Kontua da, OSOA zerbitzua kontratzen duten bezeroi berriei Euskaltelek dituen abiadura azkarrenak eskaintzen dizkietala, eta bezero zaharrei aldiz ezertxo ere. Honegatik jasotako kexa guztien ondorioz Euskaltelek, 20/ 2 eta 100/10 konexioak dituzten bezero zaharrei abiadura handitzea erabaki dute, beti ere hauek eskakizuna egiten baldin badute. Hau da, eskakizuna egin ezean, 20/2 edo 100/10eko konexioekin jarraitzen da.
Putakumeak dira gero. Nik jada egin dut eskakizuna, eta aldatu didate abiadura.
Ni hilabete noa 120/12 konexioarekin. Automatikoki igo zidaten, eta lagun batek esan didanez bi mugikor beraiekin edukitzeagatik izan da. Gainontzekoei datorren hilean igoko omen diete. Eta eskaerarik egin gabe (http://www.speedtest.net/my-result/3181737899).
Neuri ere 120/12ra igo didate konexioa eskaerarik egin gabe. Euskaltelera joan nintzen galdetzera ea zertan zen igoera hura eta esan zidaten jadanik eginda neukala. Ez da egundoko aldea 100etik 120ra, baina zertxobait bai, igarri egiten da.
Aipamenaren egilea: burrundaie Noiz: 2013ko Abenduaren 22a, 21:58:47
Neuri ere 120/12ra igo didate konexioa eskaerarik egin gabe. Euskaltelera joan nintzen galdetzera ea zertan zen igoera hura eta esan zidaten jadanik eginda neukala. Ez da egundoko aldea 100etik 120ra, baina zertxobait bai, igarri egiten da.
Igoeran somatzen da batik bat.
Eta 20/2 konexioa dugunontzat, 120/12ra igoko digute? Eta igora eskatzeko nora jo behar dut, Euskalteleko telefonora deitu?
Aipamenaren egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Abenduaren 23a, 12:59:02
Eta 20/2 konexioa dugunontzat, 120/12ra igoko digute? Eta igora eskatzeko nora jo behar dut, Euskalteleko telefonora deitu?
20/2 daukagunoi 30/3 era igotzen digute. Niri horrela egin didate behintzat. Nik foroan eskakizuna eginez lortu nuen
http://foro.euskaltel.com/Thread-Cambio-en-velocidades-de-internet?page=27
Eskerrik asko, telefonoz egin dut, ea noiz igotzen didaten.
Nik ere 1717an egin dut eskaria 20/2tik 30/3ra pasatzeko baina 1€ gehiago ordaindu beharra neukan hilero (osoa-n ez nenguelako) ta azkenean ezetz esan diet.