizkuntzatan. EUSKARAZ ERE!
Firefox 1.5.0.7 Nabegatzaile alternatiboa. MS Explorer ez duzula gustoko eta Mozilla potoloegia dela? Hona hemen nabigatzailea soilik. EUSKARAZ ERE! Denaden, gaztelerazko bertsioa ere baduzu.
Firefoz-entzako gehigarri batzuk: Orri batzuk IE-rekin ikusteko; Eguraldia nola datorren ikusteko. Flash prugina ere baduzu. On Egin!
Thunderbird 1.5.0.7 Posta bezero alternatiboa. M$Outlook Express-aren parekoa. Parekoa? EZ! Hobea!. Mezu filtraketa dauka, mezuak antolatzeko edo zaborrera bidaltzeko. Spam-aren aurkako filtraketa ere badu. RSS-ak irakurtzen ditu. Berriak ere irakurtzeko gai da. Plugin bitartez egutegia ere badu, eta mezuak enkriptatu eta sinatu ere egin ditzake. Zer gehiago behar duzu? Ezta ordainduz ere emango dizu M$-ek pareko produkturik. Gainera... EUSKARAZ! Denaden, gaztelerazko bertsioa ere baduzu. Goza ezazu Trumoi-Txoria!
Gaim 1.5.0 Berehalako mezuak bidaltzeko programa da. Sistema eragile desberdinetan funtzionatzen du eta mezularitza sistema ezberdinekin gainera. Hots, MSM, Yahoo, AIM, Oscar, Jabber, Gadu-Gadu, etab. EUSKARAZ ERE! Euskaraz jartzeko, gorde gaim.mo fitxategia instalazio direktorioan dagoen locale\eu\LC_MESSAGES direktorioan (Ez bada existitzen, sortu). Euskaraz jartzeko eskuliburua duzu hemen.
AMSN 0.95 Berehalako mezuak bidaltzeko programa da. Windows ingurunerako egina. MSNMessenger ordezkatzeko pentsatua eta Software Librea.EUSKARAZ ERE!
Audacity 1.2.4b Soinu editorea. Soinuak tratatzeko eginiko programa. Formatu aldaketa batzuk ere baditu. Goza ezazu! EUSKARAZ ERE!
Spybot Search & Destroy 1.4 Spywarearen aurkako programa bat. Software Librea! Bitxoak sartzen zaizkizula ordenagailura espiatzera? Jarri Spybot Search & Destroy EUSKARAZ ERE!
Dev-C++ 4.9.9.2 C/C++ programak egiteko garapen ingurune integratua (IDE). Gnu-ren gcc konpiladorea erabiltzen du konpilatzeko. Ez du Visual C++-k edo Borland C++-k ematen duen funtzionalitatea, baina.. Programatzen ikasteko oso aproposa, dohakoa eta EUSKARAZ ERE! DevC++ Euskaraz jartzeko, Euskera.lng fitxategia, instalazio direktorioan dagoen Lang direktoriora kopiatu.
Ez dakit interneten ere egongo diren edo institutuko rolloa den.
Eskerrikasko! Honetariko batzuk batzuk erabiltzen ditut nik. Firefox euskeraz daukat, baina Xnviev ez dut jakin euskeraz zegoenik, eta Amsn erez ez dut jakin. Emule ere euskeraz jar daiteke. Niri Getxoztarrak esan zidan. Herramientas idiomasen sartu eta Vasco aukeratuz euskeraz jartzen da.
Txorierriko aldizkari baten Aikor! deitzen dena, euskerazko programak dauden web horri bat agertu zen.
//www.librezale.org
Ez nuen uste 7zip-a euskaraz egongo zenik, arrigarria.
Katalanek programak hitzultzea gustoko dutela iruditzen zait, askotan gertatu zait programa bat instalatzeko jarri eta bertan hizkuntza aukeratzean Gaztelera ez da ageri baina bai katalana.
Orain Xbox-erako XBMC-a (Xbox Media Center) itzultzen nabil, oooso laaasai zeren lerro pila bat daude eta hitz tekniko asko.
Norbait-ek Xbox-a edukiko balu eta laguntzeko prest balego ongi etorria izango litzateke. :P
Ni SMF foroa euskeratzen nabil. Eta honek be lerro aaasko dekoz.