Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 17:44:06

Izenburua: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 17:44:06
Ba horixe. Datorren asteetan zehar GOOGLErek bere dohako biltegiratzen espazioa handiagotu egingo du, GMAIL zerbitzuari dagozkion 10 GBak Google drivek dituen 5 GB gehituz, guztira 15 GB eskeiniz. Oraindik, sortzen diren eta dagoeneko sortu diren kontu guztietan ez dago aukera hau erabilgarri. Hala ere, laster jarriko dutela diote.

Google adwords eta 10minutemail bezalako spam web orrien bitartez, nahi haina GOOGLE DRIVE kontu sor daitezke.

Ni hemendik aurrera zerbitzari hau eta MICROSOFTen SKYDRIVE zerbitzari hau erabiltzen hasiko naiz.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 23:32:40
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 17:44:06
Ba horixe. Datorren asteetan zehar GOOGLErek bere dohako biltegiratzen espazioa handiagotu egingo du, GMAIL zerbitzuari dagozkion 10 GBak Google drivek dituen 5 GB gehituz, guztira 15 GB eskeiniz. Oraindik, sortzen diren eta dagoeneko sortu diren kontu guztietan ez dago aukera hau erabilgarri. Hala ere, laster jarriko dutela diote.

Google adwords eta 10minutemail bezalako spam web orrien bitartez, nahi haina GOOGLE DRIVE kontu sor daitezke.

Ni hemendik aurrera zerbitzari hau eta MICROSOFTen SKYDRIVE zerbitzari hau erabiltzen hasiko naiz.


Itxura batera itxura ona dik. Probatu egin beharko diagu, bai horixe!
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Ekainaren 09a, 23:40:11
nik One Piecen atal batzuk igo ditut, eta pinta ona du, jesteko ez dago itxaron beharrik edo publizitaterik tragatu beharrik, eta 3-4 min tan jeitsi dit atal bat (230MB).
gainera, konprimitu gabe igo ezkero beintzat, online ikusteko aukera ematen du, honela, igotako guztia jeitsi gabe ere ikusteko aukera emango luke. :osopozik:
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 10a, 00:06:12
Ez nekien bideoak stream ean ikusteko aukera ematen zuenik

JDOWNLOADER 2 edota FLASHGOT+Jdownloader erabiliz (Flashgot Firefox enta THUNDERBIRD nabigatzailentzat sortutako gehigarria da) abiadura handiagoan deskargatu daiteke.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 10a, 00:38:07
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 10a, 00:06:12
Ez nekien bideoak stream ean ikusteko aukera ematen zuenik

JDOWNLOADER 2 edota FLASHGOT+Jdownloader erabiliz (Flashgot Firefox enta THUNDERBIRD nabigatzailentzat sortutako gehigarria da) abiadura handiagoan deskargatu daiteke.


Egia duk! Jdownloader 2 instalatu diat eta estekak egundoko abailan jaitsi zaizkidak!! Eskerrik asko baronluigi informazioarengatik!!! :osopozik:
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 10a, 08:01:33
Kontua da arazoa bi bertsioetan konponduta dagoela, baina JDOWNLOADER arrunterako eguneraketak noizean behin ateratzen dira. Jdownloader 2n, aldiz, automatikoak dira. Konpondu bezain laster daude eskuragarri.

Nik abisatu nien gaizki zebilela eta segituan konpondu dute.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 10a, 08:22:42
Jdownloader 2 gainera 7Z motako artxiboak deskonprimitu eta lotzeko gauza ere bada.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 18:08:46
Beno, nahi baduzue egun hauetako batean google adwordsen bitartez nahi haina kontu nola sortu azalduko dizuet. Minutu pare bateko kontua da eta kontu bakoitzeko 15 GB ematen dutenez, pena merezi du.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 20:55:14
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 18:08:46
Beno, nahi baduzue egun hauetako batean google adwordsen bitartez nahi haina kontu nola sortu azalduko dizuet. Minutu pare bateko kontua da eta kontu bakoitzeko 15 GB ematen dutenez, pena merezi du.

