Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: MikelEiza Noiz: 2013ko Ekainaren 02a, 23:01:59

Izenburua: Ajuren eskaera bat
Egilea: MikelEiza Noiz: 2013ko Ekainaren 02a, 23:01:59
Kaixo guztioi,

Ajuk mesede bat eskatzeko esan dit.

Dragoi Bola Zko bertsio "definitibo" bat egiteko asmoarekin omen dabil duela dexentetik, eta horretarako gauetako emisioak grabatzen ari da inolako konpresio gabe. Kontua da, ospitalean dagoela ingresaturik peritonitis bat dela eta, eta ezingo dituela aste honetako audioak grabatu. Hori dela eta, aste honetako atalen audioak zuetako norbaitek graba ote ditzazkeen galdetu dit; audioa bakarrik behar du, baina konpresio gabe.

Beraz, norbaitek mesede hori egiterik baldin badauka, abisatu mesedez.

Nahiko gaizki egon da egunotan eta beraz ez dakit noiz arte egongo den ingresaturik, beraz berak abisatu arte arduratu audioak hartzeaz, ok? Uste dut hori eta gehiago zor diogula.

Mila esker!!
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 06:56:10
Aipamenaren egilea: MikelEiza  Noiz: 2013ko Ekainaren 02a, 23:01:59
Kaixo guztioi,

Ajuk mesede bat eskatzeko esan dit.

Dragoi Bola Zko bertsio "definitibo" bat egiteko asmoarekin omen dabil duela dexentetik, eta horretarako gauetako emisioak grabatzen ari da inolako konpresio gabe. Kontua da, ospitalean dagoela ingresaturik peritonitis bat dela eta, eta ezingo dituela aste honetako audioak grabatu. Hori dela eta, aste honetako atalen audioak zuetako norbaitek graba ote ditzazkeen galdetu dit; audioa bakarrik behar du, baina konpresio gabe.

Beraz, norbaitek mesede hori egiterik baldin badauka, abisatu mesedez.

Nahiko gaizki egon da egunotan eta beraz ez dakit noiz arte egongo den ingresaturik, beraz berak abisatu arte arduratu audioak hartzeaz, ok? Uste dut hori eta gehiago zor diogula.

Mila esker!!

Ni saiatuko nauk egiten. Ea laster sendatzen den eta besarkada bat hemendik!!!
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 17:06:51
22:00-23:00-etara ere saiatuko naiz "Hasta nueva orden"...  :keinu:
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 18:27:40
Ostia! Sendatu dadila. Peritonitis-a gauza grabea da.

Animo.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 19:57:26
Egoera horretan audioengatik arduratzea ere... Mutil hau beste kasta batekoa da. Lehenik eta behin ondo sendatu dadila, beste gauzetarako egongo da denbora.

Animo!! :goku:
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 20:42:46
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 17:06:51
22:00-23:00-etara ere saiatuko naiz "Hasta nueva orden"...  :keinu:

Ados, zumarra. Neuk ere nahiago diat biok egitea bakar batek baino, badaezpada ere... Ea Aju laster dugun gurean. Orain bakarrik bere buruaz arduratzeko garaia du; gainontzekoa geure esku!! :gaixo:
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 21:39:43
Kontua da norbaitek azaldu beharko didala nola atera "audioa" bakarrik konprimitu gabe .mpg haundi batetik. Nik erabiltzen dudan Avidemux izeneko programak ez dit uzten hori egiten konprimitu gabe.

XP eta 7 sistemak dauzkat makina birtualen bidez eta erabili nitzazke audioarena egiteko. Esan zein programa behar den eta kitto.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 22:14:06
Beno, avidemux-ekin formato hauetan gorde dezaket audioa. Bakarren batek balio al du?:

(http://i.imgur.com/1EqcD3Q.png)
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: MikelEiza Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 22:56:29
Ba egia esan nik ere ez dakit ze formatutan nahi duen; galera gabekoa izan behar duenez, nik wav formatua esango nuke, baina ez nago ziur. Ea bihar berarekin hitz egitea lortzen dudan hobetu den jakiteko eta bide batez, galdetuko diot ea ze formatu nahiago duen.

Eta nik ere berdina esan nion; dagoen egoeran gauza hauekin arduratu beharrean hobe zuela deskantsatzea, baina Dragoi Bola buruan beti...

