Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Aju Noiz: 2006ko Urriaren 24a, 14:16:27

Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Urriaren 24a, 14:16:27
Ba hori, teletexton begiratu dot kasualidadez ta eguerdietan emango dute antza. Ea oraingorako azken 12ak bikoizten dituzten, exitoa izan du aurreko pasean eta...



Mamorrok dauzka audioak, baina ia urte erdian pare bat emailetan bakarrik komunikatu gara ta gauzak lehengo bestean daude, nik uste dut onena audioak oraintxe hartzea izango dela onena ta horrela zain ez egon, aunke dakizuenez hori ez dago nire esku (audioak hartzea).



Gaurkoa, lehen atalarena, neuk hartuko dut, Lekeition bainago. Nire ordenagailuari buruzko posta irekitzera noa, disgustatu egingo zarete  :?
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 24a, 14:39:30
Ba 14:37an irakurri dut post hau, eta grabatzen jarriko dut GT. Saiatuko naz audio guztiak hartzen baina dagoen haizeagaz askotan joaten zait argia... idealena bi pertsona hartzen egotea izango litzateke. Hala ere ni saiatuko naz danak grabatzen.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Urriaren 28a, 21:26:11
Email bat bidali behar diet galdetzen aber oraingoan osorik eman behar duten edo ez, eta osorik ez badaukate ba aber, eskatzearren ez da ezer galtzen, bidali zuek ere emailen bat.



Ya hasita nago GTren rawak lortzen eta aber laster lehen atala jartzen dudan ikus dezazuen nolakoa izango den release definitibo hori.



Arsenicum, ahal baduzu hartu audioak op eta end eta guzti, eske horrela erdiko kortinilla bakarrik sinkronizatu behar dut  :D



Nola doa Z eta GTren audioen kaptura? Uf, eske hainbeste denbora da msntik ez nabilela...









Ta beno, jakin dezazuen, pelikulak larunbat-igande goizetan ematen dituzte orain. Gaur Coolarena eman dute (igandeetan hor utzi zuten), eta bihar goizean Coolaren bigarrena dago, Namekekoa. 11:15 aldera.



Ta ya behin gauzak esaten hasita, azkenean konpondu dut x264aren konfigurazioa. Pixkanaka DBZ egiten joango naiz hasieratik x264 dualean eta dragon boxean datozen moduan atalak op, end eta kortinilla eta guzti, 236mb inguru, zuzenean audio onekin, gero audioak soltean igotzen ez ibiltzeko eta v2rik ez agertzeko. Dena den ez dut ezer agintzen, lo mismo Z xvidekoa amaitzean oraindik x264eko 20 atal bakarrik daramatzat, aspertuta nagoenean bakarrik montatuko ditut xvidekoa amaitu artean.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Urriaren 29a, 16:37:01
aupa jente



galdera bat soilik daukat. Ajuk esan du, op eta end-ak jarriko dituela hurrengo ataletan eta ondo iruditzen zait baina nire galdera, hau da. Nik atalak 700 MB-ko cd-tan grabatzen ditut eta op eta end-arekin orain 220 MB-tik 236 MB-ra pasatuko dira atalak, honek esan nahi du lehen 3 atal sartzen nituela cd bakoitzean eta orain 8 MB faltatzeagatik 2 atal soilik sartu ahal ditzaket. Posible izanez gero hau eskatzen dut: 236 MB-tik 233 MB-ra kapitulu bakoitza konprimitzea horrela sartu ahal izango ditut baina posible ez bada lasai egon. Zera bakarrik adierazten dut cd batzuk ahorratzeko :)  :)  :)  :)  :)  :)  :)  :)  beste baterarte.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 29a, 20:05:44
Eske CDtan jende gitxik grabatuko ditu serieak gaur egun. Lehen kapituluak 350 MBkoak egiten ziren CD bakoitzean bi atal sartzeko (serien kapituluetaz ari naz) eta orain DVDen arabera egiten dabiltza. Adibidez, nik ere Fernando Amezketarra kapturatzerkoak 4474 MB/26 kapitulu egin eta horrelako tamaina jarri nien.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Urriaren 29a, 20:44:29
Baina zu jaisten zabiltzan DBZ xvid bertsiokoa da, eta 236mbeko hori x264 izango litzake; xvidekoa dagoen bestean gelditzen da.



