Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Arsenicum Noiz: 2006ko Irailaren 27a, 17:18:17

Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Irailaren 27a, 17:18:17
Gaur goizean aurkeztu da Bilbon lau terdiko aurtengo txapelketa. 4 talde egongo dira. Galtzen duena kanporatua izango da eta finalerdietan ligaxka bat egongo da.

1/16

CAPELLAN               
BENGOETXEA VI                ----------->  TITIN

EUGI     
ARRETXE II

AGIRRE      
GALARZA
                                       ------------> OLAIZOLA II
KOKA                             
GONZALEZ

CHAFEE       
OLAIZOLA I                           
                                      ----------------> PATXI RUIZ
BARRIOLA     
PE?AGARIKANO/RETEGI BI

LEITZA      
BERASALUZE IX                                   
                                      -----------------> XALA
MTZ IRUJO      
ESAIN/SARALEGI


TITIN III, OLAIZOLA II, PATXI RUIZ eta XALA final laurdenetan egongo dira itxaroten.

Azkenean Agirre sartu dute. Pasadan urtean Irujo kanporatu zuen eta gero 22-21 galdu Bengoetxearen aurka ta ez zuten sartu nahi aurtengo txapelketan.

Pena bat benetan, Leitza eta Berasaluze IX alkarren aurka jolastea. Biak bizkaitarrak, bata 2005ko bigarren mailako buruz buruko txapelduna eta bestea 2006koa. Gutxienez pikea egongo da.
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: darko Noiz: 2006ko Irailaren 28a, 19:55:13
Txapelketa polita geratu da azkenean, baina atentzioa eman dit Beloki ez dela egongo ikusteak.



Nik uste aurten ere Aimarrek txapela lortuko duela, Irujoren gainetik.



Argi dago pilota kontuan naparrak nagusi ditugula.
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Irailaren 28a, 20:57:20
Bai, Beloki ez dago eskuetatik ondo, udak torneoetan mindu ditu eta azkenean ez dute sartu aurtengo txapelketan. Hala ere ez da inoiz finalera heldu, eta pilo bat bider jokatu du...



Irujok be ez dakit jokatu ahalko duen. Aimar eta Irujo lesionaturik daude, gertatzen dena da, Irujo lehen partiduan hasiko dela jolasten eta Aimar final laurdenetan.



Eta kontuz... Berasaluze IX bizkaitarrarekin. Bigarren mailako txapelduna da eta sekulako abiadura ematen dio sakeari. Bigarren mailan 3 partidutan uste dut 34 tantu egin zituela sakez. Lau terdian Nagorren atzera atara ezkero... partiduren batzuk irabazi ditzake.



Eta Eugi... betikoa. Lau terdiko 7 final jolastu dituen bakarra... ia aurten zer egiten duen. Batek daki.
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: getxoztarra Noiz: 2006ko Irailaren 30a, 12:24:14
Aurten finalean Leiza Eugi edo Gonzalezen kontra!
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Irailaren 30a, 16:34:58
Leiza? Zuk uste Berasaluzeri irabaziko dotzola? Sakeekin kontuz. Igual Nagorek moduen atarako deu eta. Loiun jolastuko deurie datorren barikuen. Ni igual joango naz. Herriko frontoian jolastuta...
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: getxoztarra Noiz: 2006ko Urriaren 04a, 19:05:17
Retegi Bi kanpora!Hemen balio dabenak, ta ez abizen handiak daukielako mimatuta dauzenak!
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 04a, 21:47:32
Aupa Pe?a!!! Bota dozu retegi hori

Nik nahiko interesgarri ikusten dot aurtengo txapelketa eh. Irrikitan nago hasteko. Etzi hasiko da Bizkaitarren arteko partiduagaz.

Barriola-Pe?a be... nahiko ona izango dala dirudi. Ikusi beharko da ia. Eta Eugi Arretxe be...
Izenburua: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 07a, 01:54:21
Kontuz Berasaluze IXgaz. Bizkaiara tituloren bat bueltatuko deu igual eta! Euskitzek Misil Jaurtitzailea deitu dotzo, eta ez da harritzekoa! Ni frontoira joan naz 4an parean egon naz ta ez sinestekoa da. Zelango sakeak!
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: darko Noiz: 2006ko Azaroaren 27a, 20:57:08
Ba orain kontuz Barriolarekin, finalean egun ona badu sorpresa eman dezake eta.

Hala ere Irujo faborito aterako da dudarik gabe. Ikusiko dugu, ni Abelen alde.
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: getxoztarra Noiz: 2006ko Azaroaren 27a, 21:03:05
Ni be Abelen alde! gatz eukiko dau ba?a aupa Abel!!!
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Abenduaren 17a, 18:08:56

Ni bebai abelen alde egongo naz. Azkenean abenduak 17an edo jolastuko da ezta? Atzeratu in da partidua, Barriolak orkatila txarto dekolako. Ia ondo osatzen dakon.

Laster txapelketa honetako partiduak igotzen hasiko naz.
: Diciembre 07, 2006, 10:40:01
Aupaa Abel!!!!! Ointxe hasiko da. Ia irabazten badozu!!

(http://img434.imageshack.us/img434/2596/barriolagw6.th.jpg) (http://img434.imageshack.us/my.php?image=barriolagw6.jpg)
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Abenduaren 17a, 19:25:36
Zelako pena emoten daben Irujok, bestea momentu onean dagola partidua lasaitzeko komunera joan mierda batengatik. Asko daki horrek. Ta azkanean berak irabazi, horixe txarrena.
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Abenduaren 18a, 00:30:54

Azkenean Irujok irabazi ta nik tragu bat galdu! Zelango amorrua! Halan ta guztiz be uste dot Txapelketarik onena izan dala. Finala bigarren onena igual. Retegi eta Titinen artekoa kenduta.
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: darko Noiz: 2006ko Abenduaren 19a, 20:08:25
Benetako pena Barriolak esku eskura eduki ondoren txapela galtzea... 14-7ko falta hori... Beste harroputzari lepoko minak azkar sendatu zitzaizkion! Sekulako paketea hartzen ari naiz Irujori :undecidedd

Portzierto, inork entzun al du Irujo euskaraz? Bi urte baino gehiago dira euskara ikasten ari zela esan zuenetik. "El nor-nori-nork lo tengo chupado", zioen. Ba oraindik ere castellano jarraitzen du, asko saiatzen den seinale...
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Abenduaren 19a, 20:30:00
Jeje, neu ere irujoren aldekoei horixe esaten nabil, aber zelan ko?o sendatu zitzaion lepoko arazoa bapatean  :lol

Irujo nik behin entzun nuen hizketan, ez dakit norako zen 'euskera ikastea txapela irabaztea baino zailagoa da' edo 'txapela irabaztea euskera ikastea baino zailakoa da', me da ke bigarrena zela, eske bestela lehenengoarekin nahiko harroa bezala geratzen da  :lol Baina oso forzatuta igartzen zitzaion, norbaitek hitzez hitz hori esateko esango balio bezala. Sekula gehiago ez dut euskeraz entzun, ba?a 1000 bider entzun dut euskera ikastean dabilela, baina ahaleginik ez kameren aurrean
Izenburua: Re: 2006ko 4 terdiko Txapelketa
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Abenduaren 20a, 00:51:28

Eugi be... hasi, hasi zan. Baina utzi be utziko zuen. Danak antzera.


Finala emulen sartu dut. Jendea badabil bajatzen. Partidua amaitu ta 4 ordura jarri nuen.