Beno, lehenik eta behin argi eta garbi utzi nahi dut hau fede onez egiten dudala, ez dudala kritikatzeagatik egiten. Lehengo astean ezagutu nuen orria lagun batek hitzegin baitzidan honi buruz.
Sartu ahala gauza batek begira jo ninduen. General delako foroa, posible al da hau Orokorra-gatik aldatzea? eta Sugerentziak foroa Iradokizunak deitzea?
eta azkenik, oraintxe ikusi dut, mezua argitaratzerakoan (publikatzerakoan, alegia) "Zinadura gehitu" aukera azaltzen da. Kontua da....zinadura...sinadura idazten dela.
Barka honek norbait iraintzen badu, berriro errepikatzen dut ez dudala zuen lana kritikatu nahi, baina nire ustez hobeto geldituko litzateke izenak aldatuz. Ez hartu txarrera, mesedez, ez da nire intentzioa eta :wink:
Lehenengo ta behin ongietorri. Ba General eta sugerentzienaz ez naiz sekula pentsatzen egon. General foroa uste dot Orophin horrela jarri zuela eta ez zen aldatu. Nigaitik aldatu leike bai. Ia Ajuk zer dion.
Eta "zinadura" gehitzearena... uste dot foroaren hizkuntza euskeratu zuenak horrela jarri zuela. Oraintxe bertan SMF foro bat euskeratzen nabil, (presarik gabe) egunen baten phpbb2 foroa jarri beharrean SMFra aldatuko dugulako.
'Generala' izena jartzeak denbora asko eraman zidan ba, ez nekien zer eta nola jarri XD 'Orokorra' jarrita oso arraro geratzen zen nire ustez (jendea 'ta hau zer da?' pentsatzen geldituko zela uste nuen), horregatik ez nuen jarri. Badakit 'Orokorra'k esanahi berdina daukala, baina hala ere arraro gelditzen da, ta ez dut uste euskaltzaindiaren arauak a rajatabla bete behar direnik. 'Iradokizunak' ya nigatik konforme.
'Zinadura'rena phpbb-ren arazoa da, itzuli zuenak gaizki egin zuen, inork ez du ukitu ezer. Sin mas, niri min handiagoa egiten dit 'hurrengo Horrialdera' horrek, egunero fijatzen naiz XD
Ez kezkatu, laster foro aldaketarekin 'Zinadura' eta 'Horrialde'k ez lukete arazo izan behar, arsenicumi esker :D Orain apropos jartzea falta zaizu XD
EDIT: Ba?a bueno, behin komentatzen hasita, zer nahiago duzue, General edo Orokorra? Bestea hobeto ikusten baduzue, aldatuko dut.
Aipamenaren egilea: AjuBa?a bueno, behin komentatzen hasita, zer nahiago duzue, General edo Orokorra? Bestea hobeto ikusten baduzue, aldatuko dut.
Buff, aukera zaila. Alde batetik General argiago gelditzen da. Orokorra berriz zuzenagoa da eta suposatzen dut azkenean ohitu egingo garela.
Orokorra askoz hobeto dago. Arraro eman dezake baina euskaraz halaxe da. Ohitu egin behar. Ez gaitezen lehengo zaharrak bezala geratu, euskaldun garbiak izanik hilabeteen izenak bezalako gauzak euskaraz jakin gabe.
Pixkat arakatuz akats txiki horietako gehiago badaude:
- Izenburuan, "EuskAraz dauden serieen zaleen topagunea" edo zuzenean "Euskarazko serieen zaleen topagunea" egokiagoa litzateke.
- "Foroa" da zuzena eta ez "forua", azken hau euskal foruak bezalako esanahietarako da.
- Mezu bat idazterakoan, neurrian "haundia" jartzen du eta "u" hori sobran dago.
- Koloreetan orlegia baino egokiagoa da berdea, besterik gabe.
- "Emoticons"en ordez "emotikonoak" jarri liteke, gazteleraz "emoticonos" jartzen duten bezala.
- Beste baten mezua aipatzean, jartzen du (adibidez): "Darko Idatzi zuen...", eta izan behar luke: "Darko-(e)k idatzi zuen..."
- Eskupelota foroak "Esku pilota" behar luke izan.
- "Talde externoak" baino egokiago "Kanpo-taldeak" bezalako zerbait.
- "Desbarioa" euskaraz eldarnio, delirio edo txorakeria bezala itzultzen da (hau bai geratzen dela arraro).
Beno, Black Jack-en berdina diot: ez gaizki hartu eta ez haserretu nirekin :wink: . Txorakeriak izan arren, hobe ondo jartzea nire ustez. Ez daukagu Euskaltzaindiari jarraituz "genkizkizuekeen" bezalako aditzak erabili beharrik, baina ortografia behintzat zain dezagun.
Komentatu dituzun gauza gehienak phpbbak berak horrela dakartzalako dira. Ez du merezi aldatzen hastea, alferrikakoa izango delako.
'Euskerazko serieen...' horri buruz, 'Euskeraz dauden serieen...' hobeto ikusten nuelako jarri nuen, hitzaren esanahiaren arabera, animea adibidez ez litzakeelako sartuko uste nuelako. Hemengo produkzioak bakarrik sartuko liratekela uste dut 'Euskerazko...' jarrita. Bestearekin en kanbio, euskeraz dauden serie guztiak abarkatzen dira. Ba?a bueno, jendeak gaizki ikusten badu, alda daiteke. Gainera ikusita ya jokoak eta itzultzeko asmoa eta dena dagoela, obsoleto gelditzen ari da titulua. Egizuez iradokizun batzuk XD
'Desbarioa' jartzen ez bazen, ea zer jarri behar nuen XD
Eske gauza batzutan euskera oso limitatuta dago hiztegi aldetik. Nik hitz itsusien kasua ('Hitz itsusi' XD honexetarako ere bai) azpimarratzen dut, DBZ itzultzean honexek ematen baitizkit buruko min gehien. Gazteleraz kriston errepertorioa dago, ta euskeraz 'memelo', 'babalore'... nahiz eta kriston kabreoa eduki, norbaiti gauza horiek esan ezkero badirudi ez zaudela hain haserre berarekin XD Benetan, oso 'light'ak dira, ez zara ezer deskargatzen.
'Talde externo'arena, 'Talde arrotzak' jartzeko nengoen, baina arrotza 'extranjero' ere bada ta... XD FHarlock, Arkadia denez talde bakarra (ea baten bat gehiago agertzen den) uste dut nahiko garrantzia daukala zure iritziak. Beste zerbait jarri nahi duzu?? Proposatu dutena??
'Eskupelota'renagatik, arsenicumi ere galdetu nion subforoa sortzean eta horrexetan gelditu ginen, ba?a sin mas, berdin zen bata zein bestea jarri. Aldatu behar dela uste baduzue, esazue.
Nire partetik, komentatu duzuen guztia begiratu egin beharko zen ea zer iritzi daukan, baina 'Desbarioa'm ez daukala soluzio asko egia esan XD Ta 'Orokorra' ere ez dut hain ondo ikusten, ba?a jendeak bestelakoa erizten badu...
Aurkitu oraintxe akats guzti-guztiak, foro berri bat egin behar baita hosting aldaketan, eta hobe hasieratik gaizki dagoen guztia zuzenduta egotea.