Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Taichisan Noiz: 2013ko Abuztuaren 28a, 14:04:10

Izenburua: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Abuztuaren 28a, 14:04:10
Aupa lagunok, horra nire zalantza.
Disko gogor bat daukat non ia ia grabazioz josita dago eta ripeatu nahian nabil material guztia daukadan espazio apurragaz.
Gauza da, AVIDEMUXekin sartzen ditudala .TS-ak eta hortik audioa eta bideoa separatuta atera. Jakin nahi dudana da nola ripeatu dezaket kalitatea galdu gabe programa bakar batean ezer gehiago egin gabe, zeren avi formatuan ateratzen didanean gero virtuadub-ean sartu behar dut ripeatzeko.

Esker mila erantzunengaitik.
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Abuztuaren 29a, 01:25:05
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2013ko Abuztuaren 28a, 14:04:10
Aupa lagunok, horra nire zalantza.
Disko gogor bat daukat non ia ia grabazioz josita dago eta ripeatu nahian nabil material guztia daukadan espazio apurragaz.
Gauza da, AVIDEMUXekin sartzen ditudala .TS-ak eta hortik audioa eta bideoa separatuta atera. Jakin nahi dudana da nola ripeatu dezaket kalitatea galdu gabe programa bakar batean ezer gehiago egin gabe, zeren avi formatuan ateratzen didanean gero virtuadub-ean sartu behar dut ripeatzeko.

Esker mila erantzunengaitik.
Negritan jarri dizudana ez dut ondo ulertu. AVI formatuan atera ostean ripeatu?, AVIan badago ripeatuta dago, ez?. Bi aldiz ripeatu behar duzula diozu?
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Abuztuaren 29a, 02:04:52
Berez AVIDEMUXekin avi bat ateratzen dut baina ez da kompresioa, soilik formatu horretara ateratzen dit bideoa "stream copy" bat izango balitz bezala... horregatik gero virtuaduben bideoa eta audioa sartu behar ditut nahasteko eta gero hortik ripeatu. AVIDEMUXak blokekaateratzen dizkit bideoak.
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Abuztuaren 29a, 15:24:56
AVI hori konpresio gabeko izango da, TS-a baina tamaina askoz handiagoa izango du ezta?
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Aju Noiz: 2013ko Abuztuaren 29a, 21:02:25
Nik meGUI programa bakarrik ezagutzen dut guzti hori egiteko gai dena, baina gogoratzen bazara duela urte batzuk Kerororen raw batzuk bidali nizkizun (meGUIrekin konprimituta zeuden Xvid erabilita) eta komentatu zenidan pixelazio arraro bat zeukatela. Ez nuen ulertu zergatik gertatzen zen baina ordutik hona ez dut gehiago meGUI erabili Xvidekin konprimitzeko.
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Abuztuaren 29a, 22:10:05
Bai jonny, hori da gauza, artxibo erraldoiak direla eta horregatik ba... disko gogorrean sartuta zeharo puteatzen dit.
Orduan ez dago beste modurik egiteko?
Zumarra, zuk nola egiten duzu?
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Abuztuaren 30a, 08:43:04
Neuk ere lehengo urtean antzeko arazoa izandu nian, TDT grabatzailea erosi eta sortzen zituen artxiboak ezin kodifikatu eta editatu behar bezala. Azkenean, -ts motako artxiboak onartzen zituen programa bat aurkitu nian, editatzeko aukeraren bat edo baduena : artxiboak moztu besteak beste. Nahi baduk, bihar pasako diat bere  botikarekin eta proba ezak.
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Euskadi1 Noiz: 2013ko Irailaren 02a, 19:51:25
Kaixo Taichisan, zuk egin nahi duzuna da .ts-ak ripeatu horrela disko gogorean uzteko eta lekua gehiago aprotsatzeko ez?

Ba nik tutorial bat egin berri dut nola erabili x264.exe ripeatzeko nahi baduzu lagunduko dizut azalpenekin,

Begiratu ezazu tutorial hau nik eginikoa: http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4233.0

Tutorial honetan bezala egiten baduzu kalidade guztia mantenduko duzu. x264 ematen baitu kalidade gehien

Ahaztu Xvid eta VirtualDubMod horiek laister historiara pasako baitira!
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: zumarra Noiz: 2013ko Irailaren 04a, 16:11:03
Kaixo Taichisan:

Iritsi berria naiz eta egunean jartzen ari naiz:

Nik Avidemux-a soilik erabiltzen dut eta hemen tutoriala jarri nuen (nahiz eta bakarrik gazteleraz egon  :giveup:)

http://marrazkiak.euskal-encodings.com/1-Avidemux.html

Ea baliagarri zaizun, bestela galdetu.  :barre:
Izenburua: Er: TDT berria erosi dut, eta ripeatzeko laguntza behar dut!
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Irailaren 04a, 22:37:07
Esker mila guztioi, Avidemuxekin probatuko dut, erabiltzen bait dut eta. Esango dizuet ia nola ateratzen den ;)