:goku:
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 23:16:10
Nik Virtualdubmod erabiltzen diat telebistako Mpeg-2a editatzeko, eta oker ez banago audioak AC3 formatoa edukitzen dik. Oraintxe egingo diat aproba grabatutakoarekin...
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 03a, 23:52:23
Nola atera audioa MPEG batetik Virtualdubmod erabiliz:

1. Programa instalatu: http://sourceforge.net/projects/virtualdubmod/files/
2. File > open video file (artxiboa kargatu, denbora piska bat behar izaten du)
3. Streams > stream list > save wav (aukeratu non gorde nahi duzun audio artxiboa, eta kitto).
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 05:11:18
Ederki. Ea Ajuk zer dioen...
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 19:09:22
Atzoko atalen audioa (ac3 formatoan) 38 mb. dira. Itxoin beharko da balio duen ala ez; bestela Virtualdubmod-ekin egingo dut.

Beste kontua ea Ajuk jakingo duen zein ataleko audioa den. Ez dut inon izenburua entzuten...
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 20:11:25
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 19:09:22
Atzoko atalen audioa (ac3 formatoan) 38 mb. dira. Itxoin beharko da balio duen ala ez; bestela Virtualdubmod-ekin egingo dut.

Beste kontua ea Ajuk jakingo duen zein ataleko audioa den. Ez dut inon izenburua entzuten...

Ba niri, Virtualdubmod erabiliz, 73,4 MB-eko artxiboa ateratzen zaidak, AC3 formatoan beti ere.... Izenbururik ez ziok inon ere. Nik, nolabait bereiztearren, grabazioaren data jarri ziot. Ajubuitak jakingo dik noiz arte egin zizkin grabazioak.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 21:09:37
Ez dakit konpresio gabeko audioa zer esan nahi duen (ziurrenik WAV izan beharko da), baina AC3 formatoak konpresioa dauka, eta gainera galera dakarren konpresioa.

Uste dut nolabait Audacity-rekin mpeg bat ireki daitekela, eta gero WAV bat gorde (audacity mpg bilatuz googlen):
http://forum.audacityteam.org/viewtopic.php?f=12&t=50213
http://www.wikihow.com/Extract-the-Audio-From-an-MPEG-Video-File-With-Audacity
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 21:49:03
Jesus!!!!!!!

Audaciy-rekin .mpeg-a inportatu, audioa aukeratu eta .wav moduan jasota: 40 min = 462,5 mb.

Hau izango da Ajuk nahi duena???
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 22:03:34
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 21:49:03
Jesus!!!!!!!

Audaciy-rekin .mpeg-a inportatu, audioa aukeratu eta .wav moduan jasota: 40 min = 462,5 mb.

Hau izango da Ajuk nahi duena???

Nik atzo gauza bera egin nian baina beste programa bat erabiliz (AoA audio extractor) eta wav-eko artxiboa 440 Mg-ekoa atera zitzaidaken. Nik kontua hau argitu arte, behintzat, bi formatoetan jasoko diat audioa. Ea asmatzen dugun...
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Ekainaren 04a, 22:16:30
Nik uste hori izango dela nahi duena. WAVa edukita gero berak pasa dezake nahi duen formatura.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 09:07:54
Gauza da ETB ek emititzen duen bertsioaren audioa ere oso garbia ez dela izango, stereon bikoiztua izan zela uste baitut xD.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 18:57:17
Kaixo, itzuli naiz etxera :barre:

Neuri ere grazia ematen zidan nire egoeran eta halako gauzekin pentsatzen egoteak, bina ulertzazue, egun guztia neukan hutsari begira egoteko :barre: Eta oraindik horrela izaten jarraituko du, ze drenaje eta guzti nago etxean, zikinkeria izugarria baineukan...

Zer zen konpresio eza: normalean grabatutako bideoa mpg izaten da, ezta?. Ba konpresiorik gabe ateratzeko DGIndex erabiltzen dut; zabaldu bideoa, eman Save eta .d2v fitxategi bat eta mp2 audio bat ateratzen dizue, azken hau 192 kbps-ra eta konpresio gabe. ETBk bidaltzen duen moduan. Gutxi okupatzen du, 30 mega inguru atal bakoitzeko.

Kasualitatez aurreko astean inork etzituen grabatuko, ezta?. Intuizioa neukan zer gertatuko zen eta programatuta utzi nuen aste guztia, eta orain ezer ez didala grabatu ikusten dut.

