Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Artadi Noiz: 2013ko Abenduaren 28a, 06:35:54

Izenburua: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Abenduaren 28a, 06:35:54
ZINEGABONAK urtarrilaren 4 eta 5 Euskadiko lau hiriburuetan euro BATen truke: Enderren jokoa, Zipi&Zape, Zarafa, Kerity eta Aita zonbia naiz.

http://www.filmotecavasca.com/eu/zinegabonak
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Taichisan Noiz: 2013ko Abenduaren 28a, 10:55:46
Nik juteko asmoa dut, Enderren jokoa eta Zipi eta Zape ikustera soilik, dena den ez du ezer esaten 1baten truke filme guzti horiek ikusi ahal diren edo ta filme bakoitzeko diren, ezta orduak ere....
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: jonnydbz Noiz: 2013ko Abenduaren 28a, 14:13:34
Pena da film guztiak hiriburu guztietan ez ematea... Esan didate Enderren jokoaren liburua oso ondo dagoela, hori ikusiko nuke. Goizeko 11k ere ez da ordutegi onena zinera joateko :puppy2:

Ea horrelako egitasmo gehiago egiten duten.
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Artadi Noiz: 2013ko Abenduaren 30a, 07:55:46
Ikusi berri dut amazon. es weborrian otsailaren hasieran Zipi&Zape DVD ateratzeko direla eta harrigarria bada ere EUSKERAzko soinubandarekin etorriko omen da!!

"Kerity" filmearen DVD ere bada amazon.es weborrian, baina euskerazko soinubanda barik. Galdu den beste bikoizketa lan bat.

Bestetik, Zinegabonak emanaldietarako sarrerak aurretik hartu du inork?? Kutxabanke edo non??
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Urtarrilaren 18a, 08:20:54
Adi mutilok, gaur gauez, berandu oso berandu, Speed Racer emango ei dute ETB1en.
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 18a, 08:55:12
Eskerrik asko berriro ere Artadi eta bai, grabatzailea dagoeneko prest!!!! Nori bururatu zaio pelikula hori gaueko ordu txikitan ematea??? :osopozik: :osopozik:
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Urtarrilaren 18a, 13:26:16
Arratsaldean, ETB-3-n Barbie maitagarrien lurraldean (Sirenen mundua). Uste dut 7. dela eta hala bada falta zaigu. Biak grabatzen saiatuko naiz.
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Urtarrilaren 19a, 22:21:05
Datorren astean igandeak 26.an SARE SOZIALA filmea emitituko dute, jakin dezazuen.
Bide batez esan ere Ninja dortokak telesaila eta DBZ KAI beremititzen hasi direla, baita ere MEGAMAN SARE BORROKALARIA, ondo etorriko zaigu falta zaizkigun atalen grabazioak egin ahal izateko ;)
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Urtarrilaren 20a, 20:19:18
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Urtarrilaren 19a, 22:21:05
Datorren astean igandeak 26.an SARE SOZIALA filmea emitituko dute, jakin dezazuen.
Bide batez esan ere Ninja dortokak telesaila eta DBZ KAI beremititzen hasi direla, baita ere MEGAMAN SARE BORROKALARIA, ondo etorriko zaigu falta zaizkigun atalen grabazioak egin ahal izateko ;)
Ba ETB 1en programazioaren arabera SARE SOZIALA ez baina THE TOWN emango omen dute. Auskalo azkenean filmerik ere emango ote duten....
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Artadi Noiz: 2014ko Martxoaren 21a, 11:54:07
ADI neskamutilok!! ETB1en igande gauez Harry Potteren beste bat!!

Harrigarria da zein publizitate gutxi ematen dion ETBk bere estreinaldiei.
Askotan estreno eguneko egunkarietan pelikulen zerrendetan agertu ere ez dira egiten (ETB1en programazioan bai, baina ez egun horretako pelikulen zerrendan).
Beharbada, komertzialak (ba al dira ETBn??) eurek ere ez dakitelako ben benetan emango duten zorioneko pelikula.
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Martxoaren 21a, 15:21:34
ETB1en emititzen dituzten pelikulak ez dituztelako nahi inok ikustea, horregaitik jartzen dituzte igandeetan eta 23:00 tik aurrera, emititu bai baina nolako ganoraz? Hori da gauza!
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Martxoaren 21a, 21:26:09
Aipamenaren egilea: Taichisan  Noiz: 2014ko Martxoaren 21a, 15:21:34
ETB1en emititzen dituzten pelikulak ez dituztelako nahi inok ikustea, horregaitik jartzen dituzte igandeetan eta 23:00 tik aurrera, emititu bai baina nolako ganoraz? Hori da gauza!
Egia esan, askotan ETBren jokabideak zer pentsa ematen du; zera, utzikeria da, besterik gabe, ala zerbait gehiago ere badago? Badirudi filmak telebistari nolabaiteko telebista orekatu eta anitzaren irudia eman nahi dutelako bakarrik botatzen dituztela, gogoz kontra edo behartuta egongo bailiran. Ez da erraza ulertzen inondik ere! Bide batez, non gelditu ote da udazkenean hasi behar zuen HDko telebista eder hura?
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Martxoaren 23a, 05:32:46
Harry Potter 7x2 EPG-tik desagertu egin da. Web orrian "Zine emanaldia" agertzen da baina ez dakit zer pasako den. Edozer gauza.

Erne egon beharko...
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Martxoaren 23a, 10:27:44
Aipamenaren egilea: zumarra  Noiz: 2014ko Martxoaren 23a, 05:32:46
Harry Potter 7x2 EPG-tik desagertu egin da. Web orrian "Zine emanaldia" agertzen da baina ez dakit zer pasako den. Edozer gauza.

Erne egon beharko...

Atzo arratsaldean hain ohikoak diren azken orduko aldaketak egin zituzten. Gauean HERRITAR LEGEZALEA filma eman zuten, eta gaurko BERTSOLARIA dokumentala agintzen digute Harry Poterren partez. Eskerrak garaiz konturatu nintzen.... :threat:
Izenburua: Er: ZINE EMANALDIAK
Egilea: Taichisan Noiz: 2014ko Martxoaren 23a, 14:56:54
Ba bai, eskerrak behintzat batzuek bazaudetela hor azeria bezela, bestela akabo.... Mila esker Burrundaie betiko lez, afaria zor dizugu guztion artian!