Gainera x264 bertsio horrek balio ere ez dizu egingo, oraindik CDan grabatzen baduzu, ordenagailu zaharra duzuz seinale, eta x264 honek 600-700MHzko prozesagailua eskatzen du.



Hobe dvd grabagailua erosten baduzu, ze ya laster dvdak eurak ere laster atzean geldituko dira...



EDIT: Laster jarriko dut atal solteren bat ikus dezazuen kalitatea, baina bertsio honek agertzen asko tardatuko duela uste dut, xviden zentratuta bainago.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 29a, 21:16:25
Aipamenaren egilea: Aju


Arsenicum, ahal baduzu hartu audioak op eta end eta guzti, eske horrela erdiko kortinilla bakarrik sinkronizatu behar dut  :D



Nola doa Z eta GTren audioen kaptura? Uf, eske hainbeste denbora da msntik ez nabilela...




Ba oraintxe bertan lortu dut programa bat, askoz azkarrago ateratzen dituena TDTan grabatutako artxiboak. Beraz ia egunean jartzen naizen grabazioekin eta esango dizut ia zelan daukadan guztia.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Urriaren 30a, 01:04:07
nik zu izanda audio hutsa hartuko neuko, hor bideoa izaten baita okupatzen dabena gehiena eta holan dvd mugimendu gutxiago erabiliko dozu, ta gero aparte eztozu ateratzen ibili beharko audioa bideotik. Gero beste gauza bat da dvdak uzten badau hori egiten, hori ez dakit...
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Arsenicum Noiz: 2006ko Urriaren 30a, 01:34:51
Orain eznabil dvdtan grabatzen. Orionatk daukan TDT berdina hartu nuen eta disko gogorrean grabatzen dit. Gero ordenagailura konektatu ta hortik ateratzen ditut. Oraingoz ez daukat guztiz hartuta trukua baina bueno. Apurka apurka.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Urriaren 30a, 18:12:16
Gaur dvd grabagailuak egonda, eta aurrerantzean cd-tik dvd-era pasa ditzakezu, cd bat oso merke dago horrela zuhurtzeko.



Nire ustetan, inoiz ez errenkropimitu kalitatea sakrifikatzen. Inoiz.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 01a, 16:02:14
ba peiote, GTrako zerbait pentsatu beharko duzu, ze 64 atal dira, eta 3 dvdtan sartzeko, 64/3=21 eta dvd batek 22; DVD batek 4484mb/21 = 213mb eta 213mb 24 minutu eta erdirako eta gainera bideo dual batera gutxiegi baina gutxiegi da.



Orduan 4 dvd behar dira, eta ya ke beste dvd bat hasten den, erabat aprobetxatu nahi dut. 16 atal dvdko. 4484/16= 280mb. Hainbeste ez dute okupatuko, baina 233mb baino gehiago bai...



Hasierako eta amaierako kanta kentzen ez badiozu, ez dakit ba...



Hontxe nabil DBZko x264eko atal muestra bat egiten eta baina GTren lehen atala ere xvid, ea gauerako dauden.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 04a, 01:21:42
ezpadago ezer egitekorik nik moztuko ditut sarrerako eta amaierako abestiak baina ze programarekin egin al dut hori? eske 16 urte soilik ditut eta ez nahiz hain trebea ordenagailuarekin . pixka bat azaltzen badidazue zelan doan mozteko sistema arazo gabe egingo dut.



beste gauza bat, GT dualean jarriko duzue soilik edo euskera hutsean ere. jakiteko da eske euskera hutsean jartzen baduzue nahiago dut horrela jaistea ezpabere dualean jaitsiko dut.



beste baterarte
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 04a, 02:40:42
Ba erremedioa horixe izan beharko da, audio japoniarra kentzea, ze 1000 proba egiten nabil zure eskaeragatik (kexatzeko moduan XDD) baina ez dago formarik hainbeste mega gutxitzeko... momentuz 250mb inguru nabil eta ez nago hain pozik emaitzarekin, eske bi audio + 24'5 minutuko bideoa...