ESKERRIK ASKO!
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 19:29:22
Ongi etorri berriz ere Aju. Zumarra eta biok grabatu dizkiagu astelehenitik aurreko atalak. Eztabaida egon duk audioa ateratzeko programaz eta formatoaz. Gaur ordenagailua konpontzen zekat baina bihar seguru asko emango zidatek. saiatuko nak grabatutakoa programa horrekin aaudioa ateratzen.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 19:30:56
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 19:29:22
Ongi etorri berriz ere Aju. Zumarra eta biok grabatu dizkiagu astelehenitik aurreko atalak. Eztabaida egon duk audioa ateratzeko programaz eta formatoaz. Gaur ordenagailua konpontzen zekat baina bihar seguru asko emango zidatek. saiatuko nak grabatutakoa programa horrekin aaudioa ateratzen.
Ok, eskerrik asko benetan bioi.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 20:40:01
Beno, ongi etorria berriz. Eutsi!!!!

Nik ez dakit albiste ona edo txarra dudan. Astelehenekoa eta asteartekoa, .wav formatoa zelakoan behar zenuena, audioa formato horretan atera eta gero, grabazioak borratu nituen. Audioak ditut .wav formatoan (460 mb. gutxi gora behera). Balio al dizkizute?

Atzokoa, ordea, ezer egin gabe daukat, beraz, zure moduan egin dezaket.

Burrundaie: zer du zure ordenagailuak, gizona? Berria zen, ezta? Linux-en aukera aztertu duzu?

eeeh... DGIndex deskargatzeko helbide on bat?

Eta grabatzen jarraitu behar dugu?
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 22:24:21
Supoatzen da dagoeneko Aju etxean dagoela, ezta? Hortaz, eta oker banago esan dezala, gaurtik aurrera atalak grabatzeko moduan egongo dela pentsatzen diat. Ordenagailuari egur gehiegi ematen ziot, eta lehertu gaiztoa hartu ez duenean, gaitz erdi! Atzo dvd-a grabatzen jarri, eta konturatu nintzenean, dvd-a eta lektorearen gaineko pieza desagertuak zeudeken. Informatikako dendakoa jotama gelditu duk, holakorik inoiz ez duela ikusi... Lektorea aldatu eta biharko prest egongo omen duk. Orain umeen ordenagailutik ari nauk. Audioaren kontu honetaz zera ari nauk pentsatzen: atalak bere horretan igo (bakoitzak 1,6 GB-ko pisua zekak, mpeg formatuan, noski) eta Ajuk nahi duena egin dezala, zer iruditzen?
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 22:52:40
zumarra, waven badago ez dago arazorik, horrek ez baitauka inolako konpresiorik eta originala bailitzan izango da bere kalitatea.

Aurrerantzean ez dago zertan audio gehiago grabatu, etxean nago eta neu arduratuko naiz. Hau esanda... ez dakit zergatik demontre baina kapturadora arraio honek ez dit programatutako ezer grabatzen, eta gaurko emisioa programatuta neukan... lehendik ere moskeatuta nenbilen, ea grabatzen zuen ala ez, horregatik badaezpada ordenagailua begiratzera etorri naiz; efektibamente, ETB3 emititzen zebilen baina ez zegoen grabatzen (lehen 6 minutuak edo galdu ditut). Hurrengorako badakit: gainean egongo naiz eta rec emango diot hasten denean, baina gaurkoak kasualitatez ez zenituzten hartuko, ez?.

Mila esker.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 06a, 23:31:33
Bai, gaurkoa ere grabatuta zeukat. Baina ordenagailu honekin ia ezin diat ezer egin, ea biharko nirea ematen didaten. Zumarrak lehenago egiten ez badu, ordenagailua eduki bezain pronto audioarena nire kontu.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 06:09:58
Ba, eskerrak Burrundaieri. Atzokoa (ostegunekoa) moztu egin zait (????).

Astelehena, asteartea eta asteazkenekoak igotzen hasiko naiz, .wav formatoan.
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 06:44:13
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 06:09:58
Ba, eskerrak Burrundaieri. Atzokoa (ostegunekoa) moztu egin zait (????).

Astelehena, asteartea eta asteazkenekoak igotzen hasiko naiz, .wav formatoan.

Ados, hortaz ostegunekoa nire kontu.













Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 07:07:47
Ea laster ondo zauden Aju!! Animo!!
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 10:23:13
Aipamenaren egilea: jonnydbz  Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 07:07:47
Ea laster ondo zauden Aju!! Animo!!
Ederki kostatu behar zait horixe. Bizitza guztian orratz puta bat ikusi ez eta orain guztiak datoz batera. Drenajearen hodia oraindik barruan dago eta inutil nauka. Denborarako daukat zoritxarrez...
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 18:20:58
Aste honetako lehenego hiru eguneko audioak. .7z pasahitzik gabe. ZAINDU!!!!!!

DBZ-2013-06-03:

https://mega.co.nz/#!JAwBnZRB!dbulZElbYNfLH-jMwG0YOi2pzwtxrZRlvHlt0Ow2KGk
https://mega.co.nz/#!pYQgnbYA!TJ8_E2Cml4zwVud_HpnfiglChBo7ufR22AQTiTA9Uew
https://mega.co.nz/#!EZ5yDBaS!IbmB0D4XnSNbwL7xsD6yFThCLCIV7pBIaiNXJLJcGZA

DBZ-2013-06-04:

https://mega.co.nz/#!1Y4hVCgC!eoOt7xp0Qx52JShj9uXMrTK4hyJzOCKdcLOvmfS13jk
https://mega.co.nz/#!sU5jFILI!FnkjpWCn1MNg4C80mvrSBH5C5ds7e-0hRUs3MYUv7x8
https://mega.co.nz/#!VQQ0XLqQ!GY24-0UMAdbwPTvrYI7afRSQn-V6N5LqpPEoDkliHxs

DBZ-2013-06-05:

https://mega.co.nz/#!wM5xlZgR!VsG-tWTnWBfe7PexbjoE1zaELOIjo4An0I2bslwqKPo
https://mega.co.nz/#!MEACESSR!VLh6gSdLFhaJ6A3cQyRvCjN5azNHqdMD1_v_yVdede0
https://mega.co.nz/#!dVo2ERhB!HESMTyOAFL90rHAdkpG9ugYiInwD_6axHRDsoP00-t8
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 19:29:05
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 18:20:58
Aste honetako lehenego hiru eguneko audioak. .7z pasahitzik gabe. ZAINDU!!!!!!

DBZ-2013-06-03:

https://mega.co.nz/#!JAwBnZRB!dbulZElbYNfLH-jMwG0YOi2pzwtxrZRlvHlt0Ow2KGk
https://mega.co.nz/#!pYQgnbYA!TJ8_E2Cml4zwVud_HpnfiglChBo7ufR22AQTiTA9Uew
https://mega.co.nz/#!EZ5yDBaS!IbmB0D4XnSNbwL7xsD6yFThCLCIV7pBIaiNXJLJcGZA

DBZ-2013-06-04:

https://mega.co.nz/#!1Y4hVCgC!eoOt7xp0Qx52JShj9uXMrTK4hyJzOCKdcLOvmfS13jk
https://mega.co.nz/#!sU5jFILI!FnkjpWCn1MNg4C80mvrSBH5C5ds7e-0hRUs3MYUv7x8
https://mega.co.nz/#!VQQ0XLqQ!GY24-0UMAdbwPTvrYI7afRSQn-V6N5LqpPEoDkliHxs

DBZ-2013-06-05:

https://mega.co.nz/#!wM5xlZgR!VsG-tWTnWBfe7PexbjoE1zaELOIjo4An0I2bslwqKPo
https://mega.co.nz/#!MEACESSR!VLh6gSdLFhaJ6A3cQyRvCjN5azNHqdMD1_v_yVdede0
https://mega.co.nz/#!dVo2ERhB!HESMTyOAFL90rHAdkpG9ugYiInwD_6axHRDsoP00-t8
Jaitsita. Bikain entzuten dira, eskerrik asko!
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 22:51:14
Osteguneko audioa.

https://mega.co.nz/#!EBEDGSyZ!LK-t9XYd9SKCSo4lY8g7xC7TdTwgfK7pqouZA35s2Ss

Zaindu hire burua lagun!!!
Izenburua: Er: Ajuren eskaera bat
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 23:30:47
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Ekainaren 07a, 22:51:14
Osteguneko audioa.

https://mega.co.nz/#!EBEDGSyZ!LK-t9XYd9SKCSo4lY8g7xC7TdTwgfK7pqouZA35s2Ss

Zaindu hire burua lagun!!!
Mila esker. Zaindu beharko, bai!