Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2013ko Otsailaren 23a, 00:42:59

Izenburua: Gobernuko Kultura sailak proposatutako lege erreforma berriari buruzko berriak
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Otsailaren 23a, 00:42:59
Ba bai, iazko Abenduaka Espainiar Gobernuko kulturako ministroak ukatu baldin bazuen ere, Internauten Elkarteak atera berri duen berri baten arabera, pasa den Urtarrilean jabetza intelektualaren legea aldatzeko proposamen berri bat atera zuten Wert eta Jose Maria Lassalek.

Bertan, beste proposamen batzuen artean (nire iritziz guztiz eroak direnak) kopia pribatuaren erabilera hare gehiago murriztea proposatzen dute, eta ondorioz, hemen askok egiten duzuena, hau da, ETBtik gauzak grabatzea, legez kanpoko aktibitate bihurtuko litzateke.

Hau da, galerazita egongo litzateke telebistatik gauzak grabatzea, guk nahi dugunean berriz ikusi ahal izateko edota nahi dugun jendearekin elkarbanatzeko.

Hauek, beti bezala, karramarroen antzera atzeraka ibiltzen.

http://www.internautas.org/archivos/mod_LPI_2013.pdf
Izenburua: Er: Gobernuko Kultura sailak proposatutako lege erreforma berriari buruzko berriak
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Otsailaren 23a, 14:06:36
Ez noa ezer esatera ze tipo hauei zer desiatzen diedan esango banu... Eta ez honengatik bakarrik, badaude beste 1000 arrazoi pisutsuagoak...
Izenburua: Er: Gobernuko Kultura sailak proposatutako lege erreforma berriari buruzko berriak
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Otsailaren 23a, 18:36:10
Herriyai ogiya eta zirkua ukatzen bazaixka, malo..... :threat:
Izenburua: Er: Gobernuko Kultura sailak proposatutako lege erreforma berriari buruzko berriak
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Otsailaren 23a, 19:40:15
Honez gain futbola kentzen badute, apokalipsia iritsiko da zihurrenik xD :rock:
Izenburua: Er: Gobernuko Kultura sailak proposatutako lege erreforma berriari buruzko berriak
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Otsailaren 23a, 19:45:10
Izango al du "Caracter retroactivo"?