Ba oraintxe saiatu nauk Google kontu berria egiten 10 minute mail erabiliz, eta mugikorraren zenbakia eskatzen zidatek sms bat bidaltzeko kontu berria aktibatzeko gakoarekin.... Lehen kontua ireki nuenean ez zidaten holakorik eskatu! Ez zekiat ba nik.... :evil:
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 20:55:51
ba interesgarria izango da!
baina googleren 15Gk driven erabili al daitezke? edo 5G bakarrik dira drivekin erabilgarri?
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 22:24:07
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 20:55:14
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 18:08:46
Beno, nahi baduzue egun hauetako batean google adwordsen bitartez nahi haina kontu nola sortu azalduko dizuet. Minutu pare bateko kontua da eta kontu bakoitzeko 15 GB ematen dutenez, pena merezi du.

Ba oraintxe saiatu nauk Google kontu berria egiten 10 minute mail erabiliz, eta mugikorraren zenbakia eskatzen zidatek sms bat bidaltzeko kontu berria aktibatzeko gakoarekin.... Lehen kontua ireki nuenean ez zidaten holakorik eskatu! Ez zekiat ba nik.... :evil:

Badira urteak, GMAIL kontua sortzeko orduan telefono bidezko baieztapena eskatzen dutela.

Horregatik esan dut GOOGLE ADWORDS erabili behar dela kontuak egiteko. Google adwords Googlek negozio jabeentzat daukan zerbitzua da, beraiek bere iragarkiak Google n jarri ahal izateko.

http://adwords.google.com/

Kontua da ADWORDS bitartez kontua sortzerakoan, aldi berean, GMAIL zerbitzua ezik beste zerbitzu guztiak eskuragarri bihurtzen zaizkigula, GOOGLE DRIVE barne. Eta nahiz eta GMAIL zerbitzurik ez eduki, 15 GB eskeintzen dizkigute guztia DRIVEN erabiltzeko.

Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 22:56:58
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 22:24:07
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 20:55:14
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 18:08:46
Beno, nahi baduzue egun hauetako batean google adwordsen bitartez nahi haina kontu nola sortu azalduko dizuet. Minutu pare bateko kontua da eta kontu bakoitzeko 15 GB ematen dutenez, pena merezi du.

Ba oraintxe saiatu nauk Google kontu berria egiten 10 minute mail erabiliz, eta mugikorraren zenbakia eskatzen zidatek sms bat bidaltzeko kontu berria aktibatzeko gakoarekin.... Lehen kontua ireki nuenean ez zidaten holakorik eskatu! Ez zekiat ba nik.... :evil:

Badira urteak, GMAIL kontua sortzeko orduan telefono bidezko baieztapena eskatzen dutela.

Horregatik esan dut GOOGLE ADWORDS erabili behar dela kontuak egiteko. Google adwords Googlek negozio jabeentzat daukan zerbitzua da, beraiek bere iragarkiak Google n jarri ahal izateko.

http://adwords.google.com/

Kontua da ADWORDS bitartez kontua sortzerakoan, aldi berean, GMAIL zerbitzua ezik beste zerbitzu guztiak eskuragarri bihurtzen zaizkigula, GOOGLE DRIVE barne. Eta nahiz eta GMAIL zerbitzurik ez eduki, 15 GB eskeintzen dizkigute guztia DRIVEN erabiltzeko.

Ados baronluigi. Hik esan bezala egin diat eta arazorik gabe sortu diat googleko kontua. Ea luzaro irauten duen asunto honek... :txistu:
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 23:00:09
Gaur goizan oraindik  5GB kontuak sortzen zituen GOOGLEK, baina gaur arratsaldetik sortu ditudan kontu guztiak 15 GB izan dira. Bihar jarraituko dut kontuak sortzen xD

Nahi duenarentzat, gida bat idatzi dut hemen

http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4188.0
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 23:01:59
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 23:00:09
Gaur goizan oraindik  5GB kontuak sortzen zituen GOOGLEK, baina gaur arratsaldetik sortu ditudan kontu guztiak 15 GB izan dira. Bihar jarraituko dut kontuak sortzen xD

Niri 15ekoa sortu zidak!!
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 12a, 23:04:03
Niri ere bai muajajaja. 10 sortuta 150 GBko espazioa. Zuk esan xD

gmail konturik ezin dugu eskuratu horrela, baina niri bost. Behar duguna DRIVE zerbitzua da, besterik ez.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: SonGorka4 Noiz: 2013ko Ekainaren 13a, 09:28:32
arrazoi duzue, gaur sartzean atzo 5GB zituen kontu arrunta 15ekoa izatera pasa da! :goku:
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 13a, 09:37:23
Gaur, orain egun batzuk sortu baina oraindik ezer igo ez dudan kontu bat blokeatu didate xD. Ez dute ezabatu, blokeatu baizik, susmagarria iruditzen baitzaie. Berreskura daiteke baina lan gehiegi da kontu puta batengatik. Ez du merezi.

