Gaur arratsaldean Camp Nou zelaian partidu handia euskal futbolzaleentzat: Catalunya-Euskadi. Partidua ETB 1-ek emango du. Zaila izango da emaitza on bat lortzea baina gaurkoan hori izango da gutxienekoa.
Bi nazio eta helburu bat: ofizialtasuna lortzea. Ea ba hemendik urte batzutara Eurokopa edo Mundial batean partidu bera ikusten dugun.
ETB1en emititzen dutela partidua??bai?ba grabatu egin beharko da, partidu hauek ez bait dira sarritan ikusten ez duzue uste lagunok??
Bai, atzo bota zuten iragarkia, harritu egin nintzen TV3en ez bait dute botatzen cuatro-ko teletestuan jartzen duenez behintzat.
Partidua ez da ba bihar?? Horregatik ez zen agertuko Cuatroko teletextoan. Gaur Espa?ak dauka partidua eta horregatik ez dute uzten larunbatean jokatzen ?? Horiengatik jokatu ere ez zen egingo baina XD
PD: Ostegunean Darko (benetakoa) ikusi nuen Donostian, neska bati hortzak erakusten XD Jarrita zeuzkan, baina edo nire paranoia da edo zerbait arraroa igarri nion XD Nire paranoia izango zen ze hortzak atornillatzea kilo bat ordainduta bakoitzagatik zerbait igartzen bada, ederra atrakoa XD
Nik ere bihar zela uste nuen baina ez dakit. Atzo iluntze aldera gaurko iragarri zuten (iragarki nahiko polita, berri txarraken kanta batekin), eta telebistako teletestuan ere gaur ikusten da. Eitb.com-en berriz ez dago jarrita. A ze mareatzeko gogoa...
Azkenean bihar da bai. 17:50ean atarikoa eta 18:30etan partidu handia.
Darko benetakoarengatik lasai, 2 kilo hortzetan uztea ez baitzaio gehiegi ajola. Guri 5? galtzea bezala edo. Hala ere bera da taldeko jatorrenetakoa, ez da adibidez Nihat zen bezalako txuloputa.
Ondo goaz oraingoz. 0-1 irabazten. Hala ere niretzako gaur, gitxienekoa da emaitza.