Momentua heltzen danean esango dizut nola egiten den. Dena den gauza bat, egitera zoazean avira pasatzea da, eta hori egiten baduzu, mesedez, emaitza moduan irtetzen zaizkizun bideoak ez konpartitu, lehen kostatzen da konpartitzen materiala, bertsio gehiago irtetzeko.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 04a, 11:52:01
okok esaten didazu nola egiten den eta kitto.  Norbaitek badaki zein den bideo zatiak mozteko programa esatea mesedez
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 04a, 12:00:40
espero dut audioa bakarrik kenduta aski izatea. Eta 4 atal sartu nahi badituzu, ez dakit nik hasierako eta amaierako kantak kenduta aski izango den.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 04a, 15:07:42
hori egingo dut. alan da be oso lan ona egiten duzue eta ez didazue dena eskura emango nik bebai lan pixkat egin beharko dut jeje :D  :D  :D   :D  :D  :D  :D  :D



al badidazu esan zein programa den ebaketak iteko egingo dut
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 04a, 15:59:42
virtualdubmod
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 05a, 14:54:36
azkenean jaitsi dut spanishdub programa berdina da baina erderazkoa baina probatzen egon naiz nola bideo zatiak mozteko eta ez dakit nola egin behar dudan. Al didazu azaldu nola doan? :D  :D  :D  :D momentuz hori soilik egin nahi dut bideo zatiak moztu
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 05a, 16:12:09
Spanishdubek mp3ak onartzen ditu??? Ya ahaztuta daukat nolakoa zen. Nik ingelesez esango dizkizut aukerak ze gazteleraz ez dakit nola deitzen diren.







Lehen azalpen hau bideo zatia kentzeko da.



Programa berdin-berdina dela suposatuz, joan kendu nahi duzun hasierako irudira (framera). Irudiaren azpian botoi batzuk ikusiko dituzu,

eta eskuinerengo daudenak suposatzen dut bi gezi direla, ezkerrekoa ezkerrera begira eta eskuinekoa eskuinera begira. Ezkerrera begira dagoena hasiera markatzeko da, eta eskuinera begira dagoena amaiera markatzeko. Eman ezkerrekoari eta orain arrastatu erreguladore luzea ezabatu nahi duzun lekuraino. Behin bertan zaudela eman eskuinera begira dagoenari eta ya ezabatu nahi duzun zatia hartu duzu. Orain eman delete tekla zatia ezabatzeko. Nahi beste aldiz egin dezakezu, op eta end kentzeko adibidez.



Joan, File + Save. Behean 'video mode' aukeran hautatu 'Direct stream copy', aukera horrekin ez duzu konprimitzen bideoa eta. Artxiboaren izenaren azpiko konboan aukeratu OGM, beste audioa mantenduko duzula suposatuz. Gorde nahi duzun lekuan bideoa.





Audioa kendu nahi baduzu:



Joan Streamsera, eta 3 aukera agertuko zaizkizu, 2 audio eta subtitulu bat. Gorengoa euskerazkoa da; beste bien gainean eman bi klik tatxatuta ager daitezen. Hori eginda joan Savera. Jarri 'direct stream copy' eta artxibo tipoa jarri AVI, ya ke audio bakarra daraman, ez dauka zentzurik OGMk.







Bi gauzak ere egin ditzazkezu, baina benetan diotsut, erabili bata edo bestea ze bietako bat eginda CD baten 3 atal sartzea lortuko duzu, baina biak eginda ez duzu lortuko 4 atal sartzea.



Pausoz pauso dago idatzita, honekin nahikoa ez bada.... jo tutorial batera ze erremedio bakarra irudiekin azaltzea litzake.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 06a, 17:00:08
eskerrik asko laguntzeagatik. Azkenean ingelesezkoa jaitsi dut ze erderazkoak erroreak ematen zizkidan. OVA batekin probatu dut eta hasierako op-a kenduta 8 MB kendu ditut. OVA-k sartzeko ere CD-ak aurreztuko ditut ze bi OVA konprimituta CD baten sartu al ditut.