Kontuz ibili beharko dugu orduan. Baina beno, zerbitzari guztiekin gertatu daitekeen zerbait da XD
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 13a, 15:50:04
Bai, honekin ere tentuz ibili beharko diagu badaezpada ere.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 16a, 14:18:19
Dagoeneko bi kontu blokeatu dizkidate aktibitate susmagarri bezala, eta ez dakit zergatik. Mugikorraren zenbakia jarriz desblokeatu ditut, baina susmagarria iruditzen zait. Agian igotzerakoan, fitxero gehiegi igotzen hari naizela nabaritzen ari dira edo batek daki.

Ikusiko dugu
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Ekainaren 16a, 14:28:19
Nik, berriz, MGrekin zezkat arazoak. Igotako artxiboak jaitsi ezinik nebilek. Itxoin egin behar, baina usain txarra hartzen ziot kontu honi...
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 16a, 16:05:01
Dena da susmagarria  :beldur:
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Ekainaren 17a, 12:45:23
Blokeoen kontuan,  bideoak biltegiratuta dauden karpetaren helbidea bakarrik blokeatzen dutela nabaritu dut. Hau da, kontuaren sarreraz gain (hau da, ezin dugula kontua erabiltzen jarraitu) fitxeroak karpeta baten barruan badaude, ezinezkoa da beraiek eskuratzen saiatzea. Aldiz, zuk IKUSI ARTE filmearekin egin zenuen bezala, bideo bakoitzaren bakarkako linka jarriz, kontua blokeatuta ere edukietara sartzen jarraitu daiteke. Film bat naukan kontu berberera igota eta kontuak blokeaturik jarraitu harren, filmak eskuragarri egoten jarraitzen zuen.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Uztailaren 01a, 20:04:12
Niri ere Google driveko kontu bat blokeatu didate. Susmagarria iruditzen zaie, nonbait eta mugikorraren zenbakia eskatzen didate desblokeatzeko. Bertan artxibo bakarra neukan eta ondo egiten du, baina Driveren fidagarritasuna eskaxa dela iruditzen zait....
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: baronluigi Noiz: 2013ko Uztailaren 02a, 17:58:58
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Uztailaren 01a, 20:04:12
Niri ere Google driveko kontu bat blokeatu didate. Susmagarria iruditzen zaie, nonbait eta mugikorraren zenbakia eskatzen didate desblokeatzeko. Bertan artxibo bakarra neukan eta ondo egiten du, baina Driveren fidagarritasuna eskaxa dela iruditzen zait....

Niri mezu hori idatzi nuenetik ez didate konturik blokeatu.

Horrez gain, kontu bat sortu eta egun bertan fitxeroak igotzen hasi ezkero, susmagarritzat hartzen dutela konturatu naiz. Blokeatu zizkidaten 2 kontuak egun bertan sortu eta bete nituen.
Izenburua: Er: Google Drivek 15 GB doako kontuak eskainiko ditu hemendik aurrera.
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Uztailaren 02a, 20:21:21
Aipamenaren egilea: baronluigi  Noiz: 2013ko Uztailaren 02a, 17:58:58
Aipamenaren egilea: burrundaie  Noiz: 2013ko Uztailaren 01a, 20:04:12
Niri ere Google driveko kontu bat blokeatu didate. Susmagarria iruditzen zaie, nonbait eta mugikorraren zenbakia eskatzen didate desblokeatzeko. Bertan artxibo bakarra neukan eta ondo egiten du, baina Driveren fidagarritasuna eskaxa dela iruditzen zait....

Niri mezu hori idatzi nuenetik ez didate konturik blokeatu.

Horrez gain, kontu bat sortu eta egun bertan fitxeroak igotzen hasi ezkero, susmagarritzat hartzen dutela konturatu naiz. Blokeatu zizkidaten 2 kontuak egun bertan sortu eta bete nituen.

Hara, neuk ere hala egin nian: kontua sortu eta berehala artxiboak igotzen hasi. Gaur beste kontu bat sortuko diat eta ea beste egunen batean artxiboak igota zer gertatzen den....