Bada informazio gaurkotua (2013ko bukaera) honi buruz?
Nire sistema: 50Gb MEGA doako kontuak zabaldu nire eta familiako "e-mail"ak erabilita. Oso erraza da kontua zabaltzea eta artxiboen tamainak ez du axola. Baina bide horrek mugak dauzka material asko igo nahi baduzu. Gainera ez dakit denbora bat igarota kendu egiten badituzte.
Mediafirek uste dut arrazoizko hileko kuota daukala.
Bada beste aukerarik?????
Esango nuke, duela aste batzuk MEGA hobeto zebilela... niri behintzat. Orain artxibo batzuk igo eta Burrundaie-k esan bezala, moteldu, moztu eta horrelakoak egiten dizkit. Baina zu, Artadi eta Ibonzama, ematen du ez duzuela holako arazorik MEGA-rekin.
Orain Google Drive probatzen ari naiz, baina debaldeko guztiek ziurtasunik falta haundia dute. Adibidez, Megaupload itxi zenean 2shared adibidez oso ona izan zen; artxiboak urtebete inguru iraun dute arazorik gabe ezabatzen hasi arte. Eta beste hainbestekin, berdin. Burrundaiek du honi buruzko zerrenda polit bat.
Zein da onena? Momentu bakoitzean ezberdin bat, denborarekin aldatzen joaten dena. Ez dago fidatzerik. Baina esango nuke gutako inor ez dagoela prest ordaintzen hasteko zerbitzari bat edukitzeagatik. Ni behintzat ez.
Nik oraindik ez daukat arazorik Megarekin.
Nik gehien bat hiru zerbitzari erabiltzen ditut. Gaur gaurkoz nire ustez Google Drive da onenetako bat, noiz arte iraungo duen hortxe koxka. Kontua Baron Luigik dioen moduan egin ezkero 15 GBeko espazioa lortu liteke. http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=4188.0
Honek dituen abantailak: Jaisteko abiadura ona, igotzeko tamainak mugarik ez eta, igotako artxiboak zuzenean ikusteko aukera.
Myupload orain arte primeran ibili zait. Lehen igoerak martxoan hasi nintzen egiten eta denak jaisteko moduan daude. Gehienez GB bateko artxiboak igo daitezke, eta jaisteko abiadura kristorena izan gabe balekoa da. Hori bai, artxiboak igotzeko, erregistratu ondoren fileuploader programa erabili behar da, zerbitzaritik bertatik igotzeko aukera erabat mugatua baitago.
Azkenik 1-clickshare aipatzeko modukoa da. Nire ustez jaisteko abiadura azken aldian dexente murriztu badiote ere, igotako artxibo guztiak (martxotik edo hasitakoak hauek ere) indarrean daude. Artxibo bakoitzak gehienez 100 MB eduki behar ditu.
Hauxe da orain arte esan dezakedan guztia. Hilabete batzuk barru aldaketarik egon den ala ez jakinaraziko dizuet.
Myupload probatu beharko orduan...
Myupload probatu beharko orduan... baina erregistratutako kontua 1gb-koa dela jartzen du. Gutxi xamar, ezta?
Aipamenaren egilea: zumarra Noiz: 2013ko Azaroaren 10a, 22:06:31
Myupload probatu beharko orduan... baina erregistratutako kontua 1gb-koa dela jartzen du. Gutxi xamar, ezta?
Horrexegatik jarri diat fileuploaderren bidez igotzeko: kontua "herramientas-hostings" sailean sartu eta kitto . Era horretan nahi adina artxibo igo litezkek, mugarik gabe.
Doaniko onenak:
www.mediafire.com = 10 GB kontuko. 200 MB fitxeroko. 7ZIPekin zatikatutako fitxeroak ez ditu mugatzen edo blokeatzen. Winrar eta Winzipekin moztutakoak al diz, bai. Fitxeroek, copyright-a urratzeagatik ezabatuak ez badira, betiko irauten dute, hauek igota dauden kontura urtean behin sartzen bagara behintzat. Hau da, banda zabalera kuota zatikatutako fitxeroentzako da, baina oraingoz, 7zipekin fitxeroak zatikatuz, ez dituzte blokeatzen.. Honetaz nahiko zihur egoteko arrazoiak ditut, beste foro batean 7ZIPekin zatikatutako eta 2000 deskarga baino gehiago izan dituzten fitxeroak baiditut jarrita.
Mediafirek daukan gauza honenetarikoa ISPILU KONTUAK EGITEKO AUKERA DA. Hona hemen informazio gehiago http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=3908.0
www.putlocker.com = 50 GB. 1 GB fitxeroko. Abiadura aparta. Fitxeroek 14 egunez irauten dute online inork deskargatu ezean. Batzuetan fitxeroak honda ditzazke.
www.sockshare.com = Putlockeren sortzaileen orrialde klonikoa. Putlockerren aukera berdinak ditu.
www.mega.co.nz = Antzina Megaupload zenaren sortzaileek sortutako zerbitzari berria. Ireki zenetik hilabeteak aurrera joan ahala zerbitzua hobetzen joan da. 50 GB kontu bakoitzeko. Fitxeroek betirako irauten dutela dirudi, baina ez nago zihur.
