:osopozik: Azkenean aurkitu egin det! Denbora asko neraman Dragoi Bola ta beste telesail batzuk euskaraz aurkitzeko asmoarekin. :osopozik: Hoberenak zeate!!
Gozatu ba.
Ongi etorri.
Jakizuela DBZren bertsio berria egitearena oraindik martxan dagoela :barre: Madarikatuta dagoela dirudi: DVD japoniarrekin hasi nintzen, gero bertan behera utzi nuen EEBBetan Blurayak ateratzera zihoaztelako, 2 pack atera ostean bertan behera geratu zen... Badirudi zerbaitek ez duela nahi proiektua gauzatzea.
Udan astia daukadanez egiten hasiko naiz, bideoak DVD japoniarretatik zuzenean aterata daude eta jada konprimituta daude, eta audioak ETBren oraingo emisiotik hartzen ari naiz (baten batek badaezpada grabatuko balu hobe, kale egiten badut ere), Selecta Visionen DVDetako audioek baino kalitate hobeagoa baitaukate.