Orain ez dago arazorik DBZ-ko hurrengoko atalekin.



A azkenengo galdera, probatu dudanean, avi-ra itzuli dut, egon zen moduan eta ez dut arazorik eduki audioarekin ze esan zenidan ogm-ra itzultzeko audioa ez galtzeko edo horrelako zeuzer. Nire galdera hau da, GT-ko atalak ogm-n daude eta ezin dut ikusi programa ez dudalako. programa horrekin avi pasatu al dut? (beste batekin bada beste programarekin egingo dut) eske nahiago ditut atal guztiak divx edo xvid-an edukitzea ze orain denbora bat aitortxuren atal batzuk jaitsi nituen DB-koak eta nire DVD-an batzuk ezin dira ikusi ( beren atalak wmv-an zeuden, baina jakinda avi bertan ikusi al dudala divx edo xvid-a nahiago dut).



Agian esaten dudana txorrada bat da baina egia esanda ez nahiz hain trebea ordenagailuarekin  :mrgreen: :mrgreen: :mrgreen: :mrgreen: :mrgreen: :mrgreen: :mrgreen: :mrgreen:



Beno beste baterarte
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 07a, 11:36:32
OGMk ez dauka zerikusirik divx eta xvidekin. Nire GTko lehengo atalak ere xvidean daude. Codec-a rollo bat da (divx, xvid, x264...) eta kontenedorea (avi, ogm, mkv, mp4...) beste bat.



Ez zenuke arazorik eduki behar OGMa irakurtzeko. Ala sobremesako dvdagatik zabiltza??? Normalena irakurtzea izango litzateke hala ere. Ba begiratu behar duzuna da ea audioak ze formatutan dauden, ze ogg formatuan badaude, avian gordetzean audio guztiak galduko dituzu, Avik ez baitu onartzen formatu hau. MP3ra pasa beharko litzake kasu horretan.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 07a, 14:25:57
baina DBZ-ko hurrengoko atalei ez diezue formatua aldatuko ez? hau da, ez duzue ogm-n ipiniko.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 08a, 11:06:04
hon igotzen nabillen bertsioa xvidekoa da ta hori ez da aldatuko
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: peiote Noiz: 2006ko Azaroaren 08a, 20:00:25
horrela hobeto (niretzat behintzat jeje) ze atalak moztearekin nahiko dut eta beste formatuetara pasatzen hasten banaiz ordenagailua estropeatu egingo dut fijo jeje. Nahiz eta berriz errepikatu lan oso ona egiten duzue
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 08a, 20:37:58
Ordenagailuak ez dauka zertan hondatu, GTko atalak nahi izan ezkero OGMtik Avira ata bakoitza 5 minututan erraz pasatzen duzu.



x264ekoa lana errepikatzea dala uste dozu??? Jaja, nik uste dot ya frikientzako dala, dragon boxa baina euskerazko ta japonierazko audioarekin, ta opening, ending, kortinilla ta hurrengo ataleko laburpen ta guzti.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 11a, 14:12:33
Esan didate gaur goizean GTren atal bat eman dutela. Zunamaren atal bat izan ei da. Baten batek ziurta dezake?? Baina eguerdiko emisioa hori baino atal gehiago zihoan, ezta???
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: darko Noiz: 2006ko Azaroaren 11a, 14:58:51
Aipamenaren egilea: AjuEsan didate gaur goizean GTren atal bat eman dutela. Zunamaren atal bat izan ei da. Baten batek ziurta dezake?? Baina eguerdiko emisioa hori baino atal gehiago zihoan, ezta???



Ba nik ikusi dudana "Galaxiako supermutila" Boujack-en pelikula izan da, 11:15etik 12ak arte edo. Aurretik edo geroago ez dakit GTko atalik bota duten.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 20a, 13:00:58
Tu madre, ETB honekin ezer onik ez. Kasualitatez konturatu naiz ostiral arratsaldean 17:10 GT dagoela programatuta. Orain arte ere hor ematen egon dira???

Galdera bat, baten bat arsenicumez aparte egon da GT hartzen???