www.zippyshare.com = erabat doakoa. 30 egunez mantentzen ditu fitxeroak online deskargarik jasotzen ez badute. Fitxeroek 200 MB bakarrik pisa dezakete gehienez. Oso abiadura azkarra.
www.skydrive.com = Mikrosoften laino zerbitzua. Fitxeroek 9 hilabete irauten dute online deskargarik jaso ezean. Kontuak ezabatuak izateko arrisku dexente dago, baina fitxeroak ondo kamuflaturik ezkero arriskua oso urria da. 300 MB gehienez fitxero bakoitzeko. Gehienez 3 kontu sor daitezke eguneko IP helbidea berbera erabiliz. Helbidea aldatuz gero, nahi haina kontu sor daitezke. Nabigatzaile bitartez jaitsiz abiadura nahiko azkarra da, baina Firefox eta honen gehigarriak erabiliz (FLASHGOT Jdownloaderrekin lotzeko edo DOWNLOADTHEMALL) abiadura askoz gehiago handitu daiteke.
https://drive.google.com = Googleren laino zerbitzua. Nahi haina kontu sor daitezke, www.guerrillamail.com edo www.fakemailgenerator.com zerbitzuen bitartez sortutako kontuak erabiliz. 15 GB kontu bakoitzeko. Fitxeroek 10 GBeko pisua eduki dezakete gehienez. Ikaragarrizko abiadura azkarra eta fitxeroek betirako irauten dute.
Bikaina, baronluigi!!!
Baronluigiren zerrenda osatze aldera, neuk maiz erabiltzen ditudan bi zerbitzari aipatu gabe ezin utzi.
Lehengo eta behin, http://www.myupload.dk/ (http://www.myupload.dk/) Hau erabiltzeko bi urrats eznibestekoak dira: erregistratu eta estekak FILEUPLOADER programaren bidez igo. Ustez igoerak betirako dira eta jaisteko abiadura balekoa. Artxibategiaren gehieneko tamaina, berriz, Giga bat. Nik martxotik zerbitzari horretara igo ditudan artxibategi guzti-guztiak jaisteko moduan daude.
Bestea http://www.1-clickshare.com/ (http://www.1-clickshare.com/)da. Hemen ez dago erregistratu beharrik eta gehieneko igoera 100 MBekoa da. Jaitsierako abaila ona da eta, kasu honetan ere, martxotik igotako artxibategi guztiak arazorik gabe jaitsi daiezke.
Aurkitu dut itsura on ona duen eskaintza: shared.com 100Gb eta artxiboen tamaina 2Gb arte. Ezagutzen du inork zerbitzari hau?? Aproba egin dut eta astirooooooooooo doa igoera. Oooops ez dut ikusi e-mail bat bidaltzen dutela alta emateko, je je. Alta eman ostean, esango dizuet zelan doan.
Beste batek "Yunio" 1Tb arte doan eta 5Gbeko artxiboak. Abiadura igoteko balekoa. Hemen ez dute inolako e-mail bidaltzen.
Beste batek "spotbros" 1Tb ere doan; artxiboen tamainari buruz ez dator ezer.
Shared.com i buruz hitzegin dut foro honetan lehen ere. Abiadurari buruz, nabigatzaile bitartez ez da oso azkarra, eta Jdownloaderrekin FLASHGOTekin bakarrik jaitsi daiteke. 100 MBit eko konexio batekin 20 MBiteko bat erabilizi joaten den abiaduran joaten da.
Espazio aldetik ez diot arazorik ikusten.
Orain urte pare bat sortu zen beste laino zerbitzu on bat dakarkizuet: www.copy.com
15 GB doako kontu bakoitzeko (lagunak ekarri ezkero 5 GB gehiago irabazi daitezke). Jdownloaderrekin ondo funtzionatzen du eta biltegiratzen denbora betierekoa dela dirudi (orain 7 hilabete igo nituen probazko fitxeroek sarean darabilte oraindik, inorrek deskargatu gabe egonda ere).
lehenik eta behin eskerrik asko eta barkatu hainbeste denboran hemendik ez agertzeagatik
esandakoa frogatuko dut eta esango dizuet
eskerrik asko berriro ere danagaitik
nire hiru txikiak :txistu: :osopozik: :haserre:
bestalde hemen irakurtzen ibili nazenagatik lainoan artxiboak gordetzen dauzen zerbitzuekin ibilten zarie beti zer dute emule edota utorrent bezalakoak erabili nahi ez izateko? lege kontu bat da? hoiekin sartzen ez direla ematen du? ala ez da horrela? barkatu nire ezjakintasuna.
Nire kasuan, behintzat, ez dut emule edo torrent erabiltzen konpartitzeko ordenagailua eten gabe piztuta egon behar delako. Normalean itzalita edukitzen dut, bertan ez banago. Horregatik nahiago dut materiala zerbitzari batera igo eta bertan egon dadila nahi duenarentzat.
Azken batez, gu komunitate txikia izanik, ez litzateke oso eraginkorra izango materiala partekatzeko.
ah!! ulertuta orduan
Gaur egun erabiltzen dugun sistema, hau bezalako komunitate txiki batentzako oso aproposa da.
Gure igoera abiadura guztiak batuta lortuko ez genukeen abiadura batean partekatu ditzakegu fitxeroak. Eta deus baten truk. Hori mauka ederra da niretzat.