Euskal Encodings

Admin Txokoa => Admin txokoa => Zakarrontzia => Gaiaren sortzailea: Xoxobon Noiz: 2014ko Azaroaren 03a, 20:21:26

Izenburua: Musika igoeren estekak
Egilea: Xoxobon Noiz: 2014ko Azaroaren 03a, 20:21:26
Aupa,
Azken bisitatik ikusi gabeko gaietan sartzean ikusi dut badaudela euskal diskoen igoerak EEn. Orain arte pentsatu izan dut balore etikoak direla eta (Katxiporretarekin izan zenuten eztaibadaren inguruko gaia gainetik irakurri nuen, baina gai luzea zenez, ez dakit azkenean zertan geratu zineten). Azkenean zertan gelditu zen auzi hori?

Dena den, gai hau sortzearen arrazoia beste bat da: euskal musikaren igoerak egon badaude ere, ezin da orri nagusitik horietara iritsi, hau da, ez dago estekarik orri nagusian bertara iristeko (Disko baten gaian, bere kokalekua apiatzen den lekuan, Euskal-Encodings>>Igoerak>>Musika>>Euskal Musika, Musikan klik egitean, orri hori existitu ez balitz bezala azaltzen da.

Ez dakit hau programazio arazo bat den edo apropos jarri den horrela. Norbaitek agitu ahal balit, eskertuko nuke.  :keinu:
Izenburua: Er: Musika igoeren estekak
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Azaroaren 03a, 21:33:19
Bertan ekoiztutako lanak bakarrik honako kasu hauetan posteatu daitezke:
-Baldin eta deskatalogaturik badago.
-Baldin eta aurretik telebistan eman badute (film eta marrazki kasuetan, bereziki)
-Baldin eta egileak horretarako baimena ematen badu.

Baldintza hauetatik kanpo leudekeen post eta esteka guztiak, ez dira foruan adostutako arauak betetzen ari eta, nire ustez behintzat, ezabatuak izan beharko lukete. :evil:
Izenburua: Er: Musika igoeren estekak
Egilea: Xoxobon Noiz: 2014ko Azaroaren 03a, 22:34:02
Eskerrik asko Burrundaie, duda argitzeagatik  :keinu:
Ulertu dudanez, kanpoan ekoiztutako lanak (bikoiztuak) arazorik gabe partekatu daitezke sare honetan.

Hala ere, esteken arazoak hor dirau... Norbaitek ba al daki zerbait horren inguruan?
Izenburua: Er: Musika igoeren estekak
Egilea: Aju Noiz: 2014ko Azaroaren 03a, 23:38:10
Egia esan musika atala ezabatuta ere... Buruko mina besterik ez digu eman...
Izenburua: Er: Musika igoeren estekak
Egilea: zumarra Noiz: 2014ko Azaroaren 04a, 04:33:16
Ajurekin ados.
Izenburua: Er: Musika igoeren estekak
Egilea: burrundaie Noiz: 2014ko Azaroaren 04a, 06:40:14
Neu ere ados nago Ajurekin. Geure arauen kontra badoa ez du zentzurik hor egoteak.
Izenburua: Er: Musika igoeren estekak
Egilea: Xoxobon Noiz: 2014ko Azaroaren 04a, 15:36:24
Ez det uste nire iritziak balio handirik duenik, azken finean zuek zarete eta hemen lanean zabiltzatenak eta proiektu hau aurrera ateratzea lortu dutenak, baina ni ere ados nago horrekin.

Musikarien egoera oso txarra da gaur egun eta zer esanik ez, hizkuntza minoritario batean abesten duten taldeentzat, non euren musika publiko murriztu bati zuzendua dagoen. Euskal kulturari bultzada bat eman nahi badiogu, ezin dugu gure taldeen musika publiko egin, haiek hala nahi ez badute. Gainera gaur egun badira musika Streaming-en entzuteko modu legalak, non artistek (edo askotan disketxeek) onartzen duten euren musika doan entzutea. Eta ez naiz musika industria eta disketxeen alde egiten ari (haiek izan badute dirua); baino talde txiki/talde internazioanal eztabaida moralaz hitzegten hasteko, agian beste foro bat ireki beharko genuke... :keinu:

Horrez gain, uste dut, musika ez igotzea erabakitzearen arrazoi bat izan zela Euskal-Encodings bera ere babestea lizentziadunen salaketetatik, oso ohikoak baitira musika arloan.

Hau esanda Musika atala ezabatzearekin ados nago ni ere.
Erabakia hartzea zuei dagokizuela uste dut