Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 20:37:29

Izenburua: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 20:37:29
Eitb 3ko programazioan kodigo lyoko dagoela jartzen duen bitartean, marrazki pelikula ari dira ematen, abisatu gabe, noski, pulamentua ipurtzuloan. Ea baten bat iristen den laster ordena jartzera!!
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 21:04:41
Animo, hi! ja, ja.

Horretarako EPG-a begiratu behar zen.....

Desperauen kondaira izeneko pelikula botatzen ari dira. EPG-a eta programazioa bat ez zetozenez, moskeatu naiz eta programatu dut badaezpada ere; eta, itxuraz, ondo atera da.

Aluzinantea da, benetan.

Guregatik ez da izango, ezta? Ala bai?
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 21:13:42
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 21:04:41
Animo, hi! ja, ja.

Horretarako EPG-a begiratu behar zen.....

Desperauen kondaira izeneko pelikula botatzen ari dira. EPG-a eta programazioa bat ez zetozenez, moskeatu naiz eta programatu dut badaezpada ere; eta, itxuraz, ondo atera da.

Aluzinantea da, benetan.

Guregatik ez da izango, ezta? Ala bai?
Nik dagoeneko ez zekiat zer pentsatu, Zumarra. Batzuetan badirudi gu izorratzearren ari direla, bestela zaila duk hain inutila izatea. Hortaz, jaso egin duk! Bejondeikela, Zumarra, a ze nolako poza eman didaken oraintxe, asunto honekin erabat amorrazita nioken eta!
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 21:31:32
Aaaaaaaaaagh!!!!!!! EPG-n jarri baino lehenago ere botatzen hasi diraaaaaa. Hasita daukat grabazioaaaaaaa.

Kaka! Ezin moldatu hauekin. Hau bai loteria eta ez biharkoa.

Sentitzen dut, lagunok.
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 21:58:01
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 21:31:32
Aaaaaaaaaagh!!!!!!! EPG-n jarri baino lehenago ere botatzen hasi diraaaaaa. Hasita daukat grabazioaaaaaaa.

Kaka! Ezin moldatu hauekin. Hau bai loteria eta ez biharkoa.

Sentitzen dut, lagunok.
Lasai Zumarra, hemendik aurrera EPG-ri bakarrik erreparatuko zioat eta bai hasieran eta bai bukaeran ordu banako tartea utziko diat badaezpada ere. Atzeak erakusten omen du nola dantzatu aurrea... :threat:
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: zumarra Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 22:01:14
EPG-ari bakarrik ez. Atzo Cloud Troters jarri nuen grabatzen (ea kasualitatez falta den atala zen) EPG-ak zioen orduan (Programazioan ez zen agertzen eta) eta gero Hartz Txiki agertu zen (Programazioan agertzen zena). Nire kasuan, behintzat, ez dira erabat fidagarriak ez bata ez eta bestea ere... tamalez.
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 22:24:13
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 22:01:14
EPG-ari bakarrik ez. Atzo Cloud Troters jarri nuen grabatzen (ea kasualitatez falta den atala zen) EPG-ak zioen orduan (Programazioan ez zen agertzen eta) eta gero Hartz Txiki agertu zen (Programazioan agertzen zena). Nire kasuan, behintzat, ez dira erabat fidagarriak ez bata ez eta bestea ere... tamalez.
Martxa honetan soluzio bakarra eguneko programazio guztia grabatzea izango duk. Gero hartu behar duguna eta bestea ezabatu. Tristea duk baina ikusitakoa ikusita...
Izenburua: Er: Eitb txapuzero zuloa!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2012ko Abenduaren 22a, 22:54:56
Datorren urterarte behintzat inkompetentzi honekin segi beharko dugu....