EDIT: Web baten begiratu dut azaroak 17, pasa den ostiraleko ordutegia, eta 'EGaztea' dakar, eta deskripzioan 'Joseina Etxeberria...' Baina a saber benetan hori izan zen ala ez, eske aber, zein ko?ori okurritzen zaio bideoklipen programari eta Dragoi Bola GT ematen duten espazioari izen berdina jartzea??? Haiek 'EGaztea' ikusten automatikoki jarriko zuten Joseinaren deskripzioa, baina agian GT eman zuten; iraupenak ere asko ez du argitzen gainera...

Eske ze zentzu dauka EGaztea deitzean, GT ematen badute, ba GT jarri  :roll:
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: darko Noiz: 2006ko Azaroaren 20a, 18:51:57
Eta hala ere berriz iberoamerikar Q kalitatearen saria edo antzeko zerbait eman diote EITBri... Horrelakoei zer egin behar diegu? Barre edo negar?
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 20a, 21:14:44
Baina Q kalitatearen aurreko baten ere komentatu zen eta enpresaren diru sarrera-irabaziei begira ematen da, ez? Programazio kalitateari begiratu gabe. Bestela...



Normala, beti gauzak errepikatzen dabil aurrezteko ta... Goizeko emisioa errepikapena izaten da baina, Mihiluze eta....





Hariari jarraituz, baten bat ibili da GT hartzen?? Ze bestela audio batzukf altako dira antza, ez da ziurra oraindik. Txarrenean ere mamorrok dauzka, arazoa ematen ziona Arturo Erregea zen, asike honekin ez luke arazorik egon behar pasatzeko; egoerarik txarrenean noski, beste batek baldin badauzka, listo.
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2006ko Azaroaren 23a, 13:16:36
http://www.formulatv.com/1,20061111,3130,1.html



Horren arabera orainartean GT ostiral arratsaldeetan ematen egon dira, ta gu konturatu ez, eske puta ETB!!!!



Begira audientziak: XDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDDD

Dragoi bola GT: 2.000  eta 0,4%

Dragoi bola Z: 35.000 eta 5,6%



Ostiral batekoak dira datuok.



Webean sartzen bazarete, ikusiko duzue ETBren audientziak beste autonomikekin konparatuta nolakoak diren, penagarriak!!!!!!!!



Goizetan 1000ra ere iristen ez diren programak daude!



Ikusi ETB1eko gaur egunaren eta ETB2aren teleberriaren audientzien aldea. Eske badiot nik, ETB2 hori gazteleraz izan behar horrek...[/quote]
Izenburua: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: FHarlock Noiz: 2006ko Azaroaren 23a, 19:16:11
Ni ez nintzateke datu horietaz fio izango, audientziak neurtzeko sistema, espainian dagoena, ez da batere errealista, audiometroen banaketa, oso dudosoa da.



Arazoa, anuntzianteek horiek darabiltzatela da.



Eta beste kateekin konparatuz, denei heltzen zaien hizkuntza erabilitako kateak konparatuz, horra hor etb2, audientziak antzekoak dira. Logikoa da ETB1 audientzia txikiagoa izatea, baina ez hainbeste.



5000 edo 7000 audiometro eskas daude espainian banatuta, zatitu zenbat komunitate dauden, gehienez jota, 7000 euskal famili 500.000 pertsonen errepresentazioa egiten dute.



Audientzia ez da 5.000 horietan neurtzen, baizik eta 1000 famili konkretu, audiometroak nola banatzen dituzun arabera, zifrak guztiz alda daitezke.



Sistema kaka hutsa da, audiometro zenbakia haundiago balitz, zehaztasuna zerbait obetuko litzateke.





Por zierto, 0 pertsonak 0,3% dira. Kristoren matematika eta zehaztasuna erakusten du hurrengo datuak:

'Barne barnetik': 0.000 y 0,3%
Izenburua: Re: GT eguerdietan 14:45ean + o -
Egilea: Aju Noiz: 2007ko Urtarrilaren 24a, 11:41:24
beno, aste honetan amaitzen da emisioa, oraingoan ere ez dute osorik emango, badirudi azken 12 atalik gabe geratuko garela betiko