Azken aldian hainbat proba egiten ari naiz Solidfilesekin http://www.solidfiles.com/
eta nahiko emaitza onak ematen ari da. 50 GB arteko artxiboak jaso litezke bertan, eta igotzeko artxiboen tamaina egundokoa izan gabe (250 mb) txukun askoa dela esango nuke. Jaitsiera ere ona. Dlc-ak onartzen ditu eta fitxategiak karpetatan gordetzeko aukera ematen du. Interesgarriena, noski, estekak sekula ez direla ezabatuko dioen kontu hori. Ikusi egin behar. Txarrena, igotzeko asuntoa. Fileuploaderrekin ez doa oso txukun. Niri, behintzat, akats dexente ematen dizkit. Bere web orritik igo ezkero, ordea, batere arazorik ez. Nahiz eta, jakina, Fileuploaderrekin baino mantsoago izan. Dena ezin da. Ea zer iruditzen zaizuen.
(http://img812.imageshack.us/img812/6416/capturapgp.png)
Hona hemen Solidfilesetik egindako igoera bat: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2952.0
Kontua da abiadura oso kaxkarra dela. Fitxero bakoitzeko konexio bakar bat bakarrik usteaz gain oso abiadura motelean dijoazte, gehienez 5-6 MB guztira nire 200 MBITeko zerbitzarian xD
Aipamenaren egilea: baronluigi Noiz: 2012ko Azaroaren 28a, 22:40:20
Kontua da abiadura oso kaxkarra dela. Fitxero bakoitzeko konexio bakar bat bakarrik usteaz gain oso abiadura motelean dijoazte, gehienez 5-6 MB guztira nire 200 MBITeko zerbitzarian xD
Niri 3-4 Mb-eko abiaduran jaisten zaizkidak. Nahikoa eta gehiegi, baldin eta artxiboak luzaroan mantentzen badira...
Probatzeak merezi du.
Aupa zu eta zure probak....