Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: burrundaie Noiz: 2013ko Urtarrilaren 02a, 00:37:07

Izenburua: Erne ostiralean!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Urtarrilaren 02a, 00:37:07
Eitb-ko programazioan ageri denez (larri ibili gero!) ostiralean bi pelikula emango dituzte ETB 1en: Itsasoaren urdina eta Urkamendiko hamabiak. Adi egotea komeni da...
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 02a, 07:34:15
Itsaroaren urdina gaur eta bihar ere agertzen da programazioan bazkaldu eta gero (Ostiralean ere bai) (???)

Nire EPG-n, ordea, 13:00-19:00 bitartean Programa desconocido agertzen da.
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Urtarrilaren 02a, 14:38:46
Ba gaur ematen  badute ezin grabatu, iluntzera arte ez bainaiz etxera iristen. Kaguen zotz, hauek aurten ere lehengo lepotik burua!
:threat:

Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 02a, 18:31:09
Ez dugu asmatu. Oraintxe jabetu naiz honetaz:

http://www.diariovasco.com/20080503/tv-comunicacion/estrena-azul-serie-grabada-20080503.html

Alegia, 100 minutuko 5 atal direla. Miniserie bat. Gaur hasi dira ETB1-n botatzen eta nik 2. grabatu ahal izan dut eta bihar 3. eta 4. eta ostiralean 5. grabatu ditzaket baina 1goa ez dut grabatu...
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Urtarrilaren 03a, 11:57:17
Itsasoaren urdina telesail frantziarra da, 3 atalekoa eta nik 1 galdu nuen lehen pasean, orain dela ia ia 4 edo 5 urte. Urkamendiko hamabiak uste dut hemendik bazegoela ezta??
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 03a, 20:05:25
Ba, gaur iragarrita bazegoen ere, ez dute bota Itsasoko urdina delako hori. Aldiz, bi pelikula bota dituzte: Betirako sua (Fuego eterno - 1985) eta Zortea (Suerte - 1997), ETB-k parte hartu zituena.

Biharko eskura.
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Urtarrilaren 03a, 21:44:21
Eskerrik asko Zumarra! Argi ziok hauekin ez dagoela asmatzerik.... eskerrak adi egondu haizen, bestela jaso gabe geldituko ziren.  :txistu:
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 04a, 12:54:58
Bi peliak prest.

Eta gaurko programazioa aldatu dute: Aurrena Bior bira eta gero Obabakoak. Biak baditugu eta kalitate onean.
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Urtarrilaren 04a, 13:34:55
Eskerrik asko Zumarra, etxera iritsi bezain pronto jaitsiko dizkiat. Pena Urkamendiko hamabiak ez ematea, hura ikusteko gogoa baitut, gutxien espero dugunean emango ditek...
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Urtarrilaren 04a, 13:46:48
Grabatzen jarri ditut nahiz eta EPG-ak berdin dioen.

Eusko Legebiltzarrean galdera egin beharko litzateke Eitb.com-eko programazioari buruz. Hobe kentzea atal hori fidatzeko modukoa izan behar ez bada....
Izenburua: Er: Erne ostiralean!!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Urtarrilaren 04a, 19:48:36
Espero dezagun zuzendaritza berriarekin hainbat gauza aldatuko direla.... nahiz eta esperantza handirik izan ez.