Euskal Encodings

Igoerak => Irudi errealeko Filmak => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2013ko Maiatzaren 01a, 15:26:36

Izenburua: Printzesa ezkongaia - The Princess Bride (1987) (Rob Reiner) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Maiatzaren 01a, 15:26:36
PRINTZESA EZKONGAIA  -  THE PRINCESS BRIDE (1987)

(https://m.media-amazon.com/images/I/819kXHHiVqL._SY445_.jpg)


Filmaren Ezaugarriak:
Herrialdea: AEB
Generoa: Abentura / Fantasia / Erromantikoa / Komedia
Zuzendaria: Rob Reiner
Gidoia: William Goldman
Argazkia- musika : Adrian Biddle Mark Knopfler
Aktoreak: Robin Wright, Cary Elwes, Mandy Patinkin, Chris Sarandon, Christopher Guest, Wallace Shawn, André the Giant, Fred Savage, Peter Falk
Sinopsia: Bost urtez aberasteko asmoz munduan zehar ibili ondoren, Westley (Cary Elwes) bere sorterrira itzuliko da, zertarako eta bere andregaiarekin, Buttercup (Robin Wright) ederrarekin ezkontzeko. Neska berreskuratzeko, ordea, Vizzini eta bere menpeko maltzurrei aurre egin beharko die. Proba hura gainditurik, beste oztopo handiago batekin topatuko da aurrez aurre:  Humperdinck printzea, zeinek Buttercup gajoarekin ezkontzeko asmoa baitu, nahiz eta hark ez duen maite...
Nota Filmaffinityn: 7,4


1. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 98 min
Pisua: 2,29 GB
Erresoluzioa: 1080p
Esteka (MEGA - ONLINE) (https://mega.nz/file/MKBxAYQL#Lvh5rsvDOo3VikYbtlWayPli9Hvw6nRrM3uTysjCAm4)


2. Aukeraren bideoaren ezaugarriak:
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 98 min
Pisua: 1,23 GB
Erresoluzioa: 480p
https://mega.nz/file/vB0XkDTJ#EQ-s80I-pr6eZJk9cH_vvTbgc4hDHfIS8GNgBHzazWs (https://mega.nz/file/vB0XkDTJ#EQ-s80I-pr6eZJk9cH_vvTbgc4hDHfIS8GNgBHzazWs)

Eta opari, Zine Oron botatako atarikoa: ZINE  ORO-aurkezpena (https://mega.nz/file/PJVDRSRK#a3D_fEDp7oenhpAqqQL6EEBfOMs9MwM59fs2qNl_Y_w)


Izenburua: Er: PRINTZESA EZKONGAIA [MG] (1987) ( Robin Wright Penn, Cary Elwes )
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Maiatzaren 15a, 23:58:39
Aspaldi gutxi sartzen naiz, baina derrepente hauek ikusterakoan flipatu egiten dut nolako partaidetza dagoen ikusita.
Mila esker benetan bihotz bihotzez, aspalditik eskatzen zuten filme zoragarri hau berreskuratzeagaitik ;)
Izenburua: Er: PRINTZESA EZKONGAIA [MG] (1987) ( Robin Wright Penn, Cary Elwes )
Egilea: carlocollodi Noiz: 2015ko Irailaren 22a, 21:50:10
Indiana Jonesen Azken gurutzada eta Zorigaiztoko tenplua pelikulen harietan utzi dut eskaera bat, eta honekin ere animatu naiz gauza bera –eta konpromezurik gabe, jakina– eskatzera. Eskertzekoa da benetan hemen pelikulen bilatzaileok eta erripeatzaileok egiten duzuen lana. Eta eskertzeaz gain, eskatzea libre denez, mesede haundi bat eta presarik gabekoa eskatuko nizueke:
Inork sinkronizatu ahal du pelikula honen audioa fundamentuzko bideo baten gainean? Badakit kristoren lana izan daitekeela, baina ikusita Arka galduaren bila pelikularen kasua, eskaera egitera ausartu naiz.
Honetarako badut nik pantaila panoramikoan eta zaharberritutako edizioaren koloreekin artxibo bat, gazteleraz. Bilduma honek izugarri irabaziko luke inork jakingo balu audio eta bideo nahasketa ongi egiten. Inor animatzen bada, abisatu eta gaztelerazko bideo artxiboa pasako nioke.
Eskatzea librea bada, eskaerari uko egitea libreagoa da, jakina. Eskerrik asko berriz ere guztioi!
Izenburua: Er: Printzesa ezkongaia - The Princess Bride (1987) (Rob Reiner) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: arrakala Noiz: 2021ko Urtarrilaren 21a, 09:16:20
1080p bertsioa gehitua! Remasterizatutako bertsio berri batekin sinkronizatu dut audioa, klasiko eder hau kalitatezko irudiarekin ikusi ahal izateko. Gozatu!
Izenburua: Er: Printzesa ezkongaia - The Princess Bride (1987) (Rob Reiner) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: petpunk Noiz: 2021ko Urtarrilaren 21a, 10:18:47
Itzela, mila esker!!
Izenburua: Er: Printzesa ezkongaia - The Princess Bride (1987) (Rob Reiner) [1080p|MEGA] [ONLINE]
Egilea: carlocollodi Noiz: 2021ko Urtarrilaren 21a, 17:32:04
Aipamenaren egilea: arrakala  Noiz: 2021ko Urtarrilaren 21a, 09:16:201080p bertsioa gehitua! Remasterizatutako bertsio berri batekin sinkronizatu dut audioa, klasiko eder hau kalitatezko irudiarekin ikusi ahal izateko. Gozatu!

Zoragarri! Mila mila mila esker!