Aupa euskal encodingseko langunok.
Ez dakit zer irizten diozuen filmak euskarazko azpitituluekin botatzeari. Egia esan ez dakit bakar bat ote dagoen. Afera honakoa da: badut pelikula berezi bat, elebitan solasten dutena (ingelesez eta gazteleraz, baina iparramerikako eran –mexkikarrez?- eta bikoizketak lanak emango zituen, seguru nago). Beraz, galdera lehengo bera da, igoko dut ala ez? Zuen iritziaren zain izango nauzue.
Sarri artio.
Egon badaude gure foruan,hots, Harry Potter eta kamera ezkutua azpititulatuta daukagu bikoiztuta ez dagoelako.
Egia esan materiala interesgarria da baita ere, ordun zerbait badekozu ekarriguzu ;)
Egia da hemen askoz material gehiago aurkituko duzula euskarazko audioarekin euskarazko azpidatziekin baino, baina badauka bere zentzua: azpidatziak egitea askoz neketsuagoa da audio bat bideo batekin sinkronizatzea baino, eta gero gainera jendeak gehiago estimatzen du euskarazko audioa izatea, irakurtzen ibili beharrik ez izateko. Horrez gain, euskarak arazo handi bat dauka: bikain itzultzen eta idazten duen jende gutxi dagoela, eta ortografia akatsak agertzeak atzerakada sortzen du ikuslearengan. Laburbilduz, azpidatzien lana esker txarrekoa da.
Jabetzen naiz goiko parrafo hau apokaliptiko samarra geratu zaidala, baina ez erratu, ez nabil esaten ez egiteko ezer azpidatziekin; alderantziz, animatu egiten zaitut. Urte batzuk daramatzat arlo honetan eta pilatu dudan esperientzia azaldu nahi nizuen.
EDIT: Nafarra zara, ezta?
Hemen ere igo daitezke azpidatziak: http://azpitituluak.com/
Esker mila zuen informazioagatik.
Kontua da ni baldar hutsa naizela informatika kontuetan. Agian ez nauzue ongi konprenitu, baina kontua ez da filmak azpidazten hastea (ez dut pentsatu ere egin nahi), eskuartean dudan bat zintzilikatzea baizik.
Errandakoa, esker mila anitz!!
Ea hau baliagarria zaizun
http://www.mundodivx.com/subtitulos